Dokumentuaren akzioak
Sanferminetako trokeo-dantzak

San Ferim trokeo-dantzak, Duguna, San Fermin, Iruñea, 2017-07-07. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute.
Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:
- Kantatzen behar det hasi: paseoa
- Betroiarena: makila-txikien dantza
- Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
- Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
- Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
- Pinpirin eta florian: arku-dantza
- Muga gainetik: dorrea
Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.
Dokumentuaren akzioak