Dokumentuaren akzioak
Maskaradak 2024
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.
Maskaradak 2024 Egutegia
- Urtarrilak 21, igandea: Pagola
- Urtarrilak
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
- Otsailak
4, igandea: IruriOtsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
- Otsailak 11, igandea:
Maule-Lextarre> Otsailak 11, igandea: Iruri
- Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
- Otsailak 24, larunbata: Muskildi
- Martxoak 2, larunbata: Donaixti
- Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
- Martxoak 17, igandea: Idauze
- Martxoak 23, larunbata: Aloze
- Martxoak 31, igandea: Barkoxe
- Apirilak 7, igandea: Larraine
- Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
- Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
- Apirilak 27, larunbata: Pagola
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Dokumentuaren akzioak