Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herria Sokan ikuskizuna eskainiko du Beti Jai Alaik

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herria Sokan ikuskizuna eskainiko du Beti Jai Alaik

2015/01/09 09:00

Soka-dantza oinarritzat duen ikuskizuna antolatu du Bilboko Basurto auzoko Beti Jai Alai Dantza Taldeak urtarrilaren 18rako. Arriaga Antzokian egingo da arratsaldeko 19.00etan.

Dantza egitura hori, soka-dantza, oinarri hartuta probintzia bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko ditu Beti Jai Alai taldeak. Basurtuko dantzariek azaldu dutenez "Euskal Herri osoan gehien orokortutako gizarte-dantza mota une jakin batean dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena da, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Nahiz eta zona eta herri bakoitzean modu berezian deitu eta egin, besteak beste, Aurreskua, Dantza luzea eta abarren antzera, oro har eman dakiokeen izen arrunta Soka dantza da."

Arriaga antzokian eskainiko duten ikuskizuna borobiltzeko, Beti Jai Alai dantza taldeko dantzariek, eskuak edo zapiak elkartuz, katea osatu eta zazpi probintzietako sokak bakarrean batuko dituzte, horrela "gure herriak garatu eta gorde dituen dantza tradizionalen barietate eta edertasun guztia azaltzeko".

Beti Jai Alai: Euskal Herria Sokan

  • 2015eko urtarrilaren 18an, 19:00etan
  • Bilbo, Arriaga antzokia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.