Dokumentuaren akzioak
Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923 Mutil-dantzak
Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa grabatu zituen Manuel Intxaustik Arizkunen 1923ko abuztuaren 19an. Hasierako irudietan (0:29) herriko bazterrak ageri dira, Dorrea dela adierazten du izenburuak eta plazan hainbat herritar ageri dira. Jarraian (0:42), musikariak agertzen zaizkigu: Antonio Elizalde da txistua eta danbolinarekin ageri dena. Atabalaria nor den ezin dugu ziurtatu nor den. Inazio Santxotena edo Pako Amorena izan liteke Patxi Larralden esanetan.
Sei dantzari eraikineko atetik irteten ikusten dira (1:00). Arizkungo plazaren ondoan dagoen etxe baten atarian daude. Patxi Larraldek esan digunez Inda (Vereda-Camino) du izena etxeak. Indako atarian, harri-lauza ederrez osatutako plazatxoan ari dira dantzan. Bertan da txistularia eta dantzariek txapelarekin Aunitz urtez agurra egiten dute. Denak berdin jantzita atera dira plazara: txapela beltza, alkandora zuria, txaleko eta galtza ilunak eta abarketa zuriak.
Lehen dantza (1:35) Añarxume da, eta bost puntuko txandan ari direla zehaztu digu Patxi Larraldek. Grabazioaren erdian txerri eder bat pasatzen da (1:59) lasai-lasai dantzarien eta kameraren aurretik. Lehenengo mutil-dantzaren ondoren zortzikoa (2:15) egiten dute. Larralderen azalpenen arabera, hiru itzuliko txandak bakarrik, bi itzulikoak desagertuak baitziren garai hartan Arizkunen. Bideoaren izenburuan Zortzikoaren une hori Inguruko-dantza izenez aurkezten da. Azkenik (2:37), Xalo-dantza egiten dute, Billantziko-Hiru puntukoaren segida litzatekeena.
Eusko Ikusgayak
Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:
- Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30
- Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923
- Eusko Ikusgayak 05 Donostia: Gizon-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28
- Eusko Ikusgayak 07 Lekaroz: Zazpi jauzi 1923
- Eusko IKusgayak 08 Lekaroz: esku-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 09 Lekaroz: Katadera-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 10 Lekaroz 1923 soka-dantza
- Eusko Ikusgayak 11 Doneztebe: Trapatan 1923-1930
- Eusko Ikusgayak 12 Maskaradetako dantzak 1923
- Eusko Ikusgayak 13 Donostia: Trikitixa dantzariak 1923
- Eusko Ikusgayak 14: Otsagabia 1924 Otsagabiko-dantzak
- Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923 Mutil-dantzak
Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu. Arizkun, Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa, 1923-08-19. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma, Eusko Ikaskuntza.
Etiketak
- irudi-zaharrak
- zortzikoa
- manuel-intxausti
- añar-xume
- tradizionala
- mutil-dantzak
- 1923
- xalo-dantza
- aunitz-urtez
- baztan
- arizkun
- nafarroa
- xxmendea
- eusko-ikusgayak
Dokumentuaren akzioak