Dokumentuaren akzioak
Agenda

Isats-dantza
Noiz: 2023/06/23 22:00Non: Itsaso
Gaueko 22:00etan kanpaiak joko dituzte, sua pizteko deia zabalduko da hauekin, eta ondoren, ordu erdi beranduago sua piztuko da plazan, Sorgin Dantzarekin San Joan bezperako festa alaituz.

Soka-dantza
Noiz: 2023/06/23 22:00Non: Errenteria, Herriko Enparantza
San Joan kantaita eta jarraian Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.

San Joan esku-dantza
Noiz: 2023/06/23 22:00Non: Beasain
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, San Joan esku-dantza egingo dute Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeko gaztetxoek.

Soka-dantza
Noiz: 2023/06/23 22:00Non: Lezo
22:00etan, helduentzako ekitaldian dantzariek “helduen soka-dantza” egin ostean, sua piztuko da. Bukatzeko eta behin sua piztuta, San Joaneko Zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.

Aurreskua
Noiz: 2023/06/23 22:30Non: Pasai Antxo, Zumardia
San Joan suaren inguruan aurreskua egingo du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak.

Bordon-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2023/06/24 10:00Non: Tolosa
Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek. 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope- 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko

Guardiako dantzak
Noiz: 2023/06/24 11:30Non: Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak: Ekainak 23, San Joan bezpera Ekainak 24, San Joan eguna

Axeri-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2023/06/24 12:00Non: Andoain, Goikoplaza
Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza eta jokoa uztartzen ditu axeri-dantzak. Hainbat zati ditu axeri-dantzak: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illentiarena, perra jartzea eta dorrea besteak beste. Ondoren, soka-dantza egiten dute axeri-dantzariek.

Zortzikoa
Noiz: 2023/06/24 13:30Non: Uharte-Arakil
San Joan egunez dantzatzen da Uharte Arakilen zortzikoa. XX. mende hasieran utzi zitzaion, eta 1989an berreskuratu zuen herritar talde batek, Joxemari Betelu buru zutela.

Zortzikoa
Noiz: 2023/06/24 20:00Non: Altsasu
Zortzikoa Altsasuko txistulariekin eta auzatea, Foru plazan
Dokumentuaren akzioak