Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

irudi-zaharrak etiketa duten bideoak

Uztaritze Heraitzeko Ganixak 1927

1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako irudiak dira hauek. Uztaritzeko auzoa den Heraitzeko Ganix izeneko dantzariak agertzen dira bertan. Hamar gizonez osatutako dantzari taldea, zapataz, galtza luzez, blusa beltzez, lepoko zapiz eta bonet beltzez beztituak. Makila luze bana daramate eskuan. Lehenbizikoak banderari lanak egiten ditu, eta xingolez apaindutako Frantziako bandera darabil sorbaldan. Errobiko Kaskaroten elkarteko kideen arabera, Ganixak gizon ezkonduak lirateke, jadanik Kaskaroten konpartsan parte hartzeko helduxeegiak.

Dantzari dagokionez, Kaskarotek egun ere etxez-etxe kurritzeko baliatzen duten Maska-dantza egiten ageri dira. Ondotik, fandangoa dantzatzen dute.

Uztaritzeko Kaskaroten irudiak ere hartu zituen Jean Baptiste Hiribarrenek eta sarrera honetan irudi horiei buruzko hainbat kontu daude bilduak.

Irudiak: Jean Baptiste Hiribarren. Errobiko Kaskarotek emanak. Heraitze: Ganixak, 1927. 

Dokumentuaren akzioak