Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Dantza Plazan

Dantza Plazan

2016/05/06 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Maiatzaren 6tik aurrera, Dantza Plazan ekimena itzuliko da. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak. Herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera da eta euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Gozatu ahal izango diren piezak fandangoak, arin-arinak, balsak... izango dira besteak beste. 

Hona hemen iraila bitartean egingo diren hurrengo Dantza Plazan ekimenak:

  • Maiatzak 13
  • Maiatzak 20
  • Maiatzak 27
  • Ekainak 3
  • Ekainak 10
  • Ekainak 17
  • Abuztuak 9
  • Irailak 9

Gehiago irakurri

Bilaka: Leihotik

Bilaka: Leihotik

2016/05/07 11:00 Hazparne, Elizako plaza

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan, Leihotik dantza ikusgarria, Bilaka dantzataldearen eskutik.

Hamar bat dantzari gaztek emanik, karrikako dantza ikuskizun hau Joseba Sarrionandiaren hitzetan oinarrituriko da, Mikel Laboa, Alos Quartet eta Juan Mari Beltranen musikekin batera.

  • Koreografiak : Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier
  • Eszenografia eta jantziak  : Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

Kapela-dantza

2016/05/07 12:00 Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Bihotz Alai dantza taldea

Dantza plazetan: Bihotz Alai dantza taldea

2016/05/07 13:00 Bilbo, Arangoiti

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Bihotz Alai dantza taldearen dantza emanaldia ikusi ahal izango da. 

Gehiago irakurri

Erroak

Erroak

2016/05/07 21:30 Lekeitio, Santi Brouard frontoia

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Erroak dantza tradizionaleko ikuskizuna antolatu du. Bertan, tokian-tokiko dantzak mantentzen dituzten jatorrizko dantza taldeek parte hartuko dute. Hona hemen egitaraua: 

  • Lekeitioko Estudiantina
  • Ondarruko Kresala datza taldea: Saliña-saliña
  • Mendexako dantza taldea: Mahai gainekoa
  • Markinako Zerutxu dantza taldea: ezpata-dantza
  • Lekeitioko Kaixarranka
  • Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea: Andrazkoen soka-dantza

Gehiago irakurri

Mirandaola eguna

Mirandaola eguna

2016/05/08 09:00 Legazpi, Mirandaola Parkea

Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

  • 09:00 Deia Txistulari taldearen goiz deia.
  • 10:30 Legazpiko Eliza-Parrokiatik Mirandaolako baselizara prozesioan Mirandaolako Gurutz erlikia irteten da, herritarrekin, dantzariekin eta txistulariekin.
  • 11:00 Meza Nagusia Mirandaolako Ermitan Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
  • 11:45 Olagizonei ongi-etorria eta ohorezko ezpata-dantza.
  • 12:00 Ola martxan jartzea.
  • 12:30 Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Haztegi Ikastolako trikitilariak.
  • 14:00 Herri Bazkaria.
  • 16:00 Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Gehiago irakurri

Loinazko ezpata-dantza

Loinazko ezpata-dantza

2016/05/09 08:30 Beasain

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. 

Gehiago irakurri

Entradillak

Entradillak

2016/05/09 12:00 Urduña

Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako ama birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

Umeen soka-dantza

2016/05/10 11:00 Beasain

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten.

Gehiago irakurri

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

2016/05/12 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Sorkuntza-lan honek gizakiak berez duen behar bat arakatzen du, bizitzako xehetasun guztiak egituratzeko beharra; eta, horrekin batera, arauak hausteko eta haien atzean zer dagoen ikusteko dugun irrika. Mugimendu tarteka mekaniko eta tarteka klasiko, arin-askatuen bidez, dantzariek eraiki, aldatu eta deseraiki egiten dute errealitatea.

Sidi Larbi Cherkaouik bi kulturatan ditu erroak, bai Marokokoan eta bai Erdialdeko Europakoan. Haren nortasun artistikoan eragina izan du Les Ballets C de la B dantza-konpainia belgikarrean hainbeste urtez jardun izanak. Ballet horren lana da, hain zuzen ere, azken hamarkadetan dantzaren munduan gertatu den gauzarik kitzikagarrienetako bat.

  • Koreografia: Sidi Larbi Cherkaoui
  • Jatorrizko musika: Szymon Brzóska
  • Eszenografia: Antony Gormley
  • Jantziak: Les Hommes
  • Dramaturgia: Adolphe Binder
  • Argiztapena diseinua: David Stokholm
  • Perkusioa: Shogo Yoshii (zuzeneko musika)
  • Abeslaria: Miriam Andersén
  • Koreografia laguntzaileak: James O’Hara, Elias Lazaridis, Helder Seabra
  • Iraupena: 55 minutu
  • Informazio gehiago: Göteborgs Operans Danskompani

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

2016/05/12 20:00 Abadiño

Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. 

Gehiago irakurri

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

2016/05/13 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Sorkuntza-lan honek gizakiak berez duen behar bat arakatzen du, bizitzako xehetasun guztiak egituratzeko beharra; eta, horrekin batera, arauak hausteko eta haien atzean zer dagoen ikusteko dugun irrika. Mugimendu tarteka mekaniko eta tarteka klasiko, arin-askatuen bidez, dantzariek eraiki, aldatu eta deseraiki egiten dute errealitatea.

Sidi Larbi Cherkaouik bi kulturatan ditu erroak, bai Marokokoan eta bai Erdialdeko Europakoan. Haren nortasun artistikoan eragina izan du Les Ballets C de la B dantza-konpainia belgikarrean hainbeste urtez jardun izanak. Ballet horren lana da, hain zuzen ere, azken hamarkadetan dantzaren munduan gertatu den gauzarik kitzikagarrienetako bat.

  • Koreografia: Sidi Larbi Cherkaoui
  • Jatorrizko musika: Szymon Brzóska
  • Eszenografia: Antony Gormley
  • Jantziak: Les Hommes
  • Dramaturgia: Adolphe Binder
  • Argiztapena diseinua: David Stokholm
  • Perkusioa: Shogo Yoshii (zuzeneko musika)
  • Abeslaria: Miriam Andersén
  • Koreografia laguntzaileak: James O’Hara, Elias Lazaridis, Helder Seabra
  • Iraupena: 55 minutu
  • Informazio gehiago: Göteborgs Operans Danskompani

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

Dantza Plazan

2016/05/13 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Maiatzaren 6an abiatu zen, Dantza Plazan ekimena. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak. Herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera da eta euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Gozatu ahal izango diren piezak fandangoak, arin-arinak, balsak... izango dira besteak beste. 

Hona hemen iraila bitartean egingo diren hurrengo Dantza Plazan ekimenak:

  • Maiatzak 20
  • Maiatzak 27
  • Ekainak 3
  • Ekainak 10
  • Ekainak 17
  • Abuztuak 9
  • Irailak 9

Gehiago irakurri

Organik: Txapeldun

Organik: Txapeldun

2016/05/13 20:30 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Organik konpainiak Txapeldun lana aurkeztuko du. 

Txapeldun lanak irabazle edo txapeldun baten bizipen ugariak erakusten dizkigu. Loria eta garaipen uneak ez ezik, bakardadea, presioa, beldurra eta ahultasuna ere lantzen ditu. Hartara, ironia handiko uneak eta sentsibilitate handiagoko beste batzuk gurutzatzen dira.

  • Egilea: Natalia Monge
  • Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge & El Pont Flotant
  • Musika: Kepa Junkera
  • Sortze-lana eta testua: Eneko Balerdi, Natalia Monge y El Pont Flotant.
  • Antzezlea: Eneko Balerdi
  • Argi disenua eta teknikariak: Oskar Grijalba, Marc Cano
  • Ekoizpena: Organik Dantza – Antzerki
  • Iraupena: 55 minutu

Gehiago irakurri

Dikothomia konpainia: Spazi…O

Dikothomia konpainia: Spazi…O

2016/05/13 21:00 Zornotza, Zornotza Aretoa

Dikothomia konpainiak Spazi…O lana eskainiko du. 

Espaziorik gabeko espazioak, aldibereko errealitateak banatzen dituzten irudizko trenkadak, efektiboak balio praktikorik ez duen lekua. Emakume bat, gizon bat eta elkarren arteko harremanak: bi lagun, bikote bat, ume horiek, zahar haiek, aita eta bere alaba… Erakarri eta aldaratzen duten emozioak, hurbildu eta urrundu egiten dira errealitateari zentzua bilatu nahian, batera bizirik irauteko, bat izateari utzi gabe. Bizikidetzaren lozorroa espero ez den amaiera bilakatuz.

Malabarismoak, akrobaziak eta bertikalak, keinutasuna eta erakustaldi teknikotik harago doan mugimendua, minimalismoa eszenografia bizi eta dinamikoa duen konposizioan. 

  • Egilea: Dikothomia Cía.
  • ZuzendaritzaDikothomia Cía., Marta Torrents
  • Musika: Patrick Kevin Govan & Federica Putti eta beste batzuk
  • Antzezleak: Barbara Govan, Endika Salazar
  • Iraupena: 50 minutu
  • Sarrera: 3 eta 6€

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

Erdizka Lauetan

2016/05/13 21:30 Bartzelona, Erregearen plaza

Euskal Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera. Oraingoan Bartzelonako dantzazaleok ere gure dantzekin disfrutatu ahal izango dute. Bartzelonako Plaza del Rey izeneko leku mitikoan izango da dantzaldia.

  • 21:30etan "Mutxikoak" lantzeko dantza-tailerra
  • 22:00etan Dantza-Plaza

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

Kukai: Oskara

2016/05/13 22:00 Elorrio, Arriola Antzokia

Kukairen proiektu berria eskainiko da Oskara

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

Dantzaz: Aureo

2016/05/14 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Dantzaz konpainiak Aureo izeneko lana eskainiko du Gasteizko Principal Antzokian. Aureo bost pieza koreografikoz egindako lana da, bakoitza koreografo baten eskutik; Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Christine Hassid.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Gehiago irakurri

Pere Faura: Sin baile no hay paraíso

Pere Faura: Sin baile no hay paraíso

2016/05/14 20:00 Donostia, Gasteszena

Sin baile no hay paraíso dantzan oinarritutako proiektua da. Dantzako historioan funtsatuta dauden bost ikono koreografikoetan barrena, performance-ak proposatzen du bere berraragipena eskertasun keinu historiko gisa eta jardun humoristiko bezala dantzaren munduan

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

Erdizka Lauetan

2016/05/14 22:00 Cardedeu (Bartzelona)

Euskal Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera. Oraingoan Bartzelonako dantzazaleok ere gure dantzekin disfrutatu ahal izango dute. Cardedeu-ko Passeig del Mestre Alexandri-n izango da dantzaldia.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna

Bizkaiko Dantzari Eguna

2016/05/15 10:00 Lekeitio

Aurten, Bizkaiko Dantzari Eguna, Lekeition ospatuko da.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

Erdizka Lauetan

2016/05/15 18:00 Sant Boi de Llobregat (Bartzelona)

Euskal Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera. Oraingoan Bartzelonako dantzazaleok ere gure dantzekin disfrutatu ahal izango dute. Sant Boi de Llobregat-eko Plaça Gaietà Mestres-en izango da dantzaldia.

Gehiago irakurri

Aiko: Jotamentala dokumentala

Aiko: Jotamentala dokumentala

2016/05/19 19:30 Barakaldo, Ibarra-kaldu elkartea

Jotamentala dokumentalaren aurkezpena Barakaldon. Ibarra-kaldu elkartean izango da dokumentalaren estreinaldiaren eszenatokia, Aiko Taldeak eta Biodeografikek ekoiztu duten “Jotamentala” dokumentalarena. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako film dokumentala da, eta 50 minututan jotaren inguruko ibilbidea egiten du, dantza tradizional horren jatorritik hasi, bilakaeratik eta aldaeretatik igaro, eta gaur egungo egoeran eta aurreikusten zaion etorkizunean amaitzeko. 

Jotamentalaren lehen irudiak biltzen dituen teaserra:

Jotamentala - Trailer from Bideografik on Vimeo.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

Erdizka Lauetan

2016/05/20 19:00 Muskiz, Meatzari Plaza

"Mutxikoak eta Mutildantzak" ikasi eta dantzatzeko aukera paregabea. Muskizko Udalak antolatutako ekitaldi monografikoa "Mutxikoak Meatzaldean" programarekin jarraituz.

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

Dantza Plazan

2016/05/20 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Maiatzaren 6an abiatu zen, Dantza Plazan ekimena. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak. Herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera da eta euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Gozatu ahal izango diren piezak fandangoak, arin-arinak, balsak... izango dira besteak beste. 

Hona hemen iraila bitartean egingo diren hurrengo Dantza Plazan ekimenak:

  • Maiatzak 27
  • Ekainak 3
  • Ekainak 10
  • Ekainak 17
  • Abuztuak 9
  • Irailak 9

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

Folklore Azoka

2016/05/21 10:00 Portugalete

Ekainaren 21 eta 22an ospatuko da Portugaleteko kaleetan XI.Folklore Azoka. Larunbat eta igandez folklorearen alorko bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tallerrak, artisauak... izango dira azokako pragramazioko protagonista.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

Erdizka Lauetan

2016/05/21 17:00 Bilbao, Kobetas Auzoa

Mutxikoak, Mutildantzak eta dantza errazak ikasi eta dantzateko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

Kukai: Gelajauziak

2016/05/21 20:00 Amurrio, Herriko plaza

Cesc Gelabert koreograforekin elkarlanean sortzen da Gelajauziak. Nestor Basterretxearen hiru metro eta erdi altuera duen Akelarre totema da ikuskizunaren ardatza, bere inguruan eta txalapartaren soinuaren agindupean sei dantzarik Jauziak eta Soinu Zaharren (Lapurdi eta Gipuzkoako dantza tradizionalak) arteko harremana garatzen dute, Cesc Gelabertek markatutako ildoa jarraituz.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Cesc Gelabert
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena

Gehiago irakurri

Dantzaz: Txoriak

Dantzaz: Txoriak

2016/05/21 21:30 Hendaia, Quartier Gaztelu Zahar

Txoriak antzezlanak Mikel Laboaren unibertsoa hurbilduko digu, eta bertan, lan berri honetan, Mikel Laboaren musika, Iñaki Salvador musikariaren pianoa eta dantzari askoren partaidetza bilduko dira: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría eta Rafke Van Houplines.

Gehiago irakurri

North Dance Festival

North Dance Festival

2016/05/22 12:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Hip-Hop, Popping, Locking, Break Dance, House Dantza, Streetjazz estiloko koreografia eta dantzari desberdinek bat egingo dute Barakaldoko North Dance jaialdian. 

  • Koreografoak:
Jaki Lopez (Muskiz)
David Widi (Bilbo)
Paula Bujanda (Irun)
Ion Mikel Landa (Iruñea)
Eider Rodríguez (Donostia)
Monika Docasar (Bilbo)
Leire Cotoré (Bilbo)
Jonathan Gómez (Bilbo)
Marijose Bayon (Bilbo)
Sylvia Palacios (Iruñea)
Aida Martínez (Iruñea)
Sergio Nguema (Donostia)
Sofi&Cris (Leon)
Marta Casas (Kantabria)

Gehiago irakurri

« Maiatza 2016 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Ekaina 2016 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Uztaila 2016 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031