Dokumentuaren akzioak
Agenda
Aukeran: Aiurri
Noiz: 2024/09/15 18:30Non: Lekorne, plaza
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
Noiz: 2024/09/15 20:30Non: Lezo, Goiko Plaza
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Alabena: Flipluf
Noiz: 2024/09/18 10:30Non: Baiona, Gurutze Sainduko mediateka
Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min Batzutan urak beldurtzen nau. Ustekabean, egoeraz aldatzen da. Eta barnean sartzeko, zer abentura ! Batzutan hotzegi, bestetan beroegi. Noiztenka uhain handiak badira, eta nere gainean ziliportatzen da. Artetan berriz, ura irensten dut... Ez da errex nork bere burua urera botatzea... baina zoin goxo den ondotik ! Flipluf ikuskizunak norbera ustekabean harritzera gonbidatzen du, bere kuriositateari irekiz, beldurrak gainditzera eta arriskua dastatzera. Metamorfosia baten istorioa da, beldarra pinpirin bilakatzen delarik bezala, zorabiorik gabe hegaldatzen ikasten diguna.
24 orduz dantzan, Maurizia Aldeiturriagaren omenez
Noiz: 2024/09/20 20:00Non: Beasain
Aurrez esan izan dugun bezala, aurtengoa Ostadar Dantza Taldearentzat urte berezia izaten ari da, lau hamarkada igaro baitira lehen aldiz dantzan hasi ginenetik. Gure 40. urteurrenaren aitzakian eta hasiera-hasieratik izan dugun helburuari eutsiz, herria etenik gabe dantzan jarri nahi dugu. Horretarako, datorren irailaren 20an eta 21ean ekimen erraldoi bat egin nahi dugu: 24 ORDU DANTZAN ETENIK GABE burutzea da gure helburua. Era berean, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole bizkaitarra jaio zela 120 urte betetzen direla ospatzeko eta omentzeko tartea ere hartuko dugu ekimenaren bidez, izan ere, Mauriziaren irudiak, bere baitan hartzen ditu gure dantza taldea definitzen duten hainbat balore: Ekimena Beasainen burutuko da, Bideluze plazan hain zuzen ere. Irailaren 20an, ostiralean, 20:00etan emango zaio hasiera. Etenik gabeko kate hori mantentzeko zure beharra dugu. Lagunduko al diguzu? Bi egun horietan zehar plaza dantzak dantzatu beharko dira (fandangoak, arin-arinak, jauziak...), beraz, dantza egiteko nahiz jotzeko gai den jendea beharko dugu. 15 minutuko txandak egingo ditugu eta taldeka egin ahalko da. Elkar hobeto ezagutzeko aitzakian festa egin nahi baduzu, hauxe izango da zure lekua! Jana, edana... beharrezko guztia izango dugu eskura. Horrez gainera, 24 ordutan zehar hainbat sorpresa izango dira, eta larunbatean, hilaren 21ean, ekimena amaitzen denean festak jarraipena izango du, izan ere, 22:00etan, Zutik Erromeria Taldearen kontzertua izango baita! Informazio gehiagorako eta ekimenean izena emateko hementxe duzue esteka. Beraz, dantzarako edo musika jotzeko prest bazaude, animatu eta eman izena bertan! Denon artean lortuko dugu! https://24orduzdantzan.eus/ Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi 24orduzdantzan@gmail.com helbide elektronikora eta gogoz erantzungo dugu zure zalantza. Zabaldu zure inguruan nahi adina. Baietz 24 ordu etenik gabe! Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko, etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan. Ostadar Dantza Taldea
Pastorala: Inesa Gaxen
Noiz: 2024/09/21 00:00Non: Bastida
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak. Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean. Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
Hernaniko Erromeria
Noiz: 2024/09/21 18:00Non: Hernani, Plaza Berri
Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea. Antolatzailea: San Joan konpartsa Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu udaletxeko arkupeetan.
Pastorala: Inesa Gaxen
Noiz: 2024/09/22 00:00Non: Bastida
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak. Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean. Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
Euskal Herriko Dantzari Eguna 2024
Noiz: 2024/10/05 17:30Non: Karrantza
Dokumentuaren akzioak