Dokumentuaren akzioak
Agenda
Mintegia: Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan
Noiz: 2026/06/10 19:00Non: Oñati, Kultur etxeko zine aretoa
Oñatiko dantzaera begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Ekainaren 10ean, ostirala, 19:00etan Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetak deskribatzen duen Gipuzkoako dantza sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, Oñatin ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.
Rare + Rabbit Research: Ô.UII
Noiz: 2026/07/11 19:00Non: Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba
*LABO GO 2026 jaialdiaren barne. Brechten El resistible ascenso de Arturo Ui sortze prozesua aurkezten du konpainiak, kabaret-zirku gisa. Jardunaldi honetarako ikerketa ariketa gisa, rolak trukatuko dituzte; aktorea akrobata izango da, akrobata aktorea eta dantzaria musikariarekin elkarrizketan dago. Fitxa artistikoa: Programa: Iraupena: 60 minutu Sarrera librea. Beharrezkoa erreserbatzea
Dokumentuaren akzioak


