dantzan.eus buletina
2022-06-17

Albisteak

Arrakastaz estreinatuta, zabaltzeko prest dago Azken dantza maisua

Azken dantza maisua 2022/06/17

Harrera beroa eskaini diote beasaindarrek Azken dantza maisua dokumentalari. Ikusmin handia sortu du dokumentalak eta interes handiz jarraitu dute antzokia bete duten ikusleek Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako lana. Beasainen kokatu arren, jorratzen diren gaiak euskal dantzaren transmisioan dihar...

Gehiago irakurri →

Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko duen legea

Dantzan 2022/06/16

Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren...

Gehiago irakurri →

Martin Zalakainen azken abenturak

Argia Dantzari Taldea 2022/06/15

Igande honetan, ekainaren 19an Hondarribian eskainiko dugu Martin Zalakain . Azken emanaldiaren data ere jarrita dago: urriaren 23an Donostian, Victoria Eugenian. Hondarribitik Donostiara bidean Oñatin egingo dugu emanaldia irailaren 17an. Beste emanaldiren bat konfirmatzeko esperoan, horiek dira...

Gehiago irakurri →

Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak

Kattalin Agerre 2022/06/15

Udako festen atarian Baztango mutil-dantza kontra-programatu baztertzaileen aurkako mezua kaleratu du Plazara Dantzara taldeak eta festak denok elkarrekin dantzan, inolako bereizketa eta bazterketarik gabe, igarotzeko garai eta espazioak direla aldarrikatu dute. Hemen argitaratu duten oharra: Be...

Gehiago irakurri →

Anexa dantza konpainia aitzindaria ezagutzeko dokumentazioa eskura

Gipuzkoako Dantzagunea 2022/06/14

70eko hamarkadan dantza garaikidean aitzindaria izan zen Anexa konpainiako Julio Duran dantzariak jasota zeukan dokumentazioa laga dio Eresbileko artxiboari, eta dagoeneko ikusgai dago haren webgunean , eta gaur sinatu dute lagatze-kontratua Julio Duranek, Pello Leiñena Eresbileko zuzendariak e...

Gehiago irakurri →

Durangoko Euskal Jaia

Algara Dantza Taldea 2022/06/13

Pasa den ekainaren ekainaren 4an Durangoko Euskal Jaian parte hartu genuen Kriskitin Dantza Taldearekin batera. Andra Mariko elizpean kokatutako oholtzaren gainean ia ordubetez gure dantza tradizional eta modernoez gozatzeko aukera izan zuten ikuskizuna ikustera etorri ziren hamarnaka herritarrek. ...

Gehiago irakurri →

Egua garaile Sestaoko egu-dantzetan

Eusko Lorak 2022/06/13

Ekaineko zeruari begira ibili ginen goiz osoan euria noiz etorriko. Tanten bat edo beste izan zen, baina, hara non, eguzkia garaitu zen honetan ere. Hiru Kontzejuen plazan hasi zen ekainaren 4ko plazarik plazako ibilbidea. Plaza hau izan zen aurreskua estreinakoz hartu zuena Txabarri Elkarlanean...

Gehiago irakurri →

Erripagainan, oraingoan, dantzari txikiekin

Duguna - Iruñeko dantzariak 2022/06/12

Iazko udan Erripagainan egin genuen Sanferminetako ez-emanaldien ordezkoetako bat . Auzo berria da Erripagaina baina jendez bete zen plaza eta giro goxoan aritu ginen dantzan. Oraingoan, maiatzaren 29an txikiekin dantzatzeko deitu gaituzte Erripagainako bizilagun elkartekoek eta nola ezetz esan!? ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Doudou: Herensugearen borroka

Dantzan 2022/06/17

Doudou festa ospatu da Trinitate asteburuan Mons-en, Valonian. Herensugea, San Jurgi, Santa Waudru, Chinchin txakurrak, deabruak, igoera, jaitsiera eta San Jurgi eta herensugearen arteko borroka. Santa Waudruren urrezko gurdia bere izena duen aldapan gora igotzeko ehunka lagun batzen da bultza egin...

Ikusi bideoa →

Eusko Ikusgayak 11 Doneztebe: Trapatan 1923-1930

Dantzan 2022/06/16

1920ko hamarkadan Donezteben dantzatutako Trapatan dantzaren zenbait zati ikus ditzakegu Manuel Intxaustik hartutako irudi hauetan. Trapatan dantza bost zatik osatzen dute: mutil-dantza, soka-dantza, Trapatan, fandangoa eta porrusalda. Irudietan zati guztietako zenbait une ikus daitezke, baina deso...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Etxarri-Aranatz: San Kiriko 2022 Dantzakia

Dantzan 2022/06/14

Etxarri-Aranazko kintoek Dantzakia plazaratu dute San Kiriko egunez. Andra Mariaren baselizaren inguruan bildu dira herritarrak afari-merienda egiteko eta 21:00etan txupinazoaren abisuaren jarraian hasi dira dantzan aurten 18 urte bete dituzten gazteak. 16 kintok osatu dute soka, baina bederatzik dantzatu dute Dantzakia. Gainerakoen txanda San Adrian egunean (ekainak 16) eta Abuztuko Ama Birjinaren (abuztuak 15) egunean izango da. Bakoitzak lau aldiz dantzatu du eta bakoitzak gertuko pertsonaren bati eskaini dio dantza. Dantzaki bakoitzaren ondoren zubiak egin dituzte eta jotak eta porruak dantzatu. Bederatzi kintoek dantzatuta txistularien atzetik hainbat herritarren laguntzaz herriko plazara joan dira eta azken jota eta porrua dantzatu dute bertan. Irudiak: Amaiur Aristi. Dantzakia, San Kiriko, Etxarri-Aranatz, 2022-06-13.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com