Dokumentuaren akzioak
Agenda

Umeen soka-dantza
Noiz: 2022/05/31 12:00Non: Beasain, Loinazko San Martin plaza
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten. Igandea Astelehena Asteartea OstiralaDantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Dokumentala: Azken dantza maisua
Noiz: 2022/06/03 19:00Non: Beasain, Usurbe antzokia
Azken dantza maisua dokumentalaren estreinaldia; Aurtzakak eta Biro Produzioak Beasaiango Udalaren laguntzarekin ekoiztutako Pasatxo zenaren eta Beasaingo Loinatz jaietako dantza ohituren inguruko dokumental. Igandea Astelehena Asteartea OstiralaDantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/06/03 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Sestaoko egu-dantzak
Noiz: 2022/06/04 13:00Non: Sestao
Sestaoko Eusko Lorak taldeak argiaren aroko dantzak plazaratuko ditu.

Aiko Taldea: Dantzaroa Abel Iriondori omenaldia
Noiz: 2022/06/11 13:00Non: Durango (Ezkurdi plazan)
Aspaldi ez dugu elkartu eta dantzan eta kantuan aritzeko aukerarik izan, eta behar genuen. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agingu genuenez, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adierazi, eta batez ere, berarekin kantatu eta dantzatu. Datorren ekainaren 11an, larunbatez, Durangon elkartuko gara dantza egun eder bat ospatzeko Abel gogoan dugula. Plateruena itxita dugunez, bazkaria Andra Mari eleizpean egingo dugu, eta bertan ere bazkalondoko egitaraua. Aurretik, badakizue, betiko sokadantza eta Dantzapoteoa gaiteru, trikitilari eta txistulariekin. Animau! Ekainak 11 / Durango / Abel Iriondori omenaldia 13:00 Soka dantza eta Dantzapoteoa Ezkurdi Plazan hasita txistulari, trikitixa eta gaiteruekin. 14:30 Txakoli gonbitea 15:00 Bazkari herrikoia Andra Mari eleizpean 16:00 Bazkalondoa: Abel gogoan 17:00 Erromeri mundiala: -Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin. -Bizkaiko Gaiteroak -AIKO Taldea 22:00 Akaberea: Manolo Escobarren "Mi carro" Bazkarian parte hartzeko, 30€ sartu izen abizenak emanez (inportantea) Kutxabanken, Aiko Kultur Elkartea titularra den honako kontuan: ES85 2095 0233 10 9109943783

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/06/17 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Hitzaldia: Xiberoako dantza modernoa
Noiz: 2022/07/09 10:00Non: Maule, Mediateka
Jon Iruretagoienak Xiberoako dantza modernoari buruzkoa hitzaldia eskainiko du Mauleko mediatekan, maiatzaren 14an, 10:00etan. Idazle, folklorista, etnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunez kontziente izaki, festaren alde ezohikoa azpimarratzen dute. Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta distiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta Europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten Dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/09/09 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Hik Dantza Landu: Marion Castaillet
Noiz: 2022/09/12 18:30Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa “Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du. dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da. Marion Castaillet: Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak. 2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura. 2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du. 2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da. 2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.
2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.
Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du.
Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.
Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian.
2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/09/16 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea