dantzan.eus buletina
2019-05-10

Albisteak

Aitzina tixertak, dantzarion frikitasuna paparrean!

Aitzina Tixertak 2019/05/10

Dantzariak (eta dantzarako musikariak) frikiak garela, zenbatetan entzun behar izan dugu hori? Frikiak gara eta harro gaude. Hori erakusteko sortu dugu Aitzina Tixertak markatxoa. Erakuts dezagun ba gure frikitasuna papar gainean! Lotura honetan kontsulta ditzakezue gure diseinuak, orain arte...

Gehiago irakurri →

Kontra-dantzak eta Sanferminetako dantzak Euskal Jaian

Kezka dantza taldea 2019/05/09

Asteburu honetan ospatuko da Eibarko 54. Euskal Jaia. Aurten ohiko datak baino dezente lehenago, hauteskundeak izango baitira maiatzeko azken asteburuan. Igandean, maiatzaren 12an, Euskal Jaiko dantza jaialdia egingo dugu Untzaga plazan eta hiru osagai nagusi izango ditugu bertan. Batetik, Iruñeko...

Gehiago irakurri →

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez izango dira aurtengo Atalak 2.0 proiektuan

Dantzan 2019/05/09

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez koreografoak jasoko ditu Atalak 2.0 sormena bultzatzea helburu duen proiektuak 2019. urtean. Apirilaren 30ean aurkeztu dute proiektuaren edizio berria eta aurten parte hartuko duten koreografoez gain datorren urtekok ere jakinarazi ditu...

Gehiago irakurri →

Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan

Duguna - Iruñeko dantzariak 2019/05/08

San Blaseko soka-dantza plazara atera genuenetik, konturatu gara Iruñean otsailaren 3aren inguruan dezentetan egoten dela elur arriskua. Joandako San Blas egunean zuri-zuri esnatu ziren Iruñeko karrikak eta guk eguerdian dantza egin beharra! Goizak aurrera egin ahala, tarteka bi maluta, tarteka e...

Gehiago irakurri →

Axuri Beltzaren 50. urteurrena ospatu dute Jaurrietan

Dantzan 2019/05/08

Jaurrietako Axuri Beltza dantza berreskuratu zela berrogeita hamar direla ospatu dute Jaurrietan bertan. Jaurrietako museo etnografikoaren inaugurazio eta dantzaren berreskurapenaren urteurrenak bat egin dute pasa den larunbatean. Axuri Beltza dantzari buruzko informazioak eta irudiek protagonis...

Gehiago irakurri →

Ion Agirretxe: "Bi astetan prestatu behar izan nuen nire ametsa zen papera"

Puntapioa 2019/05/07

Ion Agirretxe dantzari donostiarra, munduan barrena dabil biran  Espainiako dantza konpainia nazionalarekin. Kolonbian dela aprobetxatuta Hego Amerikan aritzen den Jon Artano EITBko kazetariak elkarrizketatu du. Colon antzokira hurbildu da Jon Artano eta entseguan harrapatu du Agirretxe. Desk...

Gehiago irakurri →

Christian Pacher-ekin dantzaldia: kronika

HERRIXA DANTZAN 2019/05/06

Apirilaren 28an Christian Pacher abeslari eta musikaria izan genuen dantzaldia ematen Espaloia kafe-antzokian. Bezperan Ahetzen (Lapurdi) Frantziako Poitou eskualdeko dantzen ikastaroa eman zuen (bertakoa baita), eta gauean dantzaldia Baionan, Zeina euskal taldearekin batera. Espaloian ohi baino...

Gehiago irakurri →

Dantza-jauzien oinarrietara atzera-saltoa

Dantzan Ikasi 2019/05/06

Gaskoiniako herri-dantzak apur bat ezagutzeko aukera izan genuen Joan Francés Tisner-ekin Elgetako Espaloia kafe-antzokian eman zigun ikastaroan. Bezperan Iruñean izan zen Jérôme Etxemaité dantza-maisuarekin batera, han ere ikastaroa eta dantzaldia ematen Ortzadar Folklore Elkarteak antolatuta...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Ezpata-dantzak Anberesen 2019 In de Kring

Dantzan 2019/05/10

Dunquerqueko In de Kring dantza taldea ezpata-dantza dantzatzen ageri da Anberesko katedralaren aurrean hartutako irudiotan. Frantziako flandestarrak dira Dunquerquekoak, eta haien ezpata-dantza Renaat Van Craenenbroeck-ek prestatu zuen orain 40 urte. Martxoko azken asteburuan Anberes hiriko ezpa...

Ikusi bideoa →

Amaia Elizaran: Block

Dantzan 2019/05/08

Blokeatu, oztopatu, galarazi, geldiarazi, bakartu... Block lana aurkeztu du Amaia Elizaranek Dferia azokan. Blokeoak galarazi egiten dio norbaiti bere bizitza normal egitea, eta modu bat baino gehiagotan eragin diezaioke. Gizakiok, aldika, ezin izaten dugu adierazi erraz geure burua, eta zail egite...

Ikusi bideoa →

Aiziritze: Kabalkada 1989 dantza-luzea

Dantzan 2019/05/07

Burgaintzi dantza taldekoak Aiziritzeko frontoian dantza-luzea dantzatzen ikus ditzakegu. 1989ko otsailaren 12an eman zuten kabalkadako irudiak dira. Maritzuli dantza konpainiako Claude Iruretagoienak grabatu zituen. Kabalkadakoak jasotzeaz gain, hilabete bat lehenago, kabalkada prestatzeko helburu...

Ikusi bideoa →

Orion: 1991 adinekoak jauziak dantzatzen

Dantzan 2019/05/06

Jauziak ohikoak ziren Biarno mendebaldeko herrietako jaietan 1960ko hamarkada bitartean. Ezkozen (Escòs okzitanieraz), herriko jaietan mezaren irteeran dantzatu ohi ziren jauziak, jai egitarauaren barne, 1960 hamarkada arte. Mr. Sanguinet tronpeta-joleak aipatuta "Ezkozera gentozelarik, beti e...

Ikusi bideoa →

Urduña: Otxomaioak 2018 entradillak

Dantzan 2018/05/11

Maiatzaren 9an, Urduñako Antiguako santutegian, Arrastariako herritarrek entradillak dantzatzen dituzte. Bezperan, maiatzaren 8an, Urduñako herritarrak igotzen dira santutegira eta agurra dantzatzen dute. Egungo eta aurreko txistulariek azaldu dizkigute jaiaren nondik norakoak, Joseba Larrietak (...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com