Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aurreskua Aberri Egunean

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua Aberri Egunean

2023/04/04 08:05

Gerra galduta eta erbestean egon arren, Aberri Eguna ospatzen eta ospakizun horretarako aurreskua dantzatzen jarraitu zuten Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek. Irudietan Donibane Lohizunen ospatutako Aberri Egunean dantzatu zen aurreskua ikusi daiteke. Aurreskua sokan, aurreskuaren zentzua elkarri eskuak eman eta elkarrekin dantzatzean oinarritzen baita, garaiko ordezkari politikoek ezagutzen eta dantzatzen zuten moduan. Halaxe dantzatu zuten 1932an ospatutako lehen Aberri Egunean Bilbon eta halaxe ageri dira gerra-osteko honetan bertan Donibane Lohizunen. Telesforo Monzon ageri da sokaren buruan aurreskulari lanetan eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta arduradun ageri dira eskuz-esku soka-dantzan: Jesus Maria Leizaola, Ramon Aldasoro, Jabier Gortazar eta Txomin Epalza besteak beste. Irudiak: Euskal Filmategia, Ipar Euskal Herria Iruditan eta Iñaki Anasagasti. Aurreskua Aberri Egunean, Donibane Lohizune, 1939-1950 bitartean.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.