dantzan.eus buletina
2024-08-02

Albisteak

Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

Dantzan 2024/08/02

Dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako eta Donostiako Aste Nagusiko dantza ekitaldiak jaso ditugu. Bilbokoak badirudi guztiz zehaztu gabe daudela oraindik, beraz, abuztuan zehar saiatuko gara jasotzen. Gasteiz Abuztuak 3, larunbata 20:00 ...

Gehiago irakurri →

Aunitz urtez, Eibarko Klub Deportiboa!

Duguna - Iruñeko dantzariak 2024/08/01

Maiatzeko azken asteburua Eibarren eman dugu dantzan, Kezkako lagunek gonbidatuta. Txikiak eta handiak joan gara oraingoan. Aitzakia ez da makala, Kezka dantza taldea gerizpean duen Eibarko Klib Deportiboaren mendeurrena. Larunbatean txikien txanda izan da, beraz. Karrikainguru labur baten ondotik...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Lantzeko zortzikoa nazioartean

Dantzan 2024/08/01

Lantzeko zortzikoa Nafarroatik nazioartera zabaldu da azken urteetan eta mundu osoko dantzazaleek gozatzen dute bere doinura dantzan Frantzian, Portugalen eta Italian, esaterako. Hemen jaso ditugun adibideak: Bordele (Frantzia), Paris (Frantzia), Matosinhos (Portugal), Turin (Italia), Macra (Italia...

Ikusi bideoa →

Izaba: Santiago 2024 Ttun-ttuna

Dantzan 2024/07/30

Hainbat urtetan gordeak egon diren Erronkariko 40 jantzi tradizional dantzarazi dituzte aurten Santiago egunez Izaban. Duela 40 urte inguru bertako ttun-ttuna berreskuratzean egin ziren jantziak eta etxe batean gorde ziren. Orain etxea hustean jabeak herritarrei eman dizkie. Festetako egun nagusian...

Ikusi bideoa →

Lekorne: Kabalkada 2024

Dantzan 2024/07/29

Igande honetan plazaratu dute lekondarrek aurtengo lehen kabalkada. Dantzan, musikan, antzerkian, bertsotan eta kantuan batu ditu Lekorneko herritarrak berriz 10 urteren ondoren. 120 dantzari plazan; gazte eta zahar, hasi 16 urtetatik eta 70 urte bueltaraino. Hainbat jauzi, soka-dantza, makila-dant...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Lekorne: Kabalkada 2024

Dantzan 2024/08/02

<p>Dantza, antzerkia, musika, kantua eta bertsoa; Lekorneko kabalkada argazkitan. Uztailaren 28an plazaratu dute aurtengo lehen kabalkada Lekornen eta bihar, abuztuaren 3an, emango dute bigarrenez. Azkenekoz 2014an prestatu zuten kabalkada, baita 1995ean eta 1996an ere. Urtebete pasa aritu dira prestaketekin lekondarrak; urtebete herritarrak batuta, elkarlanean, dantzan eta euskaraz. Argazkiak: Amaiur Aristi. Kabalkada, Lekorne, 2024-07-28.</p>

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Patxi Montero on Lantzeko zortzikoa nazioartean

2024/08/01 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com