2022/06/08
Loinazko San Martin ezpata-dantza ohiko ibilbidera itzuli da bi urte berezien ondoren. Neska eta mutilez osatutako ezpata-dantzari taldea estreinekoz pandemia garaian aritu da Loinazko ezpata-dantzan, eta beraz, lehen aldiz aritu dira oraingoan kaleko ohiko ibilbidean. Loinaz jaietako astelehenean, goizean goiz, ekin diote segizioari. 8:45ean abiatu dira udal ordezkariak parrokiara dantzarien eta txistularien laguntzarekin. Hango arkupeetan egin dute lehen ezpata-dantza eta bandera-dantza. Santuak jasota San Martin aldera abiatu dira. Baselizan beste bitan dantzatu dira erromeria giroan. Herrira itzuli da prozesioa, azken aldiz dantzatu eta santuak parrokian utzita udaletxean amaitu dituzte lanak dantzari gazteek. Argazkiak: Amaiur Aristi. Loinazko San Martin ezpata-dantza, Beasain, 2022-05-30.
Gehiago irakurri →