dantzan.eus buletina
2018-11-30

Albisteak

Marian Arregiren ekarpenak balioan

Puntapioa 2018/11/30

Bizitza bat, euskal musika eta dantza tradizionalari eskainia. Marian Arregiren lana eta ibilbidea gogoratu ditu Idurre Eskisabel-ek Radio Euskadiko Graffiti saioan . B ereziki dantzarako musika berreskuratu du Arregik, baina melodia propioak ere sortu ditu, Argia taldearen azken ikuskizunean aurk...

Gehiago irakurri →

Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia

Dantzan 2018/11/29

Urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Urdiñarbek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Urdiñarben izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia: Urtarrilak 6, igandea: Urdiñarbe Urtarrilak 13, igandea: Petarra Urtarril...

Gehiago irakurri →

Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak

HERRIXA DANTZAN 2018/11/28

Laugarren urtez izango dugu Euskal Herrian Kataluniako Escamot català dantza-txangoa, bazterrak dantzan jartzeko prest. Hau izango da aurtengo dantzaldien egutegia: - Abenduak 6, osteguna: IRUÑEA – Kafe Zentral – 19:30 - Abenduak 7, ostirala: ALTSASU – eguerdian Altsasukoek...

Gehiago irakurri →

Ispilu erronkak: dantza jardunaldia, gerora begirako gogoeta kritikoa

Kresala Dantza Taldea 2018/11/28

Ispilu-erronkak gerora begirako gogoeta kritikorako dantza-jardunaldia da, dantza inguruan erreflexiorako proposamen bat. Sektorea aztergai, askotariko eragileen eskutik. Hizlariak: Mari Karmen Gil Fombellida (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra) Iratxe de Arantzibia (Kazetaria eta Dant...

Gehiago irakurri →

Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdia: Hitzaldi-solasaldia Inaxio López de Aranarekin.

Ibarra-kaldu Elkartea 2018/11/27

Astelehenean hasi zen Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdia, Clara Campoamor zentro zibikoko argazki-erakusketarekin, hain zuzen ere, baina aste honetan beste bi ekitaldi ere egingo ditugu. Hitzaldi-solasaldia izango da bigarren ekitaldia. Azaroaren 29an egingo da, osteguna, 19:30ean, Ibarra...

Gehiago irakurri →

#dotorejantzi ekimenaren aurkezpen ofiziala

Gero Axular Dantza Taldea 2018/11/27

Gero Axularrek  #dotorejantzi  ekimena sortu du euskal jantziak kalera harrotasunez atera ditzagun. Hortaz,  abenduaren 2an ,  Tabakalerako Kutxa Kultur plazan , hainbat tailer eta erakusketa egingo ditugu egun osoan zehar #dotorejantzi ekimenaren aurkezpen gisa. Bertan, nola janzteko ...

Gehiago irakurri →

Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

Oier Araolaza 2018/11/27

Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak , baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kultura...

Gehiago irakurri →

Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

Dantzan 2018/11/26

Errenazimentuko eta Barrokoko errepertorioetan espezializatutako Kataluniako Xuriach dantza eta musika konpainiak " Sonau , musichs , sonau . ..! " CD /DVD aren azkenengo prestaketa lanetan ari da. Taldeak hamar urtean Kataluniako dantzen, musiken eta festen inguruan e...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Klika: Korrika 2019 abestia

Dantzan 2018/11/30

"Klika Korrika 2019" abestia dantzan aurkeztu da. Zeresana eta zalaparta eragin du Korrikaren kantak eta bideoak. Proposamena gustatu zaie batzuei, ausarta eta berritzailea dela diote sare sozialetan; baina badira kontrakoa adierazi dutenak ere, abestia edota bideoklipeko dantzak eta estetika deseg...

Ikusi bideoa →

Miquel Barcelona

Gipuzkoako Dantzagunea 2018/11/29

Haatik konpainia udazkenean antolatzen ari den formazio-ikastaroen barruan , Miquel Barcelona artista katalanak ikastaroa eman du Gipuzkoako Dantzagunean . Dantzaria , abeslaria eta antzezlea , azken ...

Ikusi bideoa →

Herrien arteko soka-dantza

Dantzan 2018/11/28

Herrien arteko soka-dantzaren bidez Europara datozen errefuxiatuei elkartasuna adierazi zaie Artean. Datorren urteko maiatzean, “Herrien besarkada” izeneko mobilizazio bateratua egitea proposatu dute, Europako migrazio politikak salatzeko helburuarekin. Europako hainbat herri eta hirietan egi...

Ikusi bideoa →

Portugalete 2018 ezpata-dantza

Emilio Xabier Dueñas 2018/11/27

Portugaleteko Elai Alai dantza taldeko dantzariek ezpata-dantza atera dute. Udaletxetik irten dira, Santa Maria kalea igo eta izen bereko baseliza inguruan, Salazar dorrearen alboan eta Gernikako Arbolaren Kimuaren aldamenean dantzatu dute. Ezpata-dantzaren ondoren, ezpatekin zubia egin dute, omend...

Ikusi bideoa →

Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

Dantzan 2018/11/26

Larunbat honetan ospatu dute Oñatin Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena. Duela 100 urte egin zen modura, aurreskua atera dute Oñatiko plazan, nahiz eta oraingoan agintari gorenek uko egin dioten aurreskuan ateratzeari. Udaletxe azpiko arkupeetatik irten da Eusko Ikaskuntzako ordezkariek, ...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka

Erantzunak

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28 Gehiago irakurri →

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28 Gehiago irakurri →

Patxi Montero on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/27 Gehiago irakurri →

Patxi Montero on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/26 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com