Dokumentuaren akzioak
Lesaka: San Fermin 2022 Zubigainekoa

Lesakako ezpata-dantzariak Onin errekaren bi petriletara igo dira dantzara San Fermin egunez. Unai Gurrutxaga zubian buru dela dantzatu da ezpata-dantzari taldea. Lehenengo kaleko joan-etorrietako makil-gurutzeen saioa goizeko 8:30ean egin dute txistularien laguntzaz eta bigarrena 10:30ean hasi dute herriko musika bandarekin. Elizara igo, beherakoan plazan Zeharkakoa dantzatu eta jendez leporaino beteta zegoen zubira iritsi dira 13:00etan. Zubigainekoa egin eta plazan berriro Zeharkakoa eginda amaitu dituzte ezpata-dantzariek goizeko lanak. Irudiak: Amaiur Aristi. Zubigainekoa, San Fermin, Lesaka, 2022-07-07.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak