Irailaren 10ean zestoarrek zahagi-dantzarekin agurtu zituzten jaiak. Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistuari taldeak eta Zestuko Trikitixa taldeak elkarlanean aspaldian galduta zegoen ohitura berreskuratu dute. Udaletxe azpitik irten eta herritarrak kantuan eta dantzan trikitilariei jarraituz hainbat geldialdi egin zituzten zahagi-dantza dantzatzeko. Plazan bukatu zen jaia, zahagi-dantza, fandangoa, arin-arina eta biribilketa dantzatuta.
Argazkiak: Eire Vila. Zestoa, zahagi-dantza. 2017-09-10.
Gehiago irakurri →