dantzan.eus buletina
2019-05-24

Albisteak

Markina Xemeingo eta Barkoxeko dantzariak gonbidatu dituzte Hondarribia Dantzan jaialdira

Dantzan 2019/05/24

Asteburu honetan Hondarribia Dantzan jaialdian izango dira Markina Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Barkoxeko dantza taldea. Hamairugarren urtez jarraian, Hondarribiako Kemen dantza taldeak Hondarribia Dantzan jaialdia antolatu du. Maiatzaren 20tik 26ra euskal dantzari buruzko hainbat jarduera an...

Gehiago irakurri →

Neskak dantzari-dantzan Bizkaiko Dantzari Egunean

Kattalin Agerre 2019/05/24

Iaz talde gutxi batzuetan neskek dantzatu bazuten dantzari-dantza Bizkaiko Dantzari Egunean, aurten talde gehiagotan izan dira neskak ezpata-dantza eginez. Talde askotan mutilak bakarrik dantzatzen dute oraindik, baina denbora gutxian emakumeen parte hartzea dantzari-dantzan orokortzen hasi da. Dur...

Gehiago irakurri →

Dantzertirako sarbide probetarako izen-emateko azken egunak

Dantzan 2019/05/23

Datorren ikasturtean Dantzertin, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi mailako Eskolan , sartzeko hauta probetarako izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da. Sarbide Probak egiteko izen-ematea Dantzertiko Idazkaritzan egin daiteke maiatzaren 24ra arte 09:00etatik 13:00etara. Inskripzio-esk...

Gehiago irakurri →

Eibarko Untzagan, Iruñeko udal plazan nola

Duguna - Iruñeko dantzariak 2019/05/22

Aspaldikoa dugu Kezka dantza taldearekiko harremana. Askotan nora jo jakiteko, Eibar aldera zuzendu dugu begirada eta han kausitu dugu erantzuna hainbatetan. Horregatik beti joaten gara plazer handiz bertara dantzara eta joandako maiatzaren 12an ere hala izan da. Euskal Jaia 2 astez aurreratu dute ...

Gehiago irakurri →

Errituren koreografiagatik Max saria eskuratu du Sharon Fridmanek

Dantzan 2019/05/21

Kukai konpainiaren Erritu lanagatik Sharon Fridman koreografo israeldarrak koreografia onenaren Max saria jaso du. Bart banatu dira SGAEren Arte Eszenikoen Max Sariak Valladoliden eta sarien helburua da arte eszenikoen inguruan sortzen diren urteko lan eta produkzio profesionalak saritzea. Kukai ko...

Gehiago irakurri →

Martin Zalakain ikusteko bi aukera: Garazi eta Arrasate

Kezka dantza taldea 2019/05/20

Pio Barojak sortutako pertsonaia Nafarroa Behereko Zaro herrian ezkondu zen Kattalin Ohandorekin, eta handik km gutxira, Donibane Garazin eskainiko dugu Martin Zalakain larunbat honetan, maiatzaren 25ean. Irulegiko eta Amikuzeko irratiek antolatuta, eta irratiak laguntzeko antolatu da emanaldia. Ma...

Gehiago irakurri →

Askoa Etxebarrieta: "Espazio okupatuak oso garrantzitsuak izan dira niretzat"

Puntapioa 2019/05/20

Tabernan zerbitzari lanean aritzen zenean ipini zioten "La Pulga" ezizena Askoa Etxebarrieta (Gasteiz, 1976) flamenko dantzariari, mahaien artetik ziztu bizian ibiltzen zelako. Oholtzara igotzen denean ere antzera ibiltzen da, bizi. Balletean hasi zen haur zela, baina azkenean, flamenkoak harrapatu...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Reintje Vos 2019 ezpata-dantza

Dantzan 2019/05/24

Flandriako (Belgika) Stekene herriko Reintje Vos taldeko dantzariak ditugu irudietan. Anberesko katedralaren aurrean ezpata-dantza dantzatzen ari dira. Martxoko azken asteburuan Anberesko ezpata-dantzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu da. Garizumaren erdian ospatzen dute urtero jaia eta ...

Ikusi bideoa →

Dantzaz - Atalak: Myriam Perez Cazabon

Gipuzkoako Dantzagunea 2019/05/22

Pertsonen arteko komunikazio-ereduak hartu ditu inspiraziotzat Myriam Perez Cazabon koreografoak Dantzazeko dantzariekin Atalak egonaldiko pieza prestatzeko. Isiltasunak duen adierazkortasuna da "Vals de un Funeral" piezaren oinarria. Isiltasuna komunikatzeko bide bezala ulertzen du Cazabonek eta i...

Ikusi bideoa →

Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

Dantzan 2019/05/21

Madonna euskal kantu baten doinura sartu da Eurovision galako oholtzara. Poparen erreginak bere klasikoetako bat abestu du Tel Aviven (Israel) ospatu den abesti lehiaketa entzutetsuan; 1989an kaleratu zuen Like a prayer kantuarekin hasi du emanaldia. Oraingoan kritika asko jaso ditu, tonua galduta ...

Ikusi bideoa →

Ezkozeko San Joan jaiak 1996

Dantzan 2019/05/20

1996an Ezkozen (Akitania) ospatu zituzten San Juan festetako dantza irudiak ditugu irudietan. Kadrilearen berreskuraketaren emaitza. Ez-ohiko orduan dantzatu zuten kadrilea, mezaren ondoren, eta ez gaueko dantzaldiaren amaieran, gauerdian, ohitura omen zuten orduan. Bi korru edo dantzari multzotan ...

Ikusi bideoa →

Raices 09 - Leitzako ingurutxoa TVE

Dantzan 2011/11/25

Leitzako ingurutxoa osorik jasota dago Raices programako atal honetan. Manuel Garrido Palacios-ek Leitzako Karlos Agirre, Marimi Odriozola eta Angel Alduntzin txistularia elkarrizketatzen ditu lehenengo, eta ondoren ingurutxo osoa dantzatzen dute herriko plazan. Zenbait dantzari identifikatu ahal i...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Argia dantzari taldea: Martin Zalakain

Dantzan 2019/05/22

Martin Zalakain ikuskizuna iruditan jaso du Gorka Bravo argazkilariak. Oholtza gaineko, zein atzeko abenturak izoztu ditu Bravok. Zalakain, ordea, ez da gelditu. Biran jarraitzen du Argia dantza taldearen eta Artedramaren artean osatutako ikuskizunak. Larunbat honetan, Donibane Garazin eskainiko dute emanaldia, Jai Alaian, 21:00etan eta ekainaren 1ean, Arrasateko Amaia antzokian, 19:30ean. Argazkiak: Gorka Bravo. Martin Zalakain ikuskizuna, Basauri, 2018-12-01.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22 Gehiago irakurri →

Aitor Gorostiza on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/21 Gehiago irakurri →

Patxi Laborda on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/21 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com