dantzan.eus buletina
2024-01-26

Albisteak

Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Dantzan 2024/01/26

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi! Asteartea...

Gehiago irakurri →

Dantzari, aktore eta modelo Ederrena: Agnes Souret

Kuarrenta 2024/01/26

Dantza, moda eta zine munduan aritu zen Agnes Souret, Baionan jaiotako ezpeletarra. Eta ez zen txikikeriatan aritu: lehenengo Miss Frantzia edertasun lehiaketa irabazi zuen eta Hollywood eta Montecarloko Operara ere iritsi zen. Karmele Jaioren Maitasun Kapitala izenburuko azken liburuan izan dug...

Gehiago irakurri →

Koko-dantzak 2024 San Blas opilekin etorriko dira

Kezka dantza taldea 2024/01/25

Otsailaren 3an, larunbatez, ospatuko ditugu 2024ko koko-dantzak. Baserrietako koko-eskea Agina auzoan egingo dugu aurten. Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da. Koko-dantzak, otsailak 3, larunbata 8:30 Errebalen baserritarren postuetan ...

Gehiago irakurri →

Santibate eta libertimenduak 2024

Dantzan 2024/01/25

Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... Dantza, musika, bertsoa, ziria, kritika, umorea, algara edota negarra. Inauteri garaiarekin batera badator libertitzeko garaia, badatoz libertimenduak. Nafarroa Beherean, Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan. Libertimenduak eta santi...

Gehiago irakurri →

Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia

Argiaren Itzala 2024/01/23

Vicente Telletxea zen Lesakako alkatea garaitsu hartan. Bere ama Lintzoaingoa zen, nire aitaren aldeko familiaren herrikoa. Horregatik eta Donostiatik gertu baitzen joan ginen Lesakara, bertako dantzak ikastera. Euskal dantzaren alorrean, Nafarroa erdigune kultural bilakatzeko gure gogoa ere hor z...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Gipuzkoako Ondare Saria 2023: Ikerfolk-Argia

Dantzan 2024/01/24

Ikerfolk-Argia proiektuaren eta lantaldearen ibilbide eta ekarpen oparoa saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak 2023ko Ondare Sariaren bidez. Juan Antonio Urbeltzek (1940) eta Marian Arregik (1944-2018) gidatutako lantaldeak 60 urteko ibilbidean kultura ondarea babesteko, ikertzeko et...

Ikusi bideoa →

Pagola: Maskaradak 2024 Barrikadak

Dantzan 2024/01/23

Pagolarrek, ohi den legez, barrikadekin hasi dute maskaraden lehen emanaldia. Goizeko 9:30ean abiatu dute lehena, eta arizaleez gain, ordurako hainbat herritar zein inguruetatik bertaratutako jende ugari batu da. Pagolarren historiako lehen maskaradek hasiera-hasieratik ikusnahia piztu dutela dirud...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Pagola: Maskaradak 2024

Dantzan 2024/01/22

<p>Hasi dira 2024ko Zuberoako maskaradak, Pagolako gazteek emanak. Lehen aldiz prestatu dituzte historian pagolarrek maskaradak. Urtarrilaren 21arekin hasi dira inauteriak Zuberoan. Tenperatura hotzarekin ekin diote lanari, baina segituan berotu da giroa. Eguzkiak ere lagundu du horretan, baina goizean goizetik jendetza bildu da Pagolan festarako gogoz. Goizean bost barrikada egin dituzte, plazan azkena. Segidan Kherestuen jokoa antzeztu dute ea bazkal ostean etorri dira gainerako jokoak. Herriko emanaldiaren ondoren Zuberoako hainbat herri bisitatuko dituzte apirilaren azkenera bitarte. Apirilaren 27an, larunbata, Pagolan itxiko dute aurtengo maskarada garaia. Argazkiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Zuberoako maskaradak, Pagola, 2024-01-21.</p> <p> </p>

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Jon Landabidea on Urte berriarekin batera kaskarotak martxan

2024/01/21 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com