Dokumentuaren akzioak
Lehen Aberri Eguneko aurreskua
1932an ospatu zen lehenengo Aberri Egunean dantzatutako aurreskuaren irudia dugu ikusgai Unai Aranzadiri esker. Gerran eta erbestean Eusko Jaurlaritzaren parte izan ziren zenbait abokatu gazte tartean direla ageri dira dantzan. Aurreskulari Anton Irala ageri zaigu eta sokan hirugarren doana Esteban Aranzadi dugu, argazkia helarazi digunaren aitona. Lagun-minak ziren Irala eta Aranzadi eta elkarrekin ibili ziren erbestean, Frantzian eta New Yorken.
Esteban Aranzadi, Engrazio Aranzadi Kizkitza politikariren eta idazlearen semea, 1936ko gerran Eusko Jaurlaritzako Barne Administrazioko zuzendaria izan zen. Antonio Irala, berriz, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen New Yorken. Jose Antonio Agirrerekin eta Jose Maria Lasarterekin batera, euskaldunen zerbitzu sekretu propioaren eta independentearen sortzailea izan zen.
Ilusio handiko eguna
Ilusio handiz bizi izan zuten milaka eta milaka abertzalek 1932ko martxoaren 27an EAJk deituta Bilbon ospatu zen lehenengo Aberri eguna. Itxura denez 50 urte lehenagoko berpizkunde igandean konturatu zen Sabino Arana zein zen bere aberria, bere anaia Luisekin etxeko lorategian hizketan ari zela. Data horrekin, Jesusen eta Euskal Herriaren berpizkundeak batu nahi izan zituzten.
Dantzariak ere han izan ziren
Ilusioz betetako egun hartan dantzek eta dantzariek protagonismo handia izan zuten. Argazki nagusiko aurreskuaz gain, 70.000 abertzale elkartu ziren goizeko manifestaldian ezpata-dantzari eta irule talde ugari joan ziren ilaran binaka. Arratsaldean hiru ekitaldi izan ziren: Campos Eliseoas antzokian Etxaberen Pedro Mari antzerkia, Arriaga antzokian Barriolaren Maitasunak antzerkia eta Euskalduna pilota lekuan Euskal Jaia. Pilota partiden eta abesti emanaldien ondoren ezpata-dantzarien eta poxpolinen ekitaldia izan zen Euskaldunan. Dantzari-dantzako “Zortziko”, “Banako”, “Makil dantza” eta “Txakarrankua” dantzatu zituzten; ekitaldia erromeriarekin amaitu zen.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23