dantzan.eus buletina
2025-07-04

Albisteak

Sanferminak 2025 dantzan Lesakan eta Iruñean

Dantzan 2025/07/04

Gainean ditugu sanferminak; datorren igandeko txupinazoarekin lehertuko da festa Iruñean zein Lesakan. Jaia lehertzearekin batera, nola ez, musika eta dantza nonahi. Uztailaren 6tik 9ra ospatuko dituzte jaiak Lesakan; Iruñean, berriz, 14ra arte luzatuko dituzte. Hemen jaso ditugu Iruñea eta ...

Gehiago irakurri →

Soka-dantzan lotuko dira Gipuzkoako agintariak

Dantzan 2025/07/03

Gipuzkoa izenaren lehen erreferentzia idatziaren 1000. urteurrena soka-dantzan ospatuko da larunbat honetan Tolosan. Aurreskua plazaratuko dute Gipuzkoako herri-erakundeetako buruek, beraz, sokan eskuz esku dantzatuko dira Eider Mendoza Larrañaga buru dutela, eta eskutik direla Xabier Ezeizabarre...

Gehiago irakurri →

Zigor-dantza berpiztu dute Eskoriatzan

Dantzan 2025/07/02

77 urtez galduta egon den dantza berreskuratu du Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeak. 1948. urteko bi argazkiren testigantzatik abiatuta, zigor-dantza deituriko soka-dantza edo aurreskua birsortu dute . Uztailaren 1eko arratsaldean kaleratu dute dantza. Zain-zain ziren herritarrak Fernando...

Gehiago irakurri →

Errenteria Dantzan

Ereintza Dantza Taldea 2025/06/30

Urteroko hitzordua daukagu larunbat honetan, uztailak 5. Larunbatean, Errenteria Dantzan jaialdia ospatuko dugu Catalunyako Colla Bastonera del Montserratí talde gonbidatuarekin batera. Talde hau, Catalunyako Esparreguera herrian sortua da 2005. urtean. Beraien helburuen artean, bastoners dantz...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Agurra, aurreskua kontrapasean

Dantzan 2025/07/01

Agurra edo aurreskua euskal dantza ezagunenetakoa da eta hainbat modutara dantzatzen da. Sokako aurreskuan, soka-dantzan, kontrapasak jo izan dituzte txistulariek eta kontrapas horietako bat da gaur egun agurra bezala ezagutzen dena, baina beste kontrapas doinu batzuk ere erabili izan dira eta erab...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com