Dokumentuaren akzioak
Agenda

Jantzari
Noiz: 2021/04/14 19:00Non: Eibar, Kezka garajea
Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu duen Udaberriko Euskal Jaiaren baitan. Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioaJantzari, tradizioa eta parekidetasuna

Maria M: Cabeza de Vaca
Noiz: 2021/04/14 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Club
María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Álvar Núñez Cabeza de Vaca esploratzaile eta konkistatzaile espainiarraren ondorengoa. Hark esploratu zuen Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea, eta lehen europarra izan zen Iguazuko ur-jauzietara iristen. Proiektu berri honetan, berriro abiatzen naiz identitate baten bila; oraingoan, nire arbasoaren bidaia baliatzen dut aurreko lanetako obsesio berei ekiteko: sorkuntza-prozesua bidaia eraldatzaile gisa, eta giza izatearen absurdoari zentzua aurkitzeko beharra.

Maria M: Cabeza de Vaca
Noiz: 2021/04/15 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Club
María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Álvar Núñez Cabeza de Vaca esploratzaile eta konkistatzaile espainiarraren ondorengoa. Hark esploratu zuen Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea, eta lehen europarra izan zen Iguazuko ur-jauzietara iristen. Proiektu berri honetan, berriro abiatzen naiz identitate baten bila; oraingoan, nire arbasoaren bidaia baliatzen dut aurreko lanetako obsesio berei ekiteko: sorkuntza-prozesua bidaia eraldatzaile gisa, eta giza izatearen absurdoari zentzua aurkitzeko beharra.

Oñatz 50: Duguna eta Iurretako dantzariak
Noiz: 2021/04/17 18:00Non: Oñati, plazako pilotalekuan
Iruñeko Duguna dantza taldea eta Iurretako dantzariak Oñatin izango dira Oñatz dantza taldearen 50. urteurrenaren baitan. Arratsaldeko 18:00etan, plazako pilotalekuan. Sarrerak eskuragarri izango dira oñati.eusen eta Txokolateixan, 5 euroren truke.

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia
Noiz: 2021/04/23 19:00Non: Sutegiko auditoriuma
Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazioa, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har. "Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan. Ekitadirako sarrerak usurbilkultura.eus plataformak eskuratu daitezke.

IX. Usurbilgo dantza eguna: Tranpaldo irekia
Noiz: 2021/04/24 16:30Non: Artzabalgo frontoian
Garai aldrebes hauetan jendeari dantzatzeko aukera emateko, Orbeldi dantza taldeak Tranpaldo irekia ekitaldia hartu du. Parte-hartu nahi dutenentzat: Ekitaldia ikusteko, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke sarrerak.

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Zorotan bele' herri ikuskizuna
Noiz: 2021/04/24 19:30Non: Oiardo kiroldegia
Orbeldi dantza taldearen urteko zita garrantzitsuenetakoa da dantza eguna borobiltzeko sortzen duen ikuskizuna. Herriko musikarien laguntzaz eta Sorotan Bele talde ezagunaren musika oinarritzat hartuta, taldean sortutako dantza koreografiez gozatzeko aukera emango zaio kiroldegira gerturatzen denari. Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Mutu' dantza ikuskizuna
Noiz: 2021/04/25 18:00Non: Sutegiko auditoriuma
"Zenbat unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte, eta, beste zenbaitetan ez dago zer esanik..." MUTU komunikazioko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen. Erlazio pertsonalek jasaten dituzten eraldaketen isla da. Giza-erlazio zuzenen gainbeheraren irudia. Sarrerak, 5 €, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

Caminate Proiektua: Ez
Noiz: 2021/04/25 19:00Non: Donostia, Gazteszena
Ez ikuskizunaren estrenaildia. Sortutakoak 17 egonaldiaren emaitza da, Dantza-Performace ikuskizuna da. Askatasun-egoeran, aurkitzen dugu libre izatea libre ez izatea baino askoz zailagoa dela". Ana Blabdiana Informazio gehiago: Oihana Varela

Kukai: Hnuy illa
Noiz: 2021/04/29 19:00Non: Durango, San Agustin kulturgunea
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu. 25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da. Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Dokumentuaren akzioak