Dokumentuaren akzioak
Agenda

Dantza-soka
Noiz: 2023/06/29 11:30Non: Asteasu
San Pedro egunean, ekainak 29an meza nagusiaren ostean egiten dure soka-dantza Elizmendin. Ondotik, hamaiketakoa egingo dute.

Bandera-dantza eta trapatan
Noiz: 2023/06/29 12:00Non: Doneztebe
San Pedro egunez, ekainaren 29an, egiten da bandera-dantza eta trapatan izeneko soka-dantza Donezteben. 11:00etako meza nagusiaren ondoren, udal agintariak aurrez aurre dituela, banderazainak bandera dantzatuz agurtu ohi du udal korporazioa. Segidan, Trapatan dantza, Donezteben dantzatzen den soka-dantza egiten dute Erreka K.E. dantza taldeko kideek eta Doneztebeko txistulariek.

Guardiako dantzak
Noiz: 2023/06/29 12:00Non: Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Pedro jaietan dituen dantza hitzorduak: Ekainak 29, San Pedro eguna

Dantzari-dantza
Noiz: 2023/06/29 13:00Non: Berriz
Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dituzte San Pedro egunez. Lehen saioa 13:00etan egingo dute dantzariek eta bigarrena 20:00etan.

Danspirenaika
Noiz: 2023/06/30 16:30 ${linebreak} 2023/07/02 16:00Non: Aragüés del Puerto (Aragoi)
Pirinioetako Musika eta Kultura Jaialdiak, PIR, aurten, bere ohiko programazioaz gain, Danspirenaika, mendi paisaietan dantza tradizionalaz gozatzeko bidaia kulturalaren proposamena biltzen du, helburu argi batekin: Pirinioen bihotzean dantzan ikastea. Iaz Areatzan eta Jakan egin zuen bezala, Danspirenaikak, gure kultura tradizionalaren transmisioa sustatzen du, ikastaro, tailer eta dantza herrikoi parte hartzaileko saioen bidez. Aurten, ekainaren 30etik, ostirala, uztailaren 2ra, igandea, Aragúes del Puerton egingo dira, PIRarekin batera. Ikastaroak musika eta dantza profesionalei, irakasle eta begiraleei eta dantza tradizionalaren zaleei zuzenduta daude. EKAINAK 30, OSTIRALA UZTAILAK 1, LARUNBATA UZTAILAK 2, IGANDEA Informazio gehiago: Danspirenaika & PIR 2023

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2023/07/02 09:00Non: Zumarraga
Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
13:00 Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.

Usurbil: soka-dantza
Noiz: 2023/07/02 12:00Non: Usurbil, Udaletxe aurrea
Soka-dantza Usurbilgo Santa Isabel jaien baitan.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2023/07/02 12:30Non: Berriz
Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.
Dokumentuaren akzioak