Ezkonberriak dantzan

2019/02/20
Ezkonberriak dantzan

Lasarten, 1948. urtean, Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontzan Vicente Martin argazkilariak ateratako argazkiak argitaratu ditu Kutxatekak. Karmen Urreta Aita Donostiaren iloba zen. Irudietan ikus dezakegunez, Lasarteko Villa Mirentxun ospatu zen ezkontzako bazkarian  ez zen dantzarik falta izan.

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

159 argazkiko bilduman, 1948an Urretak eta Etxeberriak ospatu zuten ezkontzako argazkiak ageri dira, tartean, hainbat dantza-irudi. Ezkonberriak elizatik ateratzean dantzariek arkua egin zieten ezpatekin, bazkal ondoren, berriz, aurreskua eta ezpata-dantza eskaini zizkieten. Badirudi, senar-emazteak, Schola Cantorum taldeko kideak zirela eta taldekideak direla irudietan ageri diren dantzariak.

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Dantzariek ezpata-dantza dantzatzeaz gain, aurreskua sokan ere dantzatu zuten. Senarrak emazteari dantzatzen dio agurra, emaztea zerbitzarien tartean dela.

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Irudi batean, ezkonberriak bakarrik dantzan ageri dira, litekeena da beraien lehen ezkon-dantza fandango edo arin-arin bat izatea. Gonbidatuekin eta dantzariekin ere ageri zaizkigu dantzan.

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontza, 1948. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin

Argazki-erreportajea: Urreta familiako kide baten ezteiak, dantzarien parte hartzearekin (Kutxateka)

 

Patxi Montero
Patxi Montero
2019/02/20 10:17
Ederra!! Soka-dantza integrala, ez 'aurreskua-agurra' isolatuta. Eta soltean, bikoteka aurrez-aurre. 1948.