dantzan.eus buletina
2020-07-17

Albisteak

Kalez kale eta emakumeak ere sokan direla dantzatu dute aurreskua Markina-Xemeinen

Kattalin Agerre 2020/07/17

Egoera eta garaira egokituta, hainbat berritasunekin kaleratu dute Markina-Xemeinen Karmen Eguneko aurreskua. Koronabirusa dela eta segurtasun neurriak hartuta dantzatu behar izan dute eta egoera berezia aprobetxatuta emakumeak ere sokan ateratzeko pausoa eman dute. Karmen Eguneko aurreskua...

Gehiago irakurri →

Emakumeak dantza pieza sortu du NODE konpainiak

Dantzan 2020/07/16

NODE konpainiak pieza berria aurkeztuko du ostiral honetan, uztailaren 17an, 20:30ean Tabakalerako Kutxa Kultura Plazan. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek dantzatuko dute taldean sortu duten 18 minutuko koreografia. LABO GO egitarauaren 23. edizioaren barruan aurkeztuko da lana. D...

Gehiago irakurri →

Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

Dantzan Ikasi 2020/07/14

Kultura Eskola programa jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta horren bidez kultura jarduerak eskoletan lantzeko aukera izango da. Dantza eskoletara eramateko proiektuak irailaren 15erako aurkeztu beharko dituzte dantzariek eta dantza elkarteek. Dantzaren sektoreari pro...

Gehiago irakurri →

Uztailaren 25ean estreinatuko du Kresala dantza taldeak "Amoria & Dolore" ikuskizuna

Kresala Dantza Taldea 2020/07/13

Kresala dantza taldeak Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira ikuskizuna Bizkaiko Aurrera Fest Jaialdian aurkeztuko du. Gipuzkoako Dantzagunean sortutako lanak, itxaronaldi luzearen ondoren argia ikusiko du. Izan ere lehenengo estreinaldi data apirilaren 5ean zuen ikuskizunak, baina Covid-...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Iruñea: San Fermin 2020 zinta-dantza

Dantzan 2020/07/15

Uztailaren 14arekin, ez-sanferminak bukatu dira bart. Dena normal izan balitz, Dugunako dantzariek trokeo-dantzak dantzatu izanen lituzkete atzo eguerdian, Iruñeko udal plazan. Ezin izan dute ordea, eta beraz, uztailaren 7an egin bezala, bideoa sareratu dute, zinta-dantzarena hain zuzen, dantzarik...

Ikusi bideoa →

Zumarraga: Santa Isabel 2020 ezpata-dantza

Dantzan 2020/07/14

Adirane Peñagarikano Zumarragako ezpata-dantzariak azaldu dizkigu Santa Isabel egunean Antioko ermitan azkendariek dantzatzen dituzten puntuak. Belauniko jarrita hasten dira ezpatak dantzatzen Ama Birjinaren aurrean . Ezpata-dantzari taldea ermitaren barruan dela, aurrena kapitainak dantzatzen d...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua

Dantzan 2020/07/17

Berritasunez betetako aurreskua kaleratu dute Karmen Egunean Markina-Xemeinen. Pandemia dela eta ikusleen eta dantzarien arteko segurtasun distantziak mantentzeko kalez kale dantzatu dute aurreskua eta dantzariek zapiak eta maskarak erabili dituzte. Egoera berezia aprobetxatu eta ikusita guztiz moldatu behar zutela dantza emakumeek aurreskuan parte hartzeko pausoa ere eman dute. Argazkiak: Amaiur Aristi. Aurreskua, Karmen, Markina-Xemein, 2020-07-16.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com