Dokumentuaren akzioak
Donibane Lohizune 1948 Begiraleak
Hegoaldean debekatuta zegoen garaian ikurriñarekin agintariena dantzatzen ageri dira dantzariak irudiotan. 1935ean sortua, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak kultur talde bizia izan da azken 80 urteotan, eta bere jardueren artean dantzak leku nabarmena izan du. 1948ean, Donibane Lohizuneko pilotalekuan, pilota partiden arteko etenaladian, Begiraleak taldeak eskainitako dantza emanaldiaren zati batzuk ikus daiteke Daniel Arbisak sareratutako filmaketa labur honetan: Agintariena ondoren dantzari-dantzaren zatitxo bat, zortzinango eta makil-jokoarekin, eta gero Segundo Olaetak Arretxinagako ezpata-dantzan oinarrituta egindako San Migel dantzaren zati bat, kapitaina ezpaten gainera igota jira-biran ibili eta azken unean lurrera jauzi egiten duen pasartea. Begiraleak, Donibane Lohizune, 1948-07-29.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak