Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Isabel II.a eta Lady Di erromerian 1990

Dokumentuaren akzioak

Isabel II.a eta Lady Di erromerian 1990

2022/11/04 09:30

Erresuma Batuko errege-erreginen familia dantzan ari da Eskoziako Balmoral gazteluan, uda amaierako oporraldia agurtzeko Ghillies Ball dantzaldian. Eskozian nazionaltzat hartzen den dantzetako batekin,The Eightsome Reel izenekoarekin dantzatzen dira. Eskozian ohikoa den reel erritmoan jotako piezak koreografikoki uztartzen ditu reelaren beraren dantzaera eta Frantziatik ekarritako kadrilleen aldaerak. Lau bikotek korroa osatzen dute, eta aurrez ezarritako kontra-dantzako mugimenduak tartekatzen dira bakarkako erakustaldi libreak egiteko uneekin.

Victoria erreginak jarri zuen festa hura egiteko ohitura martxan 1852an gaztelua erosi zutenean, bertako zerbitzariei egindako lana eskertzeko. Eskoziar tartenekin egindako arropak jantzita ari dira dantzan, besteak beste, Isabel II.a erregina, haren ama Elizabeth, Anne, Charles eta Andrew seme-alabak, eta orduan Charles emazte zen Diana Spencer. Isabel II.a eta Lady Di erromerian, Eskozia, 1990.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.