dantzan.eus buletina
2022-12-02

Albisteak

"Folklorea hutsa, hotza eta esangurarik gabea bihurtzeak kezkatzen gaitu"

Dantzan 2022/12/02

Elkartruke batekin hasi eta 25 urteko bidea egin du Ibarra-kaldu Elkarteak antolatzen duen Barakaldoko Herrien Arteko Folklore Jaialdiak. Euskal Herriko eta inguruetako dantza eta musika oinarria hartu eta urtez urte handitzen joan da jaialdia. Ateak zein leihoak ireki dizkie Ibarra-kalduko kideei,...

Gehiago irakurri →

Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria

Dantzan 2022/12/02

Santutxuko Gaztedi dantza taldearekin dantzaren munduan sartu eta euskaltzaletasuna dantzaren eta ikastolen bidez bultzatzen jardundako Joseba Arrieta "Txertudi" (1932-2022) hil da 92 urterekin. Gaztedi dantzari taldearen lehen belaunaldiko kidea izan zen eta EDBn parte hartu eta Dantzari aldizkari...

Gehiago irakurri →

"Moor Krad" ikuskizuna estreinatuko du Ertzak

Ertza 2022/12/02

Abenduak 9, arratsaldeko 19:30ean, Asier Zabaletaren konpainiak Moor Kraad  obra estreinatuko du Arriaga Antzokian. Dantza Garaikidea da ikuskizunaren lengoaia nagusia, azken hamarkadetako teknika berriekin uztarturik, hala nola, Krump, tutting edo dantza urbanoak, dantza garaikidearekin bat egini...

Gehiago irakurri →

Goiz eta arratsaldez dantzan San Andres egun eguzkitsuan

Kezka dantza taldea 2022/12/01

Eguzki printzak batetik eta dantzaren mugimendu bestetik, goiz eta arratsaldez ongi berotuta ibili gara San Andres egunean aspaldiko partez. German Meabebasterretxea eta Millan Telleria bertsolarien jardunaren ondoren hasi da dantzaldia Untzaga plazan Jainaga eta Narbaizaren eskutik. Plazar...

Gehiago irakurri →

Jakes Abeberri hil da, dantza maite zuen politikaria

Dantzan 2022/12/01

Oldarra dantza taldeko dantzaria eta arduraduna, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria izandakoa, Biarritzeko Maitaldia dantza jaialdia plantan jarri zuen eta Malandain Ballet Biarritzen sustatzailea izan zen. Politikari abertzalea, kargu politikoak izan ditu hainbat hamarkadaz eta zehazki Bi...

Gehiago irakurri →

Escamot català Euskal Herrian 2022: zazpi hitzordu

HERRIXA DANTZAN 2022/11/30

Abenduko zubian dagoeneko ohiturakoa bihurtzen ari zaigu Escamot català-ren bisita, gure zorionerako. Zortzigarren urtez, aurten zortzi eguneko ibilbidea egingo dute, eta zazpi herritan dantzarako hitzorduak, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hauxe aurtengo egitaraua: Abenduak 3: Baigorri (Be...

Gehiago irakurri →

Gorputza ezagutzen eta jarrerak zuzentzen Garbiñe Aizpitarterekin

Dantzan Ikasi 2022/11/30

Postura eta erritmoei buruzko Garbiñe Aizpitarteren azalpen eta gomendio goxoak jaso ditugu piano doinuen laguntzaz. Dantzarion eguneroko lan tresna gorputza da. Bakarra dugu bizitza osorako, baina ezagutzen al dugu? Beharrezkoa da gure gorputzaren lanketa eta ezagutza, batez ere osasunari begira,...

Gehiago irakurri →

Lantzeko Zortzikoaren II. ikastaroa

Bizkai Euskal Folklor Elkartea 2022/11/28

Bizkai Euskal Folklor Elkarteak Lantzeko Zortzikoaren ikastaroa eskainiko du.  Klase egunak: 2022ko abenduaren 13, 15, 16, 19, 20, 21 eta 22an. Ordutegia: 20:00etatik 21:30era Tokia: Autonomia kalea, 44an. 48010 BILBO.   Ikastaroaren edukiak: ...

Gehiago irakurri →

2000 grabaziotik gora jaso dira euskal dantzen ikus-entzunezko ondarea babesteko proiektuan

Dantzan 2022/11/28

Euskal dantzen ikus-entzunezko ondarea arriskuan zegoela ikusita, hondatu aurretik bildu eta digitalizatzeko lanak egin dira. Zortzi urte iraun dituen programan 2000 grabaziotik gora digitalizatu eta dokumentatu dira, eta fitxak dagoeneko kontsulta daitezke Eresbilen katalogo ororrean . Eresbilen ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Deba: San Roke 2022 Ezpata-dantza

Dantzan 2022/11/29

Debako jaietako egun handian, abuztuak 16, San Roke ezpata-dantza kaleratu dute Gure Kaiko dantzariek. Goizean goiz egin diote harrera San Rokeri dantzariek eta herritarrek Plaza Zaharrean. Lehen dantza eginda segizioan abiatu dira parrokiatik San Roke ermitara, eta han ere dantzatu dira meza ondor...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com