Dokumentuaren akzioak
Ronda Española 1952 Oñatiko neska dantzariak
Oñatiko jantziekin dantzan ageri da neska talde bat filme honetan. 1952. urtean egin zen Ronda Española filma. Falangeak berak bultzatutako pelikula honen helburua Sección Femeninaren lana eta ekarpenak ezagutaraztea zen. Fikzioko pelikula zen, baina gertaera eta egoera nagusiak errealitatetik jaso zituen. Ronda Española filmetik ateratako zati honetan Oñatiko emakume dantzariak ageri dira, korpus eguneko jantziekin eta arin-arin bat dantzatzen. Maitasun istorio bat ere dago tartean eta Oñatiko dantzarietako bat omen da korapilo horretako protagonista.
Garai horretan Falangearen Seccion Femeninak han-hemen dantza taldeak antolatu eta munduko hainbat tokitara eramaten zituen Espainiako folklorearen erakustaldiak egin zitzaten. Euskal Herritik ere hainbat emakume ibili ziren modu horretan dantzan. 1950. urtean besteak beste Beirut, Istanbul, Jerusalem, Belen, Alejandria eta Al Kairo eskainitako dantza emanaldiak gogoratzen zituzten Gloria Agirreurreta eta Maria Aranbarri arrasatearrek Gregorio Santa Cruz liburuan. Seccion Femeninak antolatutako emanaldi horietako askotan Jose Inazio Montes, Goizaldiko txistulari ezaguna ibili musikari lanetan.
Oñatiko neska dantzariak, Ronda Española, 1952.
Etiketak
- ronda-española
- irudi-zaharrak
- onati
- emakumeak-dantzan
- xxmendea
- tradizionala
- seccion-femenina
- 1952
- gipuzkoa
Dokumentuaren akzioak