Soka-dantza oinarritzat duen ikuskizuna antolatu du Bilboko Basurto auzoko Beti Jai Alai Dantza Taldeak urtarrilaren 18rako. Arriaga Antzokian egingo da arratsaldeko 19.00etan.
Dantza egitura hori, soka-dantza, oinarri hartuta probintzia bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko ditu Beti Jai...
Etnografian, folklore ikerketan eta historian lan ugari egindako Juan Garmendia Larrañaga hil da 88 urterekin. Tolosan (Gipuzkoa) 1926an jaio zen Juan Garmendia eta besteak beste neguko festetako eta inauterietako ohiturak bildu eta ezagutzera eman zituen. 60 liburu eta 400 artikulu inguruko ekoiz...
Gabon egunean Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariak elkarrizketatu zituen Andoni Mutiloak Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Biek dihardute etxetik kanpo dantzan, Italian, Turinen dago Ane Anza eta Flandesen, Anberesen dago Ion Agirretxe. Ondoko audioan Euskadi Irratian izandako elkarrizketa osoa ...
ESKOLA, 75 URTE: JALGI HADI PLAZARA! Donostiako Koruko Ama Birjinaren ESKOLA elkarteak 75 urte beteko ditu 2015ean. 75 urte igaro dira jada Santa Marian organista zen Juan Urteagak Schola Cantorum de Nuestra Señora del Coro sortu zuenetik, 1940ko apirilaren 10ean. Eta 75 urte hauet...
Erabaki duzu zer ikasiko duzun? Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. Eeeeee…. baaaaaaa… zeeeeeraaaaa…. niiiiiiiiik… Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela...
Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfilea eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 14) Beasainen. Hori dela eta, aurten ere deialdi irekia egin du dantza taldeak jendeari ikuskizunean parte hartzeko gonbitea luzatuz. Horretarako entsegu irekiak izango dira Ostadar Dantza Taldea...
Jean Michel Guilcherri 2014ko urriaren 18an Creteilen eskainitako omenaldi zientifikoaren bigarren mintzaldia Jean Fraçois Marchat-k (Limoges-eko Unibertsitatea) egin zuen. Berak Bereziki Guilcherek gazteriari dedikatutako liburuak eta batez ere Père Castor Edizioetan egindako lan pedagogikoa azt...
Arraten ezpata-dantzan aritzen gara urtero irailaren 8an, eta jakin berri dugunez 1620an dantzan hasi eta ezpata borrokan bukatu omen zuten. Lekaio-dantza delakoa zen garaian Arrateko zelaiak dantzaz bustitzen zituena, baina urte horretan dantzaz gain odolak ere izan zuen bere lekua. Olaiz Agirrebe...
Erromeria Arraten (Eibar) 1620 urtean. Elgoibartar gazte talde bat lekaio-dantza izenekoa dantzatzen hasi da. Eibarko baserritar bat sartu da dantzan. Liskarra sortu da, ezpatak atera dituzte eta borrokan hasi dira. Zaurituak izan dira, baina ez da horregatik baretu giroa, eta etxerakoan, mallabia...
San Juanetako zortzikua. Orduen, pues, neskato ta mutiko fila haundi bet jartzen zen ta eskuti helduta, ze, peñelua. Peñelua. Batetik bestea peñeluakin. Eta bueltak ematen zittunian kantatu: Maria Lonbrenen zaldiya / Salto ta brinko larriya
Juanita Berastegi Berastegi (Arbizu, 1919)
...
Joan den irailaren 24 ean, Jean Michel Guilcher, Ikerlari eta Etnologoak, bere 100 urteak ospatu zituen. Euskal Herrian ezaguna da Iparraldean egindako ikerketa lanarengatik: 1968an Lapurdiko dantzei buruzko artikulu bat argitaratzeaz gain, 1962 eta 1976 artean Baxe Nafarroan, Xiberoan eta Biarnon ...
Dantza tradizionalaren ikerketan bizitza luze eta oparoa daraman Jean Michel Guilcher ikertzaile bretoiak 100 urte bete ditu 2014ko irailaren 24an. Euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertuz eta bere ekarpenak ezagutzera emateko asmoz “Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez” jard...
Euskal dantzekin antzekotasun harrigarriak dituen Ball de Pages izeneko soka-dantzak egiten dituzte Ibizan. Gizonezko dantzariek emakumeak gonbidatzen dituzte dantzara, eta dantzaren bidez gorteiatzen dituzte, hurbildu eta urruntzen direla s entzillo erako urratsak, artaziak eta hanka altxatzeak e...
Redondelako ezpata-dantza ikusgarria 4 lerrok osatzen dute eta hainbat figura ikus daitezke dantza osoan zehar, hauen artean sigi-sagak, zubiak edo aspa formako mudantzak. Pontevedrako probintziako Redondela herrian ezpata-dantza egiten dute, Bestaberri edo Korpus festaren inguruan. A Gabacha Am...
Lagun eta familia arteko festan, eztei festan grabatutako irudiak dira Lorenzo San Juan-en grabazio sortan jasotakoak. 1955ekoak dira irudiak, izan ere Gertrudis San Juanen aitaginarreben zilarrezko ezteiak ospatu zituzten, eta Bakioko Itsasbegi frontoian egin zuten dantzaldia. Dantzaldi horreta...