dantzan.eus buletina
2023-01-27

Albisteak

Santibate eta libertimenduak, gainean dugu inauteri garaia

Dantzan 2023/01/27

Lehendabizi zirtzilak etxe, kale eta ostatuetako jaun eta jabe egingo dira, bertsolariekin eta musikarien batera. Negua, gaua, iluna, beltza, hitza, kritika... dira zirtzilen eta Santibate jaiaren ezaugarriak. Segituan, ordea, libertimenduak ospatzen hasiko dira han eta hemen. Eta orduan dantzaria...

Gehiago irakurri →

Emazteak lehen aldikotz Donibaneko aurreskuan

Begiraleak Elkartea 2023/01/27

3 urteko etenaldia izan ondoren, azkenean joan den ekainean Begiraleak taldeak aurreskua dantzatu ahal izan zuen Donibane Lohizuneko bestetan. Ekainaren 26an izan zen, igandearekin, mezaren ondotik, elizaren atarian. Tradizioari jarraikiz... 1939 an egin zuten bezala, soka-dantzan ateratzen ...

Gehiago irakurri →

Badatoz 2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak!

Ostadar Dantza Taldea 2023/01/26

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 18), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.   Helburua, ohi bezala,...

Gehiago irakurri →

Flageldarren sarean

Argiaren Itzala 2023/01/26

Gure dantzak konprenitzeko lanean lagun gintzaketen kultura erreferenteak bilatu izan ditugu beti. 1970. Argia dantzari taldea Dijonen (Frantzia) da, bertako nazioarteko dantza jaialdian parte hartzeko. Jaialdiko epai-mahaikide dira Lou eta Claude Flagel dantza-maisu eta musikari belgiarrak. ...

Gehiago irakurri →

Plazara Dantzara Errebalen Lolita Delmonteil-ekin

Kezka dantza taldea 2023/01/24

Eskusoinua, ahotsa eta ttun-ttuna. Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, 19:00etan, dantzaldia izango dugu Errebalen Nafarroa Beheretik datorkigun Lolita Delmonteil musikariarekin. Eibarko Udalaren babesean ikasturtean zehar zenbait dantzaldi egiten ari gara eta urteko lehena dugu honako hau. Pl...

Gehiago irakurri →

Badator kokoa!!!

Iruinkokoa 2023/01/24

Otsailaren 19an (igandea) Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartuko ditu. Hau duzue egunerako programa: IRUINKOKOA (Iruñeko libertimendua) 9:30 karrika ingurua Zaldiko Maldikotik. Asalduak: Muthiko Alaiak Dormitaleriako auzokideak Duguna Abarzuza liburudenda ...

Gehiago irakurri →

Joxe Mari Arregi Altuna (1916-1987) Dantzari, txistulari eta artista

Jose Ignazio Ansorena 2023/01/24

Gerra ondoko urteetan nolakoak gertatu ziren herri musika eta dantzaren giroan Donostian eta donostiarren artean hiru artikulutan agertu nahi izan nuen eta horrela azaldu Izarti 1 ustezko azkenekoan. Baina, hura irakurtzearen ondorioz, Xabier Arregi Zubiarrain, aspaldiko lagun eta auzok...

Gehiago irakurri →

Danbor eta pifano erritmoan: Alarde militarrak

Josu Larrinaga Zugadi 2023/01/23

Tradizionalki, populazio-nukleoak (herriak, hiribilduak eta hiriak), balizko gerra-gatazkei begira (atzerriko inbasioak eta anaiarteko gerrak) edo ordena publikoari begira, sakoneko delitu-egitateen aurrean (pirateria, hiltzaileak eta gaizkileak, matxinoak, etab.), armak berrikusteko edo herritarra...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Oion: San Bizente eta San Anastasio 2023 Santu Zaindarien dantza

Dantzan 2023/01/25

Santu Zaindarien dantzaren zatiak eta urratsak azaldu dizkigute Oiongo dantzariek. Urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizenteren eta San Anastasioren jai egunean. Bi aldaera ditu dantzak eta prozesioan zehar bakoitza bitan dantzatzen dute. Lehenengo eta hirugarren geldialdietan aldaera...

Ikusi bideoa →

Maule-Lextarre: Maskaradak 2023

Dantzan 2023/01/23

Maskaradetan parte hartzearen esperientziaz aritu zaizkigu Maule-Lextarreko arizaleak. Lehen maskaradetako egunean egon gara eurekin, batzuentzat lehen aldia da, beste batzuek badute esperientzia. Anita Elkigarai eta Argitxu Claverie marexalak dira eta festan lehen aldiz ari dira parte hartzen; irr...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Oion 2023 Katxiren zilipurdia eta Santu Zaindarien dantza

Dantzan 2023/01/23

Katxiren zilipurdia eta Santu Zaindarien dantza egin dituzte Oionen. San Bizente eta San Anastasio egunean prozesioa egin dute dantzarien laguntzarekin. Meza aurretik Katxik zilipurdia egin du bandera-dantzaren azpian eta meza amaituta segizioan irten dira herritarrak, eliza eta udal ordezkariak, katxi eta dantzariak aurretik direla. Lau geldialditan dantzatu dira eta prozesioaren bukaeran zezentxoa erre dute. Argazkiak: Amaiur Aristi. Katxiren zilipurdia eta Santu Zaindarien dantza, San Bizente eta San Anastasio, Oion, 2023-01-22.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com