|
dantzan.eus buletina 2019-03-15
|
2019/03/14
Lehen aldiz emakume bat atera da Goizuetako zahagi-dantzan zahagiarekin, alegia zomorro moduan. Goizuetako iñote festa handian, inaute asteartean, mozorroak (dantzariak) eta zomorroak (zahagiak daramatzatenak) ateratzen dira herriko kaleetan zahagi-dantza dantzatzera. Aurpegia belztutako bi zomorr...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/13
"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza"
Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua.
Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen eten...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/13
Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik. Iruñeko Ortzadar elkarteak antolatuta eta Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean antolatu dira ikastaroak eta dantzaldiak, martxoaren 30ean Iruñ...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/12
Aurtengo inauterietan urteurren borobilak ospatu dituztela Berako artzain-inudeek gogorarazi digu Jon Abrilek Twitterren . Orain dela 90 urte atera ziren lehen aldiz kalera Beran artzainak eta inudeak; frankismo garaiko etenaldiaren ondoren, duela 40 urte berreskuratu zuten berriro konpartsa.
...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/12
Izenburuak kontrakoa ulertarazi lezakeen arren, sarrera honek ez du zerikusirik ez Bilboko Guggenheim museoarekin, ezta Frank Gehry bere diseinatzailearekin ere. Aldiz, 25 urte betetzen direlarik zilarrezko ezteiak ospatzen ohi dira. 50 betetzearekin, urrezkoak. Diamantezkoen bidean, 70 urterekin t...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/12
Ortzadar Euskal Folklore Elkartean urteroko jardueran antolatzen ditugun ikastaroen artean aurten Bearnoko dantzei lekua egin diegu.
Guregandik kulturalki horren gertu dugun Bearnon dantzatzen diren Saut Bearnais (dantza jauziak), Branlo-ak (branleak), Rondeau,... eta bestelako dantzak ikasteko ...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/11
Berriaren eztabaida gelarako kirola, dantza eta generoaren inguruko iritzia eskatu zidaten. Atal berean, Beñat Amenabarrek ikastetxeetako espazioaren antolaketan futbolak duen zentralitatearen inguruan gogoeta egiteko gonbidapena egin du. Espazio mugatua duen atalak dira, eta beraz, bion iritziak ...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/10
Elgoibarko Sustrai akordeoi taldeak eta Haizea emakume taldeak gonbidatuta, martxoak 9an, emanaldia izan genuen. Emanaldia Elgoibarko Kultur etxeko sotoan izan zen, eguardiko 12:30ak aldera.
Sustrai akordeoi taldekoek Europan barrena tren bidaia egitera gonbidatu gintuzten. Horretarako, Kultur...
Gehiago irakurri →
|
2019/03/06
81 urterekin hil da Maria Teresa Fagoaga (Donostia, 1938) ballet irakaslea. Jose Uruñuelarekin hasi zen balleta ikasten. 1950eko hamarkadan Danza Fagoaga ballet-klasikoko eskola ireki zuen. Fagoaga bere ahizpa Maria Jesus pianojolearen laguntzarekin hasi zen klaseak ematen. Sei hamarkada aritu da ...
Gehiago irakurri →
|
2013/11/13
Logela argazki-estudio bihurtu (edo alderantziz) eta hainbat bikote gonbidatu ditu Paul Schneggenburger argazkilariak gaua bertan pasatzera. Bikoteak lo zeudela, time-lapse sistemarekin argazkiak egiten joan da gau ilunean, bikoteen gaueko "dantza" erretratuz. Emaitza begibistakoa, lo gaudela ere dantza egiten dugula.
Gehiago irakurri →
|
2019/03/15
Kontra-dantzak dantzatzen ageri dira Burgaintzi dantza taldeko dantzariak, 1989an Aiziritzen ospatu zituzten kabalkadetan. XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian Nafarroa Beherean oso ohikoak izan ziren kontra-dantzak plazetako dantzaldietan, eta hainbat doinu eta figura dantzatzen ziren. Hori...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/12
Inaute larunbatean atera dira Olaztiko inauterietan zamarro handiak, zamarro txikiak beren gurdiarekin, neskak, Mari Arroka jainkosa, alkatea, aguazila, apaiza... Olaztiko inauteriak 1992an berreskuratu zirela kontatu digu Adelaina Kintanak. Gaur egun, egun bateko festa ospatzen dute, inaute larunb...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/11
Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan musika, dantza, antzerkia eta bertsolaritza batzen dituen Iruinkokoa plazaratu dute martxoaren 3an. Libertimenduaren egituratik abiatuta Zaldiko Maldikok, Karrikirik, Dugunak eta Euskaldunon Biltoki elkarteek bultzatu duten artedrama osatu dute. Sormen prozesuan...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/07
Barrikadan dantzatzen duen puntua azaldu eta erakusten du Maiana Barreixek bideo honetan. Kantiniersa da Maiana Urdiñarbeko 2019ko maskaradetan eta barrikada haustean dantzatzen dituen puntuak dantzatu dizkigu herrian emandako aurtengo lehen maskaradetan:
Aitzinatzeko puntua: Pas frainçais...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/06
Arizkungo dantzariak eta musikariak sagar-dantza dantzatzen. Inaute asteartea edo asteartita goizean irten ohi dira Arizkungo kaleetara sagar-dantzariak, hartza eta mozorroak herrira iritsi aurretik. Lau sagar-dantzari esku banatan sagarrak dituztela zortzikoak dantzatzen ibiltzen dira kalean zehar...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/05
Gaur dute egun handia Altsasun, inaute asteartearekin batera ateratzen baitira momotxorroak. Baina horiek ez dira Altsasuko inauterietako pertsonaia bakarrak, hala azaltzen du Amaia San Migelek bideoan, besteak beste akerra, maskaritak, Juantramposoak, sorginak, bi idik tiratzen duten goldea eta...
Ikusi bideoa →
|
2019/03/04
Inaute asteartean aterako da Toribio. Kanpezuko inauterietako protagonista da Toribio panpina eta herriko gaitz guztien errudun izendatuko dute herritarrek. Azkenik, epaitua izango da eta Ega ibaian itota hiltzeko agindua emango dio epaileak. Kontu horiek eta gehiago kontatzen dizkigute Jon Basterr...
Ikusi bideoa →
|
|
|
|