1923 etiketa duten bideoak
Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923 Mutil-dantzak
Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa grabatu zituen Manuel Intxaustik Arizkunen 1923ko abuztuaren 19an. Hasierako irudietan (0:29) herriko bazterrak ageri dira, Dorrea dela adierazten du izenburuak eta plazan hainbat herritar ageri dira. Jarraian (0:42), musikariak agertzen zaizkigu: Antonio Elizalde da txistua eta danbolinarekin ageri dena. Atabalaria nor den ezin dugu ziurtatu nor den. Inazio Santxotena edo Pako Amorena izan liteke Patxi Larralden esanetan. Sei dantzari eraikineko atetik ...