Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gordailua Gregorio Santa Cruz III. Elkarrizketak

Dokumentuaren akzioak

III. Elkarrizketak

Gregorio Santa Cruzekin harreman zuzena izan zuten zenbait lagunekin egindako elkarrizketak bildu ditugu atal honetan. Denek izan zuten tratua Gregorio Santa Cruzekin dantza munduan eta gehienak lagunak izan zituen gainera. Elkarrizketak 1998ko uztaila eta iraila bitartean burutu ziren. Bi salbuespen daude. David Arriola 1993ko uztailean elkarrizketatu genuen; urte t’erdi beranduago hil zen mendizale, argazkilari eta dantzari eibartarra. Gregorio Santa Cruzen elkarrizketa 1974. urtean Eizaguirre kazetariak egin zion. Gazteleraz dagoen bakarra da, bere momentuan hala argitaratu baitzen, Gregoriok euskaraz bikain egiten zuela badakigu ere.

 

1. Gregorio Santa Cruz

 

Díganos: ¿Cómo se celebraban antes en Eibar los "sanjuanes"?

Hace cincuenta años nuestras fiestas tenían el sabor típico de las fiestas de los pueblos. Eibar era la mitad de ahora y existía entre la juventud, principalmente, más armonía, más unión. De esta forma era fácil organizar festejos. 

De estos, ¿cuáles eran los que más sobresalían?

La víspera de San Juan daban comienzo las fiestas de una forma muy peculiar: un grupo de txistularis recorría las calles, y a su paso la gente dejaba de trabajar y empezaba la fiesta. Luego, por la noche, tenían lugar las hogueras de San Juan y, cuando estas se estaban consumiendo la gente se reunía en Unzaga para interpretar los "Cantos de San Juan", acompañados de la Banda de Música. Era esto algo tradicional y que venia haciéndose Dios sabe desde cuándo. 

Y en la fiesta del patrono, ¿qué festejo destacaba?

Sin duda alguna, la verbena que daba comienzo ¡a las 6.30 de la mañana! Y tenía lugar en la plaza de Unzaga. La misma era amenizada por numerosas orquestas o grupos que actuaban conjuntamente; la orquesta que más gente congregaba bailando en su torno se llevaba un premio. También se montaban numerosos puestos de venta de churros, bizcochos de Mendaro, bebidas, etc. y se organizaba un concurso para premiar al puesto que mejor estaba engalanado. ¡Qué juergas pegábamos entonces! 

Gregorio Santa Cruz recuerda con nostalgia aquellos tiempos y sonríe al recordar sus "hazañas" y "conquistas" en la verbena de San Juan. Luego, prosigue:

El día de San Juan Txiki tenía lugar el concurso de aurreskularis, al que acudían los mejores intérpretes de Vizcaya y Guipúzcoa. Este concurso era popular en todo el País Vasco y acudían a presenciarlo gentes de todas partes. Pienso que merecería la pena renovar este concurso e intentar darle la fuerza que tuvo antaño. 

¿Había cuadrillas, entonces? ¿Qué opinión le merecen las mismas?

Lo que hoy se entiende por cuadrillas, no; no existía. Éramos simplemente grupos de jóvenes sin indumentaria ni preparación especial, que nos juntábamos y poníamos ambiente por las calles. No obstante, yo soy de los que apruebo las cuadrillas de ahora. Mejor dicho, de hace algunos años, y vería con agrado que reapareciesen en estas fiestas, como también soy partidario de que haya tamborrada. 

¿Ha conocido alguna vez la "sokamuturra" en las fiestas de Eibar?

No, no la he conocido nunca, pero siempre ha habido toros y vaquillas. También, una sola vez, he conocido el "sesen-suzko" o "toro de fuego". 

En los últimos años las fiestas en Eibar están en crisis, no tienen su fuerza de antaño. A su juicio, ¿cuál es la causa de que esto suceda?

Hoy día, la gente está saturada de bailes y fiestas; un poco hastiados de todo — diría yo — y como muchos tienen coche e incluso casas en La Rioja o en la costa, pues prefieren ir allí esos días de fiesta y pasarlo más tranquilos. Este es el mal que aqueja a nuestros "sanjuanes", y el remedio no es fácil. Lo que sí hay que tratar es de que los que aquí se queden tengan unas fiestas con alicientes. 

¿Y con qué festejos cree que se encontrarían esos alicientes?

Primero, renovando la tradición de las fogatas. Que haya cuadrillas, tamborrada, un concurso de ochotes o un concierto de envergadura a cargo de una orquesta sinfónica, festivales teatrales de grupos aficionados o un festival de música moderna para la juventud. También sería acertado organizar un concurso de embellecimiento entre el comercio de Eibar como antes se hacía con los puestos ambulantes… 

Con todo esto y un poco de alegría… ¡VAYA FIESTAS!

 

Eizaguirre

 

2. Jose Mari Iriondo "Kapain"

 

1916. urtean jaiotakoa da Jose Maria Iriondo Kapain. 1931n Mendaron Gregorio Santa Cruzek prestatu zuen lehenengo taldeko partaidea izan zen.

 Zu Gregoriokiñ ikasittakua zara dantzan?

Bai. Mordo bat bazittuan horrek. Zenbat dantzari ipiñi ote zeban horrek, mordua, asko. Hamen zona guztian ibilli zan, gehixago-gitxiago, eta Mendaron kuadrillia dana berak preparautakua. Kontzesiño egunian estrenau giñan gu plazan. Nik hamalau-hamabost urte eukiko nittuan.  

Gregoriokiñ ibili zan beste bat, Serafin Lakasa txistularixa. Gerraostian Ameriketan zan hau, eta gerora hamen izan zan. Boza edarra zekan harek, kantau ere ederki egitten zeban, eta egin zittuan holako marru batzuk Ameriketatik etorritta hamen egon zan baten. 

Dantzarako gogor jardun zenduen preparatzen?

Bai, guk erropa danak jantzitta, geratu barik egitten genduan dantzan danak. Gure dantzari kuadrillia gorputz egokiko kuadrillia ez zan. Interesantia da dantzarixak gorputz egokikuak izatia, lerdenak eta pixkat kuriosuak. Bestela ez da irtetzen kuadrillia ona. Kuadrillia, hamen Elgoibartarrak daude edarrak, horrek daude onak. Lerden lerdenak bihar da, jente txukuna bihar da eta guria holako kuadrillia ez zan. 

Bat zan dantzari edarra. Ximon, Simon Zabaleta dantzari edarra zan. Baiña, dantzan egitteko posturan piskat okerra. Ximon dantzari edarra zan: bankillo gaiñian ere egitten zeban dantza, ekilibriua zuzena, baiña… Ostera Fausto, haura berez tentia zan, dantzari elegantia, zuzena. Fausto Sanz dantzari edarra zan. Goittik behera ejia zakala ematen zaban bueltak ematerakuan. Kuadrillia dantzarako preparatzeko gorputzak piskat egokittutakuak aukeratu bihar dira, Elgoibarko grupua modukuak, harek ikustekuak dira. Gurian ez zaguan halakorik. Hara, Jose Loiola, egurrezkua izango balitzake ere… Saiatu bai, eh! baiña torpia? torpia, zihero! Egurrezko moduko gorputza eta besuak be bastante haundixak. Horrek metro bat bihar zaban dantzarako, hain zan torpia. Erramun bastante ona zan. Hamen dantzari bikaiñik ez giñan inor, dantzari eleganterikan ez zaguan. Bat zaguan ona, Ximon, baiña posturia piskat okerra eta ez zaban luzitzen. Hari gerrittik behera begittu eta edarra dantzarixa, baiña gerrittik gora… 

Guk gauza bat ona euki genduana izan zan entrenamientua asko. Arnas estuka ezin leike dantzan egiñ, hola ez da luzitzen. Normal-normal egin bihar da dantzan, eta hortarako ejerzizio bastante egin bihar da. Gure kuadrilliak unikamente horixe zakan bentajia, ejerzizio haundixa, asko entrenatzen giñala. Igual dantza danak egitten genduzen bi aldiz, etenik gabe, amaittu bat eta bestia hasi, dana erropia eta txaketak jantzitta. Entrenamientu gogorra egitten genduan, eta entrenamientu gogor harekiñ ba, gero, errez egitten genduan dantzan. Dantzan errez egin bihar da dantzan luziduko bada. 

Guk lehelengo plazara urten gendunian seguramente izerdittu gabe egingo genduan dantza danak illaran, zegatik entrenamientua egunian-egunian, egitten genduan luzaro. Hiru hillabetian egin genduan egunero-egunero. Eta ez genkan musikarik, eta kantau eta dantzau egin bihar. Hori ere orduan atrasaua zan, sikiera gramofono bat edo zeozer. 

Zelan preparau zenduen dantza taldia?

Batzokixan egindakua zan asuntua. Gregorio ere Batzokixan bueltan ibiltzen zan. Entsaiua gabaz plazan egin genduan, bestela Batzokixan erreferentzia paretetik hartzen genduan, baiña plazara jundakuan paretik ez! Eta erreferentzia falta. Lehelengo entsaio batzuk gaizki ibili giñan, nun gabizenik be ez, guk paretakiñ erreferentzia hartzen gendun eta. 

Ondo konpondu ziñazien Gregoriokiñ?

Bai, noblia zan, zihero noblia. Beti ekartzen zaban mutillen bat Eibarko grupokua nola egiñ erakusteko. Gero Ximon dantzan oso abilla zan eta berak ikasten zaban eta gero hori eukitzen genduan maisu astian. 

Eta dantzara nora?

Mendaron bastante eta Atotxara bi aldiz. Dantzari mordua, kanpo fubola dana beteta. Lehelenguan egin gendun frakasua! Eneee! Guk bakarrik ez, jun giñuan danok, baiña ez zan izan dantzarixen fallua. Nik ez dakitt ze txistulari ipiñi zeben, baiña jo zeben sosiuz, baiña neurrigabeko sosiuza. Eta harek hobe biharrez, asko giñalakuan hobe biharrez! Ezin dantza egiñ, hainbeste denbora eziñ egon aidian… Normaletik bizkorrago jo baleu, bastante arreglauko giñan. Gu ondo kurtiduta geunden eta arreglauko giñan. Baiña desastre osua egin zan. Baiña nik ez dakitt zela leiken hola jotzia. Halako desastrerikan… 

Bigarrenian ez, bigarrenian ondo urten eban, txistularixak ondo jo zeban eta dotore ibilli giñan. 34 inguruan izango zan. Luzimentua gehixago ala gitxiago, baiña ibilli giñan Ondarruan, Deban… Baiña ez zan kuadrilla edarra. 

Inguruko herrixetara juaten ziñazien orduan?

Bai, Ondarrura baten, alarde bat zan, eta asko juntau giñan. Deban geu bakarrik. Mendaron baten, Santa Ana egun baten, bero haundixa eta behian dana hautsa, eta bateronbati okurridu jakon dirua batu bihar zebela. Eta kalian behera ibilitta Saragi-dantzia zenbat aldiz egin genduan… Atzera eta aurrera kalian, asfaltauta ondo egon balitz, baiña dana hautsa! Hautsa eta hautsa, eta hauraxe txarra. Txarrena hauraxe, Santa Anan egindako Saragi dantzia. Saragi dantzia behia garbixa badago ez jakak ardurarik, baiña behia dana hautsa zan. 

Eta ezpatak eta erropak jiratzeko?

Ezpatak erreminttarixak egin ziguzen, Batzokixan egin zittuan harek. Erropak geuk ipiñi genduzen danak, eta makillak ere geuriak, bakoitzak egindakuak. Orduan ez zan dirurik inun ere ez. Jentia ere, onduen bizi zana, gaur eskasena baiño eskasago bizi zan. 

Gerrara arte jardun zenduen zuek?

Ez, gerria baiño lehenago laga genduan, gaztiak jarri ziran eta. Gaztiak jarri ziranian guk utzi egin genduan. Baiña gaztiak gure aldian entrenamientu gitxikiñ ateratzen ziran plazara, eta gure ondorengo danak gure lautik bat ziran. Harek danak " uf, uf", arnas estuka eta nere artian esaten neban, "hori baiño gehixago entrenau bihar zarie plazara urtetzeko", puzka eta puzka ez da luzitzen. Normal agertu bihar da. Normal agertzen danak dantzan luzidu egitten dau egitten dabenakin, bestela ez dau luzitzen. Horren faltia topau diet nik Mendaroko gaztiei, beti entrenamientu gitxi egindako dantzarixak mendaroarrak. Guk ez, guk larregi nahi bada igual, baiña gure kuadrilliak ez zakan beste erremedixorik plazara urtetzeko, batere itxuran egingo bazaban ondo entrenatzia genduan.. Ez zan kuadrillia elegantia. Elegantia danak edozein modutan gehitxuago luzitzen dau, baiña elegantia ez danak… 

Plazara urten bihar dabenak urten bihar dau ahalegiña egittera eta alkantziakiñ. Gu ez giñan kategorixakuak, baiña erakusteko moduan, preparauta urtetzen gendun. Plazara urtetzeko ondo prestatu bihar da, jentiari errespetua bihar zaio. Ezin da edozelan urten, ondo entrenauta eta prestauta urten bihar da. Errespetua lehelengo gauzia da eta dantziak iraun bittartian serio-serio, gero nahi dana. 

3. Jaione Iraeta

 

Gerraurrean dantzari izan zen Jaione Iraeta. 1921. urtean jaio zen eta Eibarko Batzokian ikasi zuen dantzan Gregorio Santa Cruzekin.

 Noiz hasi ziñan dantzan?

Errepublikia etorri zan 31n, ba orduantxe gabon inguruan hasiko giñan gu, 1932ko udabarrirako edo. 

Batzokixan inguruan?

Batzokixa zaguan Bidebarrixetan, oiñ Muñoa daguan lekuan. Batzokixa lehengua hantxe zan, gero handikan eruan eben Irubide aldera. Baiña dantzarixak juaten giñan Batzoki zaharrera, 11 urtekiñ. Nik egin nittuan horrekin gerratia ezkerio. Gerrateko urtian urten genduan guk eta sartu ziran nere ahiztia eta. Nere ahiztiak egin zeban Arraten dantzan 5 urtekin. Hiru ahizta giñan gu. Gero, gerra ezkerio, persegiduak izan giñan eta, ke ba, dantza kontuak eta, ezta pentsatu ere. 

Zeiñekin ikasi zenduan dantzan?

Gregorio Santa Cruzekin, Castor Arriaga zan bere laguntzaillia. Eta gero genkazen tanborterua, bandako tanborra joten ebana, Eleuterio zakan izena. Gero txistularixak ziran Sabino Barrenetxea eta Serafin Lakasa, hori pixkat abenturerua zan. Horretxek izan ziran gure lehelengo txistularixak. 

Dantzara nora urtetzen zenduen?

Ibiltzen giñan herririk herri, egon giñan Ondarrun, Mutrikun, Deban, Donostiara be juan giñan Aberri Egunian, 34an, nora ez, ene! Elorrixora, Elgetara. Gu danera juaten giñan, oso lagunak giñan danok. Vuelta a la costa be egitten genduan eta abanderaua Segundo Arruti zan. 

34an juatekuak giñan Donostiara San Iñazio egunian, orduan eguan Gipuzkua guztiko batzarra. Baiña Eibarren kontratienpua egon zan, itto egin ziran lau bat gizon Eibarren eta haregaittikan ez giñan juan, entierrua egon zan.  

Ze dantza egitten zenduen?

Guk egitten genduan danekua, banakua, biñakua, zortzikua, arkudantzia, zinttadantzia, ezpatadantzia, makilladantzia eta aurreskua. Aurreskua neska eta mutill, lehelengo mutillak egitten eben, Casildok egitten eban aurreskua eta gero neskiari. Gero egitten genduan trikitixan dantzan aurreskuan sokan tokautako parejak. 

Eibarren noiz egitten zenduen dantza?

Guk inaugurau genduanian geure dantza grupua, juan giñan Isasiko konbentura, hor eguan Don Gabriel Manterola, horko apaiza ha zan. Lehelengo dantzia han egin genduan, gero ospittalian be bai eta ayuntamiento aurrian be bai. Lehelengua izan zan 32ko San Andres egunian. 

San Juanetan be urtetzen zenduen plazara?

Bai, San Juanetan be bai. San Juanetan sarixa emoten zezkuen bakotxari pastel bi eta botellak txikixak gaseosianak, kanikia sartu, eta haxe botella gaseosia eta pastela. Batzokixak ematen zaban hori. Bertan San Juan egunian egitten genduan dantzan plazan eta bisperan ospittalian. San Andres eguna genkan hartuta Isasira juateko, konbentura. 

Arrate egunian dantzan egitten zenduen?

Arrate egunian ez, baiña Arrate gaiñian dantza egin genduan 36an. Gero orduantxe etorri zan gerria, guk gerria etorri zanian laga gentzan dantziari. Erropak eta dana erre genduan, gu oso persegiduak izan gara. Gure anaixak egin zittuan kartzelan Puerto Santa Marian 3 urte justu eta Batallón de Trabajadoresetan urtebete t’erdi. Urten eban etxetikan 20 urtekin eta etorri zan 27kin. Guri dana kendu zezkuen, dan dana. Tallarra gehixo ez genduan rekuperau. 

Erropak nundik jirautakuak ziran?

Lehelengo grupuan gu giñan hogeitamabi, eta gero ziran abanderaua eta laguna. Eta horrendako hogeitamalauendako danok Batzokixan egin zeskuzen. Horrek laga ebenian, hurrengo grupuak bakotxak beretxiak.

4. David Arriola

 

Mendizale, argazkilari eta dantzaria, gerraostean Eibarren antolatutako lehenengo dantza taldean parte hartu zuen eta beti jarraitu zuen dantzarekin lotuta. 1924an jaio eta 1995ean hil zen. 1993an elkarrizketatu genuen. 

Goguan al dakazu noiz hasi ziñazien Gregorio Santakruzekin dantzan?

Gu izan giñan lehelengo grupua Eibarren gerra ostian. Orduan, Francon denporan ez zeben lagatzen, klaro euskeraz be ez zeben lagatzen, eta dantzan be... 

Gregorio gurekin mendixan ibiltzen zan, Klub Deportibuakiñ. Eta behiñ esan eban "atzera dantzarixak ipiñi bihar dittugu". "Dantzarixak ipiñi?", 44an zan hori, esan notsan, "euskeraz be egitten ez dabe lagatzen eta dantzarixak lagako detsuez". 

Intentau genduan Deportibuan ipintzia. Juntau giñan, topau giñazen dana jentia, neska eta mutil grupo bat, baiña ez zeben laga. "Ezta pentsau be! Klub Deportibuan izenian pentsau be ez". Orduan jo genduan Jóvenes de Arrate, kongregaziñora, a ver abadian bittartez, ha be ez zeskuen laga. No había permiso.

Gero Agapito Anitua, ha zan Educación y Descanso orduan, eta haretxekin atera genduan. Konsegidu genduan lehenengo taldia izatia gerra ostian. Baiña Educación y Descanson izenakin. 

Hori orduan 44an izan zan?

Bai, lehelengo bidarrez Arraten egin genduan dantza. 44an Arrate egunian, fotografixia dago prozesiñuan. Gero juan giñan Azpeittira, orduan banderia zan bandera zuri bat eta holako mahasmia moduko bat egiñ etsen, bandera españolia eh! 

Ze dantza egitten zenduezen orduan?

Ba ikasi genduzen, banakua, biñakua, launakua, makilladantzia, ezpatadantzia eta txankarrankua. Hille bixan ikasi genduzen. 

Horrek danak Gregoriok erakutsitta?

Bai, danak Gregoriok erakutsitta. Ensaiatzen genduan ayuntamientoko patixuan, orduan ez zaguan hori kulturako hori, han patixo bat zaguan, eta hantxe patixuan ensaiatzen genduan. 

Eta erropak eta?

Erropak eta, Educación y Descanson kontura. Donostiara deittu eta handik dirua eskau, eta haren kontura. Erropak, prakak eta dana, guk ez genkaun ezer be ez. 

Ze nolako erropak izaten ziran?

Igualak, txukunak, berdiñak, zurixa, gerriko gorrixa, abarketa zintta gorrixekin eta txapel gorrixa. Berdin-berdiña. Holantxe hasi zan grupua. Gero hasi zan gehitzen eta gero, 47an Donostiatik deittu eskuen Madridera juan behar giñala, Francon aurrian dantzan egittera, eta zera etorri zan, Eva Duarte de Perón, Argentinatik, eta rejiño guztietako dantzak egon zian. 

Euskal Herrixan ez zeguan gruporik, dantzarakorik, bakarrik eguan Oñatiko Sección Femenina, o sea, oñatiarrak baiña neskak bakarrik ziran. Madriden egon giñan bost egunian edo. 

Dantzan egin genduan hogei grupokin Madriden. Haura bai ilusiñua, 23 urtekin Madridera. Orduan bi soldau eguazen dantzarixak, Ramon Mari Egaña eta Patxi Beitia. Gero ha maixua izan zan, Beitia. Horrek soldau eguazen Madriden eta horren permisua atera genduan. Da holantxe juan giñan. Orduan zera zan txistularixa, Sabin Mendikute. Eta Txomin be bai, Txomin Bilbatua, ha be txistulari edarra zan.

 

5. Patxi Beitia

 1925. urtean jaio zen. Gerraurrean eta gerraostean ibili zen dantzari Santa Cruzen esanetara, aurreskulari bikaina, erreleboa hartu zion Santa Cruzi Klub Deportiboan dantzak erakusten. Bermeon bizi da gaur, bertan Alkartasuna dantza taldea sortu zuen eta aurten bertan omendu dute bermiotarrek.  

Noiz hasi ziñan Gregoriokin?

1931n, sei urtekiñ, Batzokixan. Orduan eguan Bidebarrixetan, ointxe pastelerixia daguan inguruan eguan Batzokixa. Gero segiduan egiñ eben Batzoki barrixa, Mª Angelan. Dantzarixak eguazen haundi eta txiki, talde bastante politta zan. Otxandixora eta, juaten giñan. Ez autobusa, ez ezer, zelako karrakak egoten ziran! Gerraurrian Bermeora be etorri giñan, Batzokixa inauguratzera. 34an edo hola, junio veintitantos, San Juan aurrian, etorri giñan Bizkai guztittik, Gipuzkuatik… Aberri Egunera be juaten giñan asko, Pamplonako Aberri Egunera juan giñan, Donostiara, Bilbora be bai; Bilbon bi milla dantzari ta, batzen giñan. 

Horrek danak gerraurretik?

Bai, gerraurretik. Eta baten pasau jakun, Donostiatik gatozela Zarautzen tunelan parian guardia zibillak motorrian… tirua bota zeskun, eta Gregorio autobusian. Zegaittik ez dakigu ondiok, sustua emon zeskuena bai. Baina Gregorio bildurtu egin zan. 

Nun ikasten zenduezen dantzak?

Bertan Batzokixan. Lokala edarra eukan. Astian bi bidar edo. Gero Educación y Descansogaz biharra eguan a punta y pala. Honek Gregoriok egitten eban akabatzaille, enkargaua zan GACian, Txontan. Urtetzen eban berandu, gabeko beratzi t’erdixetan egitten gendun ensaiua, orduan sakrifiziua zan. Goixetik juaten giñan ohera, eta goixian altzatzeko zazpiretan, biharrerako edo eskolarako edo dana dalakua. Gregorio etortzen zan baltz-baltz eginda, arpegixa garbittu barik, eta ernegatzen sarrittan. Zenbat plastadatxo jo zetsan motibo barik alabiari, Garbiñeri, zaharrenari. Gu berbetan igual, eta bestiak, barre edo, pli-pla! 

Jenixo bizikua zan?

Bai, horretan bai. Berak esaten ebana, eh! Bestela… 

Eta urteeriak dantzara, nora?

Orduan Debara, Mendarora, Plaentxiara, Durangora, Arraten, bertan inguruan. Arrateko Amabirjiñia eruaten Donostiara be bai, juan giñan hiru edo lau bidar. Ohitturia hartu eben, urrian. 

Eta gerraostian?

Gero, gerratik gero, 47an juan giñan Madridera. Donostian ez eguan ondiok Goizaldirik. Gerotxuago sortu eben. Eta Educación y Descanso zelan zan politika barruko zera, influentziak be gehixago. Geu juan giñan Euskal Herrixa representatzen Madridera. 

Ni egon nintzan soldau Madriden abiaziñuan, nobixia, ointxe andria dakatena, han topauta, Mundakakua da. Aurreragotxuago egon nintzan hamen, eta "Madriderako dago zera, ta nun hago?", "hamen kuartelian nago, etorri zeuek", eta hara etorri ziran delegauak eskatzen. 

Etorri zan Eva de Perón, eta haren aurrian egin gendun dantza rejiño danak eta representaziñua geuk eruan gendun Euskal Herrikua. Kanarixuak, Segovia, Madrileñuak, danetik, bakotxak beran dantzak egitten zittuan. Guk ezpatadantzia eta aurreskua egin gendun, aurreskua hiru lagunek edo. Izan ziran banakua, biñakua eta ezpatadantzia. Egin gendun en la Plaza Mayor de Madrid. Gero jentiak eskatu eban "que hagan para el público!", haretxegatik luzatu gendun zortzi egun edo. 

Hotelian jaten ardaurik ez eta, mekaguen la mar, guk ba, joer, hogetabat urte edo hogetabi gitxi gora behera… "Ezetz eta ezetz" Gregoriok, "kaguen… ba ez dogu dantzan egingo!", amenazua, eta bestiak, "eran barik pasau leike", eta "jatekua ardau barik? Jatekua diferentia dok!" Zelan edo halan konsegidu gendun, Agapito Anituan bittartez. Eta pozik. 

Gero despeditzerakuan, ni bertan geldittu nintzan. Manuel Mari Egaña be bai, ha beste kuartel baten eguan. Nik esan neban kuartelian zelan noian dantzara, eta "sí, vete vete". Eta zortzi egunian agertu ez. Bueltau nintzanian, han listiakin, "mira, dónde ha aparecido este!" Juan nintzan listerua edo kabuangana, "¡Oiga!, Que he estado, en Educación y Descanso pregunté, ¿no ha venido aquí nadie?", "aquí no ha avisado nadie." "¡Si he estado bailando ante la señora de Perón!, "No véis este chulo vasco, dice que ha estado bailando con la señora de Perón", eta "ja ja ja", barre tropa guztia, neri ardurarik ez, allakuidaos!. Ez zesten ezer be egin. Eta arrestau be, ensegida egitten eben orduan. 

Gero, juan giñan Leridara. Tardau gendun, bueno… Eta Leridan egin genduzen hotelian zortzi egun edo. Hori izango zan 48an edo, hortxe bueltan. Leridan pelotarixak be bazeguazen euskaldunak, hotela be edarra. 

Urtiak aurrera juan ziran.

Gero, segidu egitten neban nik dantzan, eta urte baten kastigau egin zestan Gregoriok, zeozer, terkedade bat, dantzaren asuntuan zala eta. "Benga, kalera!", urten neban, baiña ni neu ensaiatzen nintzan eta konkurso aurreskularixetara juaten nintzan. 56xan Mondragonen, atara neban laugarren Euskal Herriko danen zerian, Santo Tomas hurrengo egunian egitten da Mondragonen jaixa. Presentau giñan hogetalau aurreskulari, bilbotarrak, Bittorixakuak, donostiarrak be bai, jo, Goizaldi guztia ixa. Lehelengo etara eban Antonio Romero bilbotarrak, fenomenua zan. Ha zerakin be ibili zan dantzan, Olaetakin. Gero bigarren etara eban Goizaldiko Gordejuelak, Iñaki Gordejuelak bigarren. Hirugarren atera eban, Garmendia edo, ha be Goizaldikua. Gero ni laugarren, ta bostgarren Oronoz, Juan Manuel, harek etara eban. Eta esan esten, "joe! Horrei irabaztia, Oronozi ta!", bueno, ondo.  

Aurreskua zelan egitten zan, Bizkaiko ala gipuzkuar erara?

Libria, nik libria beti egin dot, sasikua esateko, apurtxo bat donostiarra, bilbotarra ta puff, nahastekua. Gregoriok berak ez zekixan aurreskurik, ez dau jakin sekula, eta ipintzen eban beste bat, aiudantia edo, Mendarokua edo… haren zati bat, gero Bizkaikueri atarata beste bat, eta hola… Baiña ajilla egoten nintzan orduan, ensaiau be etxian eta, urte edarrak zertu nittuan. Gero urten neban Zaldibarren subcampeón de Bizkaia. Zaldibarrera presentau nintzan eta ni eibartarra naizela eta ezetz. Baiña azkenian hartu esten eta subcampeón de Bizkaia atara neban. 57 edo 58xan izango zan. Gero, bajatzen juan nintzan konkursuetan, Durangon, Arraten… 

Noiz hasi ziñan erakusten?

Plaentxiakuekiñ hasi nintzan dantzan erakusten. Jose Luis etortzen zan txistuakin, gaztia zan. Eta Txito be ibiltzen zan. Ha tanborterua zan, Julio Basurto, alias Txito. Desastre urten eban harek tanborteruak. Gero hasi nintzan Plaentxian, eta Gregoriok, "ze, Plaentxian hasi zara?", "Bai, eta hau dantzia zelan da?", "Esango detsut". Ze neu be ez nintzan akordatzen, neskena, pañuelo dantzia edo. Esan estan eta bueno. Esoziko Ama grupua atara genduan han Plaentxian.  

Gero Deportibora. Gonzalez egon zan sekretarixo orduan, geure kalekua zan, Urkusuko kalekua. Eta harek "etorri hari, etorri hari, etorri", "ezetz, ezetz". Gregorio hasarretu egin zan Deportibokuekin. Terkedadia, ha be terkua zan eta zeozer pasa jakuen eta neri juateko esan esten. "Ez, ez hari juan" esan estan Gregoriok. "Bueno ba ez naiz juango". Ez naiz juango… ba konbenzidu egin neben. Hillian hogei duro sueldua. Hasi nintzan, eta Alfan euki nittuan grupokuak danak etorri ziran, eta grupua egitteko ez neban problemarik euki. 

Deportiboko sasoian nun entsaiatzen zenduen?

Bonberuen zerian, Mª Angelan ensaiatzen genduan. Deportibuan pasatzen zan, esposiziñuak dirala, igual astia montañismua dala, bestia dala, hori dala, egoten zan okupauta. Soluziñua? Hara juaten giñan. 

Eta dantzara nora?

Bertan inguruan, Zarautzen, Donostiara be bai, salida polittak egitten genduzen. Fotografixia Usartzakua badago bat lehelengo hasi ziranak, Juan San Martinek atarata. Gaztiak ziran orduan horrek, grupo txikixa, nere seme zaharra eta.  

Zela izan zan Eibar laga eta Bermiora etortzia?

Gero ba, Mundakako andria, Eibarrera ezkondu giñan. Alfan egitten neban biharra. Handik Bermeora etorri nintzan. Egiñ esten omenajia, plaka bat be bai Deportibokua, han dakat etxian. Tabernia ipiñi neban Bermeon eta Alfatik urten egin neban. "Zoratuta hago!, Alfatik urten!", ez dakit zer, badakit zer.. "Han topau dot biharra eta…", gero damutu ez hango akziño danak galtzian. 

Deportibuan Jose Luis laga neban. Hogetamairu urte daroiaraz nik hamen. Handik direkto etorri nintzan. Gero Jose Luisi be zeozer pasau jakon eta asanblean egon giñan. Gero berak Amalur edo ipiñi eban, eta han Frontaura eta geratu ziran. Frontaura ibili zan neregaz, Durangon ha be dantziakin dabil. 

Sasoi batian asko egitten zenduen aurreskua, sokia atarata?

Bai, urtian hiru edo lau bidar be bai. San juan egunian egitten genduan aktuaziñua. Korporaziñua lagunduz juaten giñan mezetara hamarretan eta gero aktuaziñua plazan eukitzen genduan.  

6. Gloria Agirreurreta, Maria Aranbarri

Gloria eta Mariak Arrasateko Sección Femeninan izan zuten dantza maisu Gregorio Santa Cruz. Beste 10 euskal dantzarirekin batera, hilabete t’erdiz Mediterranioan barna antolatu zen biran parte hartu zuten 1950. urtean. 1929an jaio zen Gloria eta 1928an Maria eta Arrasaten bizi dira. 

Noiz hasi ziñazien zuek dantzan?

Maria Aranbarri: Nik afiziñu handixa, nik nausixauak entzuten nauen tanboliñaz ensaietan eta ni neure balkoitxik entzuten. Nire ahiztia da ni baino zaharraua eta eurok entsaietan eta ni bankuan jarritxa, gero batenbat falta zanian ni barrura. Ni beti begira neuan eta soiñuak hartzen nitxuan ondo.

Gloria Agirreurreta: Gu bikixak gara eta gu gintzen pixpirin-pixpiriñak, plazara urten eta gintzen la alegría de la plaza. Geure aitxa eta tiua be dantzarixak zien. Badao fotografixa bat, 52kua edo, aurreskua itxen plazan eta geure aitxa, tiua eta neu be gaoz sokan. Lehen aurreskua ataratzen zan San Juanetan. Oso politxa izaten zan. Oiñ ez dabe ataratzen. Nere aitxa eta osaba izaten zian aurresku eta atzeskua. 

Nola osatu zenduen taldia?

M.A.: Obligaziñua zan, 6 hillabete edo itxia, mutillak soldautzia eitxen daben moruan, Sección Femeninan egotia. Han ikasten gauen josten, punto eitxen, gantxillua, religión be eukitzen gauen, con Don Celes que nos dormíamos todas, egundoko roillua sartzeun baina gatz bare. Gauza asko, gero dantzia be, etortzen zan udabarrixa eta, bueno, "grupo bat formau bihar da, zeaitxik presentau bihar da Donostian", eta grupua ein bihar. Eurok ekartzeauen profesoreren bat. 

Gregorio ere eurak ekarri zaben?

M.A.: Bai, eurak ekarritxa. Ona zala, premiñan egongo zian eta ekarriuen. Gu oso gustora ibili giñan Gregoriokiñ. Lehenaotik be ikusitxa giñuan. Geu egon giñen Donostian konkurso batian parte hartzen, Eibarkuak, Oñatikuak eta geuk be parte hartu gauen, sei edo zazpi grupo. 1950-51 aurretik, hori zan Madridera juan aurretik. Eibarkuek eindako dantzia Santa Cruzek berak asmauen eta zan musikia oso fiña, oso berdiña beti, baiña dantzia zan desberdiña. Hantxe goguan hartu nauen. 

Zenbat denbora etorri zan?

M.A.: Igual astian bi bidar etorten zan. Hau izango zan kanpora juan aurretik 50 inguruan. Erakutsi zigun dana, gorpua ondo jarri eta gero dantzak. Udabarrixan presentau bihar zala eta igual fuertiao ingo gauen ensaiua. Dantzia bai, baina kantua be bai, coros y danzas, orduan kantua be bai preparatan oskuen konkursora juateko. 

Eibarren egin zenduen dantzan?

G.A.: Behin bai, San Juanak edo, izango zian eta esaostan "Eibartik ekarri bihotzut mutil bat", oraindik 16 urte edo, eukagun. Nik ez nakixan kontrapasa baiña aurreskua, bai. Eta bueno "zuk, Glori, erakutsi aurreskua berari eta kontrapasa berak erakutsikotzu". Bera etorten zan eta Eibarko fiesta batzuetan exibiziñua ein giñuan bixok. Gero ayuntamientuak emoskun obsekio bat. Madridera be bi bidar juan gintzen. Donostian be ez dago teatro bat ez garela dantzan ibili. San Telmon be bai. 

M.A.: Victoria Eugenian dantza itxen genuan, konkursuak. Urtero izaten zian konkursuak udabarrixen. Donostian asko gustau zan guk zelan dantzan itxen giñuen eta gero Madriderako deitxu oskuen. Euskaldunak geu bakarrik juan giñan Madridera.

G.A.: Eta hantxe en la plaza de toros un 18 de Julio gabez egin giñuen. Egundoko eszenarixua zauen erdi erdixan. Han esan zauen "este grupo es muy bonito, este grupo está bien". 

M.A.: Eta handik extranjerora. 

Noiz juan ziñazien Mediterranioko bueltara?

G.A.: Sartu gitzen Greziara eta zan el año 1950. Baiña sartzen geraz 8 de diciembrian. Gabonak pasa gauen eta eneruan etorri giñan San Sebastian bizperetan. Hilebete t’erdi ein giñuen. Asko ibili giñan eta aktuaziñuak be, asko. 

Ze buelta egin zenduen?

G.A.: Lehelengo juan gitzen Greziara barkuan, Vicente Puchon, txikixa baiña politxa zan. Dana itxen gauen barkuan, gero 3 autobus teatruetara juateko. 6 edo 7 probinzia juan zian eta Euskaditxik, geu. Juan zien Granada, Teruel, Andalucía, Valladolid, Castilla. Extremeñak be bai. 25 musiko zien eta gu noventaytantos gixen, neskak danok. Grezian euki gauen exitua. Han gusta jakue el arte. Han musikueri txalotze etsen fin-fin eta guk euki gauen el mayor éxito, el arte. Teruelek be euki zaban exito haundixa. Handik juan gitzen Beirutera. 

M.A.: Beirut, Estambul, Jerusalem, Belén, Alejandría, El Cairo eta gero buelta. 8 egun egon gintzen El Cairon. Afari bat euki gauen con el rey Faruq. Rita Hayworth be euan geure hotelian eta rebista baten urten gauen. 

G.A.: Periodiko batek esaten zauen, "Hoy saldrán las españolas de paseo" eta hotel aurrian jentia pillatzen zan ikusteko. Gero enbajadore bat etorri zan eta esan zaban, "las vascas que tengan cuidado", ze Bizkaiko makillak oso senduak diez. Enbajadoriak esan zigun, "Faruq está en la parte izquierda", reberentzia eitxeko. Eta suletino dantzetan donostiarrak esan zun, "Gloria, ardaua basuan atera eszenarixora, saludau eta itxi bere lekuan". Etorri jaten konsulaua, "¿Dónde está la rubita? Usted ha hecho muy bien, pequeña"

Zenbat dantzari ziñazen?

M.A.: Hamabi justo, gero Arantzak miña hartu auen orkatillan eta hamaikakiñ arreglau in gauen gitxi gora behera, segun ze dantza ataraten gauen hamaikakiñ eitxeko moduan. Zintadantza, arkudantza, makilladantza, sagardantza, uztaidantza. 

Donostiarrak ze zian gruporen batekuak?

M.A.: Bai, Goizaldikuak. Jose Inazio Montes be Goizaldikua zan. Harek Amerika guztian izan zien. Guk eitxen genduan zapidantza edo Ibildantza. 

G.A.: Makilladantza, zintadantza, saludo de bandera, danak. Donostiakuak eitxen zauen suletinuak. Harek ondo itxen zaben dantza. Denbora gehixao hortan be bai, eh? Ensaiuak, profesoriak onak, serixo gehixao ensaiuekin. 

Juan aurretik, batzuk Donostiatik eta beste batzuk Arrasatetik non egiten zenduezen ensaiuak?

M.A.: Domeketan San Telmora, Donostiara juaten giñan. 

Gregorio gogorra zan dantzan erakusten?

M.A.: Oso majua zan, ona. Gogor ez zauan eitxen, gustora egoten ziñan berakiñ. Erakusten ona zan. Oso konforme gauen berakiñ. Bakarrik etortzen zan. 

Ensaiuetan eta juaten ziñazienian Madridera, ze musikokiñ ibili ziñazien?

M.A.: Bixente Etxebarria eta Felix, Santa Agedakua. Bixak hamenguak zian. Eta handik Jose Inazio Montes eta Felix, ez dakit Arozena ero. Atabala zan, oso persona ona. Jose Inazio be ona zan. 

Urte askotan egon zan etortzen?

G.A.: Ni nintzen Gregorion sekretarixia. Astian bera etorri eta gero nere kargo geratzen zan grupua. 

M.A.: Egiptotik bueltia eiñ eta gero ez gauen segidu. Nik umiak gertau nauen Gabonetan dantza itxeko. Eskoriatzan mojetan Gabonetan grupua prepareta nauen. Grupuak exitua euki zeuan eta egundoko diru pillua hartu euala eta mojak pozik. San Juan bezperetan beste grupo bat ataraten nauen Biteriko eskoletan. 51tik 54ra horretxek ein ditxut. Orduan ez zauan umiai erakusteko moduen iñor eta afiziñua segidu itxen dau norberak. Domeketan abadetxera juan, eta ondoko saloian umioi erakutsi. Nik grupo asko atera ditxut, Eskoitzan, San Juanetan, Gabonetan Acción Católicako grupuak…  

 

7. Elisabeth Santa Cruz

Gregorio Santa Cruzen alaba gazteena da. 1930ean jaio zen eta dantzaria izan zen gerraosteko lehenengo taldeetan. Etxera ezkondu eta Eibarko Isasi kalean Gregorio eta Julia gurasoekin bizi izan zenez, etxe barrutik ezagutu zuen Santa Cruz dantza maisua. 

Gregorio oso gazte etorri zan Ondarroatik Eibarrera, ezta?

Bai, hamairu-hamalau urtekiñ. Ondarrutik etorri zanian familixa baten etxera etorri zan eta han egon zan ofiziua ikasten. Akabatzaillia zan. Nik ezin detsut esan onena zala, baiña bihargiña, bihargiña natua, hori bai. Egoten ziran gerraurrian krisisak eta, biharra amaitzen zanian jendia kanpora, baiña gure aittari beti deitzen zetzen, nunbaittetik. Gernikan be egon zan biharrian, Astran, pistolak egitten zituen han be, eta han esaten zetzen juateko bizi izatera hara, ez zabala eukiko krisisik. Baiña gure amak ez zeban nahi juatia, eibartarra zan, ez jakon gustatzen Eibartik urtetzerik. Eta aitta juaten zan eta aste guztia egitten zeban. Juaten zan oiñez eta etorri be oiñaz egitten zeban, asteburuan. Mendixan zekixan bidia karreteraz baiño hobeto, gure aitta izan da oso mendigoizale haundixa. Medaillak be Klub Deportibokuak buenooo, zenbat, gaiñera bi bider presidentia izan zan Klub Deportibokua.  

Mendirako afiziñua gaztetatik zakan?

Uuuuh, gerra aurretik. Nik bost urte nekan lehelengo konkursua egin nebanian, eta emon bihar zoskuen medailla bat, gerriak urten ebanian, orduantxe emon bihar zoskuen. Baiña gerriak urten eban eta horrek gauza danok juan ziran pikutara. Gerria pasau zanian, gu juan giñanian Eibarrera, eta gero aitta etorri zanian, bateronbatek emon zetsan aittari. Gordeta zekan medaillia, hiru anai-arrebanak, eta emon zetsan.  

Eta beste estudixorik egin zaban?

Eskolara nik pentsatzen dot juango zala. Baiña musikia ez estudixokua zekan, berak buruz ikasitta afiziñua demasa zekan eta. Gure aittari gustau jako beti irakortzia, eta batez be musikia eta dantzia. Haren entretenimientua zan jarri eta beran dantzak egitten beti, haretxekin pasatzen zeban denboria harek. 

Gerriak urten zebanian zer pasau zan?

Gerriak urten zebanian zeguan aitta Gernikan lanian, hor, Astran. Guk Eibartikan urten egin genduan ze gu bizi giñan Arraguetan. Eta taillarra GACkua zaguan Arraguetan orduan, eta, klaro, bonbia jausi zan han. Urten egin bihar dogula Eibartik, Kalamuan be ez dakitt ze pasatzen zeguazela eta holan urten genduan. Juan giñan Bilbora, oiñ Cruces badago ba ospittala, hantxen egon giñan gu txaletxo baten, lau edo bost familixa Eibarkuak. Eta aitta asteburuan Gernikatikan etortzen zan hara, Bilbora. Gernikako bonbardeua izan zanian, aitta zeguan Gernikan. Harek urten eban por milagro, zekixalako mendittik nundik juan Bilbora, baiña etorri zan eta egunetan egon zan ezin berbarik egiñ. Berbia eziñ eban egiñ, zegaittik eze eztarrixa zakan dana polboriakiñ eta gaizki egon zan, berbarik be eziñ eginda.

 Gu Bilbotikan juan giñan Frantziara, eta aitta hamen geldittu zan, gerrara juan zan. Berak esaten eban beti iges egitten, kontrarixuei iges egitten ibili zirala eta hola aillegau ziran Santanderreraiño. Santanderren itsasuak frenau egin zebela, ostian aurrera segiduko ebela ezta, baiñan han itxasua zelan zeguan ezin segidu aurrera.

 Santanderren hartu eben preso, eta eruan zeben Duesora. Dueson egon zan Felix Larrañagakiñ. Dueson batera egon ziran. Gero Felix Larrañagak pena de muerte zekan, Duesotik ekarri zaben Larrinagara eta hortxe ejekutau zeben Felix. Gure aitta be, itxuria, con sentencia a pena de muerte egon zan, baiña gero jaso egin zetzen. Duesotik eruan zeben Oviedora, batallón de trabajadores zeguan orduan, eta han egitten zeben biharra. Han Oviedon zeguan kaiñoiak egitteko fabrikia eta honek eibartarrok, zelan izan diraz bihargiñ onak, ba hantxe.

 Baiña gure aitta, beti izan da de muchas inquietudes eta han formau eban korua kartzela barruan, pentsaizu, halakua zan. Clericales deitzen zetzen korua egin zabelako, baiña aittak esaten zeban, "behintzat guk, guardixak eta ezer be ez genduan egitten kantatzen gendualako elizan domeketan". Berak hori beti barruan euki dau. 

Bittartian gu ibili giñan Frantzia aldian lau hillabete eta gero pasau giñan Kataluñara. Kataluñan nere arreba nausixena ezkondu eta han gelditu zan. Francok Barcelona hartu zebanian Eibarrera bueltau giñan. Baiña aitta zeguan Oviedon orduan. Nere anai-arrebak, lehelengo komuniua egitteko edadia pasauta zeken, eta segiduan egin bihar zebela eta aitta ia zetorren etxera. Etorri zan eta orduantxe zelebraziñua izan zan, seme-alabak komuniua egiñ eta aitta be etorri. Ondarruko tiak be etorri ziran eta ha zan poza eta dana.  

Gerraurrian Arraguetan bizi giñan, eta Eibarrera Kataluñatik etorri giñanian gure etxian beste batzuk bizi ziran. Guri han etxeko gauzarik ez zeskuen emon. Egon giñan gure tia baten pisuan eta gero Isasira juan giñan. Ha etxia zeguan egitten, eta aitta etorri zanerako kartzelatik gu bizi giñan Isasixan. Hortxe, ni ezkondu nintzan etxera, aittakiñ eta amakiñ, eta guk be hantxe segitzen dogu.  

Mendixa, dantzia, danetik egin zaban zure aittak…

Foballeko arbitrua be izan zan, ezer be ez kobrau gabe gaiñera, biajiak be bere poltsikotikan egitten zittuan. Hori esateko eukitzen zeban. Gauza asko egiñ eban, baiña dana duan, kobrau barik, dantzak be kobrau barik. Ez zan aberastu horregaitxik.

 Ni akordatzen naiz, gerraostian, eskursiño bat egin genduan dantzarixak eta, dantzari jantzitta, vuelta a la costa egin genduan. Berak Gernikan amistade asko zekan, eta gizon bat etorri zan han saludatzera. Gizona oso dotoria zan, eta esan eban harek, "hay que ver este hombre, ahora también con un grupo de danzas, si el tiempo que ha perdido enseñando a bailar, se hubiera puesto a recoger colillas, millonario seguro!". 

Gerraostian zeguan tuberkulosisa asko. Jatekorik ez zeguan, eta dirurik be ez… Eta gure aittak egitten zeban teatrua edo zeozer montau. Berak erakusten zezkun teatrua eta egitten zan Salon Teatruan, oiñ Untzagako torria daguan lekuan. "Teatro, por Gregorio Santa Cruz, el Trío Lazpita…" Gelatxo akordeonistia eta horretxek gauzok, besterik ez zeguan. Eta han batzen zan dirua, oso-osorik, haretxendako familixiandako zan. Laguntzeko gaixua bazekan, benefiziua izaten zan familixa batendako.  

Horrek asko egin dauz gure aittak. Ibili giñan dantzan herrittik herrira, Zumarraga, Legazpia, hor danian… Zarautzen hundidu zan bapor bat, peskero bat, eta hill egin ziran danak. Haren familixak geldittu ziran gaizki eta orduan ez zeguan oiñ emoten detsuen moduan dirua, ez zeguan holakorik. Gure aittak formau eban segiduan grupua eta herrittik herrira ibili giñan dantzan eta dirua batzen, famelixeri emoteko. Harek ikusten ebanian nezesidadia zeguala familixaren bati zeozer pasauta, segiduan benefiziua eta dirua batzera. Ez berandako, eh! Baporrana izango zan 44-45 inguruan. 

Ta teatruak ere berak preparatzen zittuan?

Gehixenetan izaten zan el Trío Lazpita, batzuetan Gelatxo eta gero teatroren bat. Gure aittak ipintzen eban grupua teatrokua. Teatro barregarrixa, ze erropak be ez genkagun asko, eta konfundidu be asko gauzak esaten baiña… Doña Tula eta... nork daki zertzuk. Teatruak inprentetan ikusi eta erosi egitten zittuan, handikan atara zeozer eta halaxen egitten zeban. Jentia juan egitten zan eta dirua ataratzen zan. Haxe zan inportantia orduan. Pazienzia haundixa zakan desde luego..

Educación y Descanson taldia atara zabanian, batzuk gaizki ikusi zeben hori, ezta?

Guri esaten eskuen kalian "ze, zuek faxistatuta zaozie". "Ze faxista eta..", aittak esaten eban, "nik oiñ hori ez badot egitten, dantzak eta horrek gauzok galdu egingo diraz". Geu be piska bat estututa esan aittari eta harek esaten zeskun beti, "ez estutu horregaittik, nik iñori gaizkirik ez detsat egitten horrekiñ. Neri ez desta ardura izen bat edo beste bat, nahixago neuke bestia izatia baiña, bueno, nik nahi dot erakutsittako gauzak ez daittezela galdu".  

Dantza erakusten zelakua zan?

Pazientzia asko zekan, oiñ ikusten bazaban bateronbatek, berari piskatik errespetua galdutakua edo, tapa, kendu egitten zeban grupotik. Hori bazekan. Baiña pazientzia haundikua, hori bai. 

Eibartik kanpo herri askotan be ibili zan erakusten, ezta?

Bai, Mendaro, Elgeta, Elorrixo, Ermuan be bai.. Bateronbatek gogua bazekan dantzia edo zeozer, segiduan bilatzen zeben eta ha juan egitten zan. Harek berak pagatzen eban bere poltsillotik biajiak eta juan egitten zan. Beti prest, horretarako beti zeguan prest, gustau egitten jakon eta afiziñua haundixa.  

Berak nahi zeban Euskal Herriko gauzia ez deixala galdu. Orduan izan ziran urtiak txarrak. Gu eskolara juaten giñan, eta hiru anai arrebok genkaguzen euskerazko izenak, gure aittakiñ euskerazkuak euki bihar. Ez zeben lagatzen eta eskolan guri deitzen oskuen: neri Isabel, nere ahiztia Purificacion eta anaia, Alejandro. Eta klaro, eskolan kastigo asko eukitzen genduan, ze deitzen zeben "¡Purificación!", nere ahiztiari, eta klaro zeiñek zekixan ha nere ahiztia zala? Eta kasorik be ez maistriari. Eta, klaro, gero kastiguak asko. Izan ziran urtiak txarrak. Euskeria be ezin zan berbarikan egin kalian. Etxian egitten genduan, baiña kalian ezin zan. 

Galerías Preciadosekiñ ere antolatu zaban taldia?

Nahi zeben Galerías Preciadosekuak grupua atara euren jentiakiñ. Hasi zan aitta eta zeozer han ibili zeban, baiña gauza haundirik ez. Gero esan zetzen kobratzeko, baiña gure aittak horrek gauzok sekula be ez kobrau, eta erregalo bat biali zetzen, kopa batzuk. Gauza politt bat egin zetzen, honek koñakan kopak bandejiakiñ. Baiña kobratzeko asmorik sekula be ez.  

Gerraostian GACn egin zaban bihar?

Bueno, egiñ eban Solac-en, eta gero handik juan zan GACra. Gerraurrian be egitten zeban Guruceta Hermanosen, aparato elektrikua egitten zeben, plantxak, kafeterak… Gerraurrian nik hantxe ezagutu dot aitta. Gero gerra ostian be hantxe hasi zan, Guruceta Hermanosekiñ. Gero juan zan Solac-era, zegaittik eze han geixago pagatzen zetzen eta haraxe juan zan. Eta gero eruan eben GACra enkargao, pulidorien enkargao egon zan, erretirau arte han egon zan.  

Dantza kontuak laga zittuanian nola izan zan?

Urtiak be bazekazen eta kantsau be egitten zan, eta beti esaten gentsaun, "noiz laga bihar dozu?" Taillerreko biharra be, 70 urte zekazenian esan eban jubilaziñua hartu bihar ebala. Ordua zan lagatzeko, 70 urtekiñ. Juaten zan Txontaraiño, hantxe zaguan GAC, Garate Anitua y Compañía, eta haraiñotxe juaten, etorri, bazkaldu, atzera juan, eta 70 urte. "Laga egin bihar dozu". Juan zan taillarrera esaten zelan lagatzera zoiala. Baiña ugezabak be ezagutzen zaben ondo. Egin zetzezen papel guztiak, baiña ez zebezen bialdu iñora be ez, papelak hantxe zekazen. Egiñ eban hamabost bat egun etxian, berak eziñ ebala etxian egon ezer egin barik eta juan zan, etxian ezer esan barik, taillerrera. Eta han esan zetzen, "hamen dagoz papelak ondiokan Gregorio, lasai, etorri nahi dozunian". Eta halan 72 urte arte egon zan biharrian. Dantzak be laga egin bihar, urtiak zekazen eta. Jose Luisengana juaten zan, laguntzera piskat, baiña gero ezer be ez. 

Lehelengo jaikitzen zan goizian, gosaldu baiño lehenago periodikua hartzera. Etortzen zan etxera, gosaldu, periodikua irakorri eta gero jartzen zan beran bailiekiñ eta beran gauzekiñ. Arratsaldian be egoten zan periodikua eta telebista ikusi eta 4retan juaten zan Klub Deportibora. Han zekan kuadrilla bat. Gero etortzen zan etxera, jan meriendia eta juaten zan Lasuen tabernara. Hango ugezaba, Pedro Lasuen, laguna zan eta han juntatzen ziran lagunak nagusitxuaguak. Berak kuadrilla bi zekan, Klub Deportibokuak gaztiak eta mendigoizaliak, bera be halakotxia izan da eta. Egoten zan bere lagunekiñ eta 9rak alderako etxian. Jubilautako bizimodua horixe izan zan aittana.  

72 urtekin jubilau zan. Urtetxua zekan eta amak beti esaten zetsan urte asko zirala bakarrik ibiltzeko mendixan. Gero etorri jakozen berari bihotzeko gauzak eta etxian egoten zan. Pasiora urtetzen zeban egunero baiña mendira joan eta holan ez zaban egitten. 

Residenzian egon zan hogei egunian, bihotzeko eta arnaseko nahigabiakiñ, baiña, tira, gero bost urte gehixago hartu eban behintzat, eta gero atzera residenziara eruan eta orduantxe hil zan.

8. Jose Luis Perez Sarasketa

1936an jaio eta mutil koskor bat zela hasi zen Santa Cruzen esanetara txistua jotzen eta bizitza osoa eman du txistua eta euskal dantzaren inguruan. Kezka dantza taldearen zuzendaria izan zen 1978an banandu eta Amalur sortu zuen arte.

Noiz ezagutu zenduan zuk Gregorio?

Nik urten neban lehelengo aldiz txistuarekin 49xan. Pare bat urte lehenago, 47xan edo, hasiko nintzan berakin. 49xan egiñ eben hamen Diócesis de Guipúzcoa. Jeuan Bitorixan la Diócesis de Guipúzcoa, Vizcaya y Alava eta orduan partidu egiñ eben, zatittu egiñ eben Diócesis de San Sebastián, Diócesis de Bilbao eta de Vitoria. Orduan lehelengo obispua izan zan Jaime Font i Andreu, eta etorri zan bisita pastoralian Eibarrera, 49xan. Orduan urten neban lehelengo aldiz Gregoriokiñ.

Elixan, parrokia San Andresen, ipiñi eban grupo bat, Acción Católicakua. Hor hasi zittuazen alkatia izandakua Mikel Larrañaga, Garmendia, eta pillo bat mutiko txiki-txikixak. Horrek juaten ziran Gorliz eta Plenziara hazurren gaixotasunekin han jeuazen umiak bisitatzera, eta hola ibili giñan.

Eta gero Klub Deportibuan?

Deportibuan hasi giñan, baiña gero ni soldautzara juan nintzan. Ez dakitt ze jai egun zan Deportibuan, halako gauza bat berezixa, eta hasi giñan komisiño bat montatzen, hori. Baiña bera hasarretu egin zan, zegaittik ekarri zittuen Bermioko txistularixak berak kontau barik, edo ez dakit zer, eta hasarratu egin zan eta ospa egiñ eban. Juan zuan Cultural Arratera. Eta ni berakiñ. Deportibuan Patxi Beitia geratu zuan.

Baiña Gregorio be aspertu zuan gero Arratian, ez zekan laguntasuna. Gaiñera gaizki ibiltzen zuan parrokixan ensaiatzen; gero Sociedad Femenina Eibarresan, Dos de Mayoko lokalian ensaiatzen, leku barik, eta azkenian aspertu zuan.

Ni orduan Plaentxian nenguan. Hamazazpi urtian egon nintzuan txistulari, bandako direktore. Patxi Beitiak han ipiñi eban talde bat, hango parrokixako dantzarixekin. Eta Patxi Beitia jebixan, "hi ere etorri bihar haiz Deportibora", baiña nik Gregoriori galdetu netsan, "hauxe dago". "Baaaa, ni aspertu naiz eta juan, juan, Jose Luis, komeni da hori ez galtzia-eta". Holan juan nintzan, eta hasi nintzan Deportibuan. Gero Patxi Beitia tokau zan Bermeora juan zala. Bera juan zan Alfatikan eta han ipiñi eban taberna bat. Eta ni geratu nintzan han taldiakin, baiña talde txikixa zuan ondiokan. Ondiokan Gregorio jeuan Arratian, eta Deportibuan jeuan talde txiki bat.

Ensaiua eitten genduan korrida plazaren onduan. Han jeuan lehen Eibarko lehelengo ikastolia, Mogel. Eta han jeuazen mahaixak, pupitriak; ensaiatzeko holako toki txiki bat zan, ipiñi danak bata bestiaren gaiñian eta han egitten genduan, zortzi umekiñ.

Poliki-poliki hasi giñazen eta jentia hasi zan etortzen. Berak ez zekan laguntasuna Arratian eta laga ebanian, talde guztia pasau estan neri. Miren Sarasketa, Feli Atxa, eta abar. "Honek ez dozuz laga bihar, Jose Luis", "Bueno ba etorri deixela". Hola hasi giñazen…

Baiña bera aspertu zan, eta gero etortzen zuan astero, beti prest laguntzeko eta konsejuak emoten. Dantza bat nola zan edo dudia euki ezkero, beti berari, beti galdetzen berari. Horixe zan gure kontaktua berakiñ.

Noiz hasi ziñan zu txistuarekiñ?

36xan jaixotakua naiz eta hamairu urtekiñ hasi nintzan txistua ikasten, Leon Laspiurrekiñ. Lehelengo hasi nintzan Sabino Barrenetxeakin, "Txatua", silbotia zan bandakua, baiña gero bialdu esten Leon Laspiurrengana. Ha zan ha maixu ona, zan onena. Bera Eibarko txistularixa izandakua zan, baiña gero, zelan abertzalia zan, gerran kendu egiñ etsen, kastigo moduan. Gero erakutsi bakarrik egitten eban. Oso txistulari ona. Ha egon zan udaletxian enpleau moduan, uran kontadoriak begiratzen zittuan eta gero jaixetan txistua jotera, gizon ona zan.

Orduan, Leon Laspiurrekiñ ikasittakua zara?

Harekiñ ikasi genduan hiru txistularik. Bat Txomin Bilbatua, Gregoriokiñ egon zan beste txistulari bat; beste bat famatua, Alejandro Aldekoa; eta neu, hirurok batera. Alejandrorekin gaiñera edarra izan zan pasautakua. Basarrittarra zan eta etorri zan aitta, "honei txistua erakutsiko…" Hasi zan ikasten eta oso argixa zan. Halako baten, ez dakit zenbat denbora pasau zan, etorri zan aitta eta, "bueno nahikua ikasi dau!" Larregi zala eta laga egiñ eban! Joten eban txistua zoragarri. Txomin Bilbatuak ere jotzen eban zoragarri. Hirurok ikasi genduan oso ondo, zegaittik maixu ona zan; gogorra, baiña ona.

Eta ikasi eta nun hasi ziñan jotzen?

Ikasi eta hasi nintzan Gregoriokiñ, dantzarixekiñ. Baiña gero deittu esten Plaentxiatikan. Han jeuan mendiko talde bat, Klub Deportibo bezela, Sociedad Deportiva Placencia. Han be jeuazen abertzaliak eta Fiesta de Finalista zala eta juan giñazen txistua jotzera. Plaentxian ez zeguan txistularirik, han be galduta jeuan txistua. Lehen egonda zeuazen onak, baiña gero gerraostian, galduta. "Ene", esan esten, "zegaittik ez zarie etortzen hona, Plaentxiara txistua jotzera". Egin genduan kontakto bezela gauza txiki bat, aktuaziño bakotxian hainbeste, eta juan giñazen lau: Txomin Bilbatua, beste bat Bergarakua, tanborterua bertakua eta ni. Hasi nintzan han txistuarekin eta egin neban hamazazpi urte. Gero etara nittuan han gaztiak, ipiñi neban banda bat zortzi lagunekiñ, Plaentxiakuak danak, ni bakarrik Eibarkua.

Gerora hamengo jentia be hasi zan, Juanito Egia, Andres Ojanguren, eta alkatia be "hi Eibarrera!" esaten. Eibarren jeuazen bi txistulari bakarrikan, Bengoa ta Ospittal, Albertoren aitta, Pedro Alberdi. "Joe, Eibarrera etorri bihar zarie". Juanito Larrinaga be etorri zuan Eibarrera, pelukerixia ipiñi eban hamen eta, bueno, hola hasi giñan.

Halako baten euki genduan Fiesta de Finalista del Club Deportivo. Bazkal ostian hasi giñazen joten Juanito eta ni, bixok, pieza batzuk konziertokuak, eta danak sustauta entzuten. Esan etsen Bengoa alkatiari, "horrek zuen mendan dagoz, horrek ordaindu eta…". Hurrengo egunian deittu eskuen, "hi, berba egin bihar dogu. Bostehun pezeta salida bakotxian", "bueno, gu bixok konforme". Nik esan najetsen plaentxiatarrei, "nahikua egin dot hamazazpi urtian". Omenaldi bezela egiñ esten gauzatxo bat eta papel bat ipintzen "la labor que ha hecho este hombre…" eta ez dakit, zer eta holan etorri nintzan.

Hona etorri nintzan eta hartu neban Bandako kargu, txistularixena. Deportibuan Patxi Beitiak eta bixok eruaten genduan, baiña ha juan zan Bermeora eta holan geratu giñan.

Gregoriok bazekan musikako estudixorik?

Bai, ez zekan asko, baiña idazten eban. Eta belarrixa kategorixakua. Hor dantza bat dago, Egoarbitzako makildantza, eta berak ataratakua da. Mendigoizale gogorra zan, jaiero ibiltzen zuan hara eta bestera, eta egun baten, Elgetara juaten, han Karabietatikan beherutz entzun eban txistua joten. Gazte bat, han ardixak zaintzen eta "fifirirififirifi". "Ene, hauxe doiñu politta, hau atara bihar dogu", eta etara eban Egoarbitzako makildantzia, handik etara eban.

Zelakua zan bera?

Zuan karakterrekua, gogorra gizona. Batzutan igual hasarratu egitten zan. Gogoratzen naiz Leridara juateko aurreko egunian: azkenengo ensaiua eta bizperan danak taillarretikan urten eta ensaiua. Bera akabatzaille zan eta ointxe ondiokan garbittu barik ondo arpegixa, eta hasi zittuan ensaiatzen eta, itxuria, dantza batek ez zeban urtetzen ondo, hartu eban makillia, "tttaaa, hala danok! Ez goiaz Leridara!", eta danak etxera. Azkenian berriro berakin berba egi" eta hurrengo egunian juan zittuan autobusian. Gogorra zuan, gogorra. Oiñ, fiña gizona, beti prest edozer gauza egitteko. Danera juaten zan, ibili zuan Mendaron, ibili zuan Antzuolan, Elgetara be juaten zan.

Elgetara juaten zan jaiero. Elgetan jeuan lagun bat ondiokan bizi dana, Pandero. Elgetara juaten ziran oiñez, domeketan. Lehelengo saldia eta gero, ensaiau. Panderok jakan ortua eta jaten etsen jaiero oillo bat. Klaro, Juanito Larrinaga eta bera, jaiero-jaiero, oillo-saldia jaiero, amaittu eben oillo guztiekin! Bai ba, jaiero ipintzen etsen zeozer, eta hainbeste domeketan… Dantza taldia ipiñi eben Ozkarbikiñ, talde polit bat ipiñi eben, ni be juaten nintzan batzuetan jotera. Zuan gizon bat beti prest edozer gauza egitteko, zuan gizon bat zabala.

Erakusten zorrotza zan?

Berak beti berana. Ondarrutik ekarri eban Saliña-saliña dantzia, "hau be preparau bihar dogu", eta bueno. Igual dantza bat egitten genduan, eta hurrengo urtian etortzen zuan "hau aldatu egin dot, eh?", beste papel barrixekin etortzen zuan, eta, benga, berriro jentiari kanbixatzera.

Dantzak ataratzen lan haundixa egin zeban, ezta?

Bai, Saliña-saliña, por ejemplo. Ondarruan bera gaztia izan zanian egitten eben han eta horregaittikan ekarri eban. Dindirrira be juan zan, zegaittik Dindirriken jeukan biñako bat, Biñako Dindirri, oso berezixa eta hori be ekarri eban handik berak. Beste baten akordatzen naiz, Goizaldikuak etorri zittuan eta Goizaldikuak egitten eben Gipuzkuako dantzak bakarrikan. Nahi eben trukian geurekiñ, "guk erakutsiko detsuguz Gipuzkuako dantzak, baiña zuk Bizkaikuak". Eta juan giñazen egun baten, domeka baten, Berrizera, Gregorio eta ni, Goizaldikuekiñ. Han taldia egitten eben, jaixak baiño hamabost egun aurretikan batu egitten ziran eta hola, urte guztian ezer be egin barikan, halako basarrikua, eta bestia eta hola. Jo eban kornetia Gregoriok, eta "eh! hauxe dakagu", eta, tak, han Berrizen, Santa Kruz moduko ermitta txiki baten kanpuan alkartu giñazen. Atara eban makilla batzuk eta hantxe ikasi genduan, neuk be bai. Gero harrezkero hona etorri zuan, nerekin Goizaldikuak beste gauza batzuk ikastera, baiña han lekua izan zuan, han Berrizen, Alejandrokiñ eta hango jentiakiñ juan giñazen.

Holako jentiarekin tratu asko zekan?

Bai, bera zabala zan, beti prest edozeiñekiñ egitteko eta gauzak mantentzeko. Santa Ageda zala, Olentzero dala, korua eleizian preparatzen... Leon Laspiurrekin biltzen zan, gure maixuarekiñ, eta "hauxe preparau bihar dogu". Biltzen zeben jendia, abertzaliak, beran semiak, Serafin Basauri eta ez dakit zein, batu pillo bat jente, eta etaratzen genduan Olentzerua eta koru batzuk, onak, onak.

Gerraurreko konturik eta izaten zeban?

Ez asko. Igual kontatzen eban aurresku konkursuetako kontuak, Gaztelu famatua Eibarkua zala aurreskularixa izandakua, eta halako gauzak.

9. Gregorio Vives

60ko hamarkadan dantzan hasi eta atabalero jarraitu zuen Gregorio Vivesek. Mendaroko dantza taldea aurrera ateratzeko makina bat lan egin zituen Agustin Berasaluze, Jose Mari Zabaleta eta beste zenbaitekin, Gurutzpe elkartea sortu aurretik eta baita ondoren ere. 1944. urtean jaio zen.

Noiz hartu zenuten tratua zuek Gregorio Santa Cruzekiñ?

Nik Gregorio ezagutu naban nere amaman etxera etortzen zala, eta etortzen zan Castorrekiñ. Ibiltzen ziran mendixak egitten, andra-gizonak eta hori matrimonixua, laurok ibiltzen ziran. Eta hona etortzen ziran bakoitzian gure amaman etxian bazkaltzen zeben.

Gu hasi giñan Gregorio Santa Cruzen koiñatu batekiñ, eibartarra, Fausto Sanz. Faustok Eibarren lana egitten zaban, eta etorri zan Mendarora bizi izatera. Beran semia, Juan Luis, kuadrillakua, eta hasi giñan dantza egin bihar genuala eta. Lehenbiziko jaixetarako egin gendun Saragi-dantzia, hamasei lagunek egin gendun. Hori zan 58 aldian.

Jaixetan egin gendun hori eta gero pentsau gendun berriz egin biharko genukela. Gu beti kuadrillan ibiltzen giñan 25 lagun inguru, erromerixetara eta abar, eta edade bat egoten da, 14 urtekiñ, 17 dakazenak zaharrak dira; harek neskalaguntzara juaten ziran, eta guk bokadillo bat jan Madarixan eta atzera Mendarora oiñez. Eta harek juaten ziran neskalaguntzan.

Orduan ba, Bizkaiko dantzak nahi gendula, eta Gregorio etorri eta hasi giñan banakua, biñakua, launakua, makil-dantzia Bizkaikua eta ezpatadantzia Bizkaikua. Lehenbizikuak horrek izan ziran. Horrek Gregoriok erakutsi zizkigun. Etortzen zan hillian bi bidar, beti larunbata edo igandea, eta ensaiua egitten gendun, eta erakusten zigun dantzia dana. Gero guk segi eta matxaka, posiziuak eta hara eta hona. Gregorio etortzen zanian, egitten gendun ensaiua beratziretan hasi eta hamabixak arte. 16 urtekin eta hola, eta gero jaten gendun ardo zurixa, azeitunak, bi edo hiru platerkada, eta ogixa. Eta hori berak esan zigun, Gregoriok. Gero askotan egitten gendun hori.

Gero gu umiekiñ hasi giñanian, berdiñ. Etortzen zan trenian, larunbatian etortzen zan, entsaiau, gero hamen merixenda bat egitten genduan, eta trenian juaten zan edo bestela kotxian eruten gendun.

Erakusten nolakua zan?

Majua zan, berak ondo dantza egitten zun, edadia zakan baina ondo dantza egitten zun. Guk garaje zahar baten egitten gendun dantza, eta "hillariaaaa!!", haura izaten zan, "xut!!!", Faustokiñ ere bai. Gabian, 9ak-9.30etan, ordubete, astian bi ensaio uste dot zirala. Gero, hillian behiñ edo egitten gendun ensaiua txistularixakin, eta orduan etortzen ziran Silbino eta Patxiko, Elgoibartik.

Zuk tanborra jotzen zenuan?

Lehelengo dantzan hasi giñan gu danok eta gero hasi giñan txistua eta tanborrakiñ. Gerrian, Batzokixan gauzak ezkutatzeko egin ziran zazpi lote. Zazpi gizonek zazpi lekutan ezkutau zittuen, eta iñork ez zakixan zeinek nun ezkutau zaban. Sorteo bat egin zan eta hartu eta ezkutau egin zittuen. Bat tokau zitzaion nere aitxitxari eta nere aitxitxak ezkutau zittuan etxian danak. Tokau zitzaion txistuak, ikurrin bat, liburu batzuek ere bai, eta ze egin zun? Armailletan ezkutau, armaillak altzau, eta armailletan ezkutau zittuan. Gero nere amamari koltxoiak eta dana zulau zioten, billa. Danak sasteau zittuen.

Gu izan gara Mendaroko lehelengo txistularixak. Agustin Berasaluzek joten zeban txistua, Agustin Lazarobaster zan beste txistularixa eta nik tanborra joten neban. Danok etorri giñan dantzatikan, lehenago dantzan hasi giñan. Igande batzutan juaten giñan mendira Larraskandara. Hemendikan, Mendarotikan urten eta guk ordu t’erdi edo egitten gendun oiñez. Agustin Lazarobasterrek kamiñuan gatozela miña hartu zuen eta gero ezin zuan dantza egiñ. Orduan txistua, Batzokiko txistua, eman giñon. Elgoibarko txistularixak, Patxikuk, arreglau zittuan txistuak, bi edo zaguazen, bat bastante ona, eta haura arreglau zaben lehelengo eta hasi zan txistuakiñ. Eta gero neri, dantzan ari giñala, tokau zitzaten hankako hatzazkaletan miña eta kendu egin ziazen. Nik ere ezin nuan dantzan egin denbora baten eta orduan tanborra, tanbor zahar bat hartu neban. Eta ensaiuetan ere ibilzen giñan, bestela badakizu, kantuan egiñ bihar zenun dana eta halaxe hasi giñan. 59-60 inguruan izango zan.

Eta Gurutzpe elkartian?

Dantzarixak jardun genduan urtietan Gurutzpetik kanpora. Txistularixak ere ez ziran Gurutzpekuak, baiña Gurutzpek organizatzen zittuan jaixak Eta "Txistularixak?", "Bale", "halako orduan han eta gero dantzarixekin bestia…" Atzenian Gurutzpen sartu zan dantza taldia.

Inbentarixua egin genun Gurutzpen sartu baiño lehenago. Erropak, zestua, txistuak… Txistuak karlistei kendu giñozen, Asociación de Carlistas. Gregorio Arrese, harek eruaten zaban udaletxeko banderia, berak esaten zaban abanderaua zala, erretzaillia fenomenua zan. Harek esan zian "oye,¿qué grupo de dantzaris o qué tenéis vosotros?", "Algo hay que hacer, otros no hacen nada, nosotros tener que hacer todo…", "Calla, calla, os vamos a regalar por mediación de la Asociación Carlista de Motrico unos chistus" "No fastidies". Eta halaxe, txistuak erregalau ziguzen.

Erropak egitteko nola jiratzen zenuten dirua?

Gabonetan egitten gendun jaiotza biziduna. Ipintzen gendun karro bat, idixekin, eta egitten genun karruan estalpe bat astebetian, lau lagunen artian. Agustin Lazarobasterrek baterixiakin ipintzen zion fokuak, argixak ipiñi eta hale. Haura ipiñi, juan etxera, jantzi dantzari edo blusiakiñ, hartu tanborra, harek txistua, aurretik hartu eta benga… Orduak sartzen genuzen danak. Urte batzutan egin zan biltzen zana dantzarixendako. Ikastolia montau gendunian, ez zaguan dantzaririk eta ikastoliantzako. Urtietan jardun dogu ikastolarako biltzen.

Ezpatak eskau giñuzen Plaentxiako dantzarixei. Plaentxiako dantzarixen artian zaguazen Luistarrak, eta hamengo abadian bidez diar egin telefonotik eta ekarri giñuzen ezpatok. Ezpata oso sinpliak ziran, ikusi genuzen zelakuak ziran eta, kopixau genun. Gure ezpatak dira inoxidablezkuak Alkortanian eginda, eta egin zittuana, Mendarokua, Jose Mari Irazalbe.

Eta gero dantzara, nora?

Hementxe, Altzolan, udan Altzolan izaten zan, balnearixuan asko. Ez gendun ezer kobratzen, bakarrik eurak ematen zeskuen hola luntx bat edo antzerakua. Pontxia ataratzen zeben han, kanpuan balnearixuan, eta gustora. Gero herrixan jaixetan. Gero umiekiñ hasi giñanian leku askotara juaten giñan, Bitorixara, Oñati, Durango, Eibarra zer esanik ez…

Gregoriok umiekiñ ere laguntzen zeskun. Arratera Begira, Ibarzabal... Gregorion dantzak, mordua. Ibarzabal dantzan, ze izardi bota genduan dantza harekiñ. Etortzen zan Gregorio eta gu sartzen giñan neskak eta mutillak, gero umieri erakusten ibiltzen giñanak. Hiru neska izaten ziran, eta gu hiru mutil, Bizkai, Jose Antonio eta ni. Eta sartzen giñan danok, ume zaharrenak hartu eta geu ere bai eurekin dantzan ikasteko.

Klaro, nik kuadernuak nakazen. Nik egitten nittuan horrek tallarrian. Gregorio Santa Cruzek ematen ziazen, nik ez nakixan solfeorikan, eta berak apuntauta moduan kopiatzen nittuan. 61ian, Sigman lanian hasi nintzanian, ni juaten nintzan trenian eta zortziretako Sigman naguan, eta gu hasten giñan lanian beratziretan. Ofizinara juaten nintzan eta, hantxe, taka-taka, ordubete, kuadernuak kopixatzen, eta atsaldian, berdiñ. Sigman jaten naban, eta 12.30etarako bazkalduta, berriz ofiziñara eta segi.

Gregorio Santa Cruzek sortutako dantzen artian bat Zortziko Gurutzpe izenekoa da.

Bai, Zortziko Gurutzpe, Kontzesioko Amabirjiñian musikia da. Azaldu zan musika hori elizako liburuetan, partitura bat. Zortziko horren partituria Agustin Berasaluzek ekarri zeban eta gero zortzikoa egin zan Gurutzpeneko dantzarixekin.

Beti Kontzesio egunera begira?

Bai, Kontzesio eguna izan da Mendaron tradizioa. Guk txistuakiñ urten gendunian Kontzesio baten urten gendun. Eusko Gudariak jotzen urten gendun. Eta lehengo Batzokixan parian bizi zan nere amama, eta amamak urten zeban negarrez. Joxepa, Agustinen amak, "kartzela zuaztez, kartzela zuaztez", nere etxe parian pasau giñan eta nere ama ere, hola. Albuan Kristina, eibartar bat, "hola, hola, guaxiek, etzazte kartzela juango, atako zaittue, beti bezela ezta izango, ezta pentsau be". "Baiña horrek kantuak", esaten zeban amak, "guk ez teu kantau, eh!".

1971an Mendaron dantzari izandako danak juntau zenittuzten.

Egin gendun soziedade baten bazkarixa ex-dantzari guztiak. Lista atera genduan, danak. Juan dantzari zaharrena eta "nik egitten naban dantza honekiñ, harekiñ, eta…" Hola, danak atara arte. Oso politta izan zan, oso politta. Eta, klaro, Gregorio Santa Cruzi egin genion omenaldixa. Ze bera zan danan artifizia. Haura egoten zan Eibarren Lasuenian. Han egoten zan egunero, taillarretik urten, eta takua edo bokadillo txiki hori eta baso bat ardo. Zeozer bihar genuanian, lokalizatzeko Lasuenera.

Gero guk urte bat oso-osua egin genun berari laguntzen Arrateko dantzarixekin. Sociedad Cultural Recreativa Arrate. Jauten giñan bonberuetara eta han dantzan egitten gendun berakiñ, umieri erakusten. Berak bakarrik ezin zabala eta "etorriko zerazte", eta astian bi bidar juaten giñan motuan. Bizkai eta bixok juaten giñan, eta hara juan eta gero hiru txikito, eh, berakiñ.

 

10. Joakin Gastesi, Patxi Basauri, Mariasun Agirre

Elgetan apaiz dagoen orexarra da Joakin Gastesi. Herriko kultur eta gizarte antolaketa mugimenduak bultzatu nahian sortu zuen dantza taldea Patxi Basauri, Mariasun Agirre eta Elgetako beste zenbait gazterekin. Talde hari dantzak irakastera urte mordoska batean joan zen Santa Cruz Elgetara, bere adiskide Jose Arrizabalaga Pandero lagun hartuta. 1934koa da Joakin, eta 1945ekoak Patxi eta Mariasun.

Nola izan zen Elgetako taldearen sorrera?

Joakin Gastesi: Ni hona etorri nintzen 58an eta hasi nintzen mobimento batekin, baina hamen ikusten nun nik alderdi batetik dena erabakita zeola. Herrik ez zun partizipatzen ezertan. Ez jaietan, ez ezer ez. Udaletxea zen eta udaletxe hortan bertan aginpidea zeukena ez zen alkatea, firmatzen zuna alkatea beharko zun, baiña agintzen zuna ez zen alkatea, beste bat. Ordun, haren mende zeon herri guztia, eta edozein mobimentu zala ere handikan pasa behar zun.

Ordun, herriko mobimentua ez dala hori eta nere asmoa zen herriko mobimentu bat egitea. Herriko mobimentun inportantzi handia ematen nion gaztediari, eta gaztedik atera behar zula aurrera bere hitze. Talde bat osatu behar zen eta okasioa izan nun, hokin hasi nintzen, Patxi eta Mariasun tartean ziren taldearekin hasi nintzen mobimentu baten.

Eta neri hotsegin zien ezagunak nitunak apaizgai batzuk, "zurekin egon nahi genduke guk, han baserrian hillebete bat pasatzeko zure etxean hartuko al giñuzuke? Zurekin billerak eginda, zuk nola lan egiten dezuen ikustea nahi genduke, ea guk organizatzen degun han zerbait". Apaizgaiak ziren, eta ondik beste hiru-lau urte falta zitzaizkien, baina haik nahi zuen mobimentua.

Nik esan nien, "nik lagunduko dizuet, etxean hartuko zaituet eta organizatuko dizuet baserriko lanak eta denak". Baina aurretik kondizioa jarri nien, "nik han talde bat behar det", eta taldea egiteko bidea ikusten nun dantza taldeakin.

Orduantxe mobimentu handia zeon eta resultao on bat ematen zuna zan dantza taldeak. Eta nolan koadrilla behar genun herrian, nik esan nien, "harea jutea nahi baldin badezute, nik esango dizuet, han dantzak irakatsi behar dituzue", "ez dakigu dantzan barren", "ba ikasi, beste batzuk ikasteko, ikasi". Halaxe etorri zien eta dantza irakastera etorri zien, dantza samurrek, baiña dantzak irakastera. Eta dantza sueltoa ere nahi nun nik, eta beste bat etorri zan dantza sueltoan erakustera jente horri.

Mariasun Agirre: Julio edo junio izango zan, gero Santiago egunian dantzan egin gendun.

J.G.: Mobimento hori jarri zan eta harekin dantzak egin genuzen. Baiña haik juan ziran, eta harek erantzuna behar zun berriz. Dantza gehio ere ikastea komeni zan, eta esan zien bazegola bat etorriko litzatekena eta Panderok ezagutzen zula. Eta horren bitartez konsegitu nun Santa Cruzekin hitzegitea, eta bera etorriko zala. Gero txistularirik ez geneukanez ezer ere, Larrinaga berak ekarri zun ere. Ordun Larrinaga eta horiek etortzen zien behar zanen, jaialdi bat egitteko edo ensaio general bat egitteko, baiña bestela beti etortzen zana zan Gregorio bera.

Patxi Basauri: Lehelengo urtia etorriko zan 62 edo 63an eta tarteka hamabi urte egin zittuan etortzen. Jai goizetan, hamarrak ingururako etortzen zan. Batzutan oiñez eta gero askotan autobusian etortzen zan andriakiñ, eta Graziano Alkorta eta, bere andriakiñ. Lau etortzen ziran. Ordubeteko ensaioa egiñ han, frontoi zaharrean, eta bera libre gelditzen zan.

Pandero eta Santa Cruz lagunak ziran?

M.A.: Bai, Jose Arrizabalaga Pandero. Eibarko Arnorekin jotzen zuen panderoa. Bera Aiakoa da, baiña hona ezkondu zan. Horrek ekan relaziño haundixa Gregoriokiñ. Guri asko lagundu eskun Gregoriok. Omenalditxo bat be egin gentzaun guk.

Herriko taldia ze jaixetarako prestatzen zan?

M.A.: Lehelengo dantzaldixa preparau zana Santiago egunerako. Baiña Azurtzako jaixak Santiago egunian be diazenez, ez zan komeni alkarrekin egittea. Orduantxe hasi ziran berriz Ferixa Nagusikoak, lehendik etorren jaixa zan eta galduta eguan, eta orduantxe hasi giñan barrizten. Juliuan, San Pedro hurrengo domekan. Eta gero kanpora be urtetzen giñan. Leku askotara juaten giñan, bueno, gu baiño gehixago hurrengo taldia.

P.B.: Gu be juan giñan Deban egindako bigarren Euskal Jaira kasu baterako. Elgetan be lehelengua egin zan eta gero bigarrenian hamen egongo ziran berrehun bat Guardia Zibil gitxienik. Elgeta dana bueltauta eta ez zaben laga hamengo jaixa, Euskal Jaixa egitten. Laga zaben bakarrik, kasu baterako, bertsolarixak, Uztapide eta Basarri. Lehelengo Euskal Jaixa Elgetan egin zan 1963an, julixo hasieran, San Pedroko hurrengo igandean.

Gregorio dantza saioetara joaten zan zuekin?

M.A.: Bai, normalian bai. Berak txistularixak ekartzen zittuan, Larrinaga anaixak.

J.G.: Bermeora juan zan. Ozkarbiko jai bezela hartu, eskursioa preparatu eta han dantzaldia egin genuan. Gainera Larrinagan anaiak zeukan jatetxea eta lehelengo aldiz nik jan nuna marmitakoa hantxen zan. Eta Orexara ere juan zan. Ni Orexakoa naiz eta hango jai batzutan juan giñan. Txistulariak ederra harrapatu zun azkenerako…

M.A.: Eta gero gauza bat jo beharrean beste bat jo, eta gu ibili giñan desastre. Berak gaizki jote eben eta segidu biharrian berriz berdiña jo, eta gu geratu giñan… Zelako rekuerdo txarra.

J.G.: Azkenerako berak barrez. Hura desastrea. Eskerrak entenitzen zun jendeak. Dantza suelton ondo egin zuen. Kaxiano eta han egon zien.

Dantza taldea beti Ozkarbin inguruan ibili da?

J.G.: Euskal Jaie suspenditu zan momentun esan zuten "que no tenía personalidad jurídica". Orduan hasi ginen estatutuak egiten, lokala hartu… Taldea ez zen atera Ozkarbin, baiña oktubrerako legalizauta zegon. Izena jarri behar zitzaion eta Ozkarbi irten zan. Ozkarbi, firmamento despejado. Hemen erdi illunpetan zeon herri bat eguzkia ateratzen, Ozkarbi. Dantzako mobimentua jarri zun, eta beste mobimentu batzuk ere etorri ziran pelotakua, menditaldeak…

P.B.: Oin gutxiago dago, oin dagoz momentuan bost bat sekziño, baina fundamentala zan dantzarixena.

M.A.: Gregorio zan Ozkarbiko ohorezko soziua. Sekula ordaintzeke, baiña giltza ekan nahi zabanian sartzeko. Gura ebanian etortzeko berak libre ekan. Graziano ere zan sozio, beran laguna, beti etortzen ziran alkarrekiñ. Graziano Alkorta, beran lagun intimua, eta andrak be oso ondo arreglatzen ziran.

Zelako maisua zan?

M.A.: Ona, normalian ona. Eta gero erropiari be inportantzi handixa emoten etsan. Behiñ egin giñon festibal bat, teatro bezelako bat, kantuak, dantzia, mago bat… holako festibal bat. Eta guk kontrapasa pentsau jakun dantzatzia, baiña betiko soiñekua jantzi biharrian, holan piskat diferente. Ez jakon gustau bapez, bapez eh! Esan eban, bueno gaurkuaitxik pasa, baiña berriro ez deixela pasa holakorik.

P.B.: Nik uste dot apur bat exijente bazala. Ikusten zebanian, batzuk egitten zeuela gaizki, edo domekia, 11etan juntatzen giñan, eta grupua konpletatzeko falta bazan, nik uste kabreau egitten zala piskat. Serixua zan. Bera saiatzen zan preparatzen grupua berak nahi bezela, eta orduan, zortzi dantzari mutillak juntau ez, edo gaizki dantzan eta kabreau egitten zan.

Ze dantza ikasi zenittuzten berakin?

P.B. eta M.A.: Txankarranka, zortzikua, banakua, biñakua, launakua, ezpatadantza, sagardantzia, jorraidantzia, arkudantzak bi, gipuzkuakua eta bestia beria zana, zintadantzia, Arratera Begira, kontrapasa, sardiñera, Ibildantzia.

M.A.: Berak asmatutako dantzen urratsak sinpliak ziran. Arratera Begira erreza zan. Hamengo 25. urtian urten giñuan lehelengo ibili giñanak, ehun bat dantzari, eta hori egin giñuan. Oin dala sei-zazpi urte. Berak asmautako dantzia egin giñuan.

Dokumentuaren akzioak