|
dantzan.eus buletina 2015-07-10
|
Larunbatean, uztailaren 11an ospatuko da Abadiñon Durangaldeko ezpata-dantzarien eguna. Gerediaga auzoko foru zelaian bilduko dira aurten parte hartuko duten bederatzi dantza taldeak. Arratsaldeko 18:00etan kalejira egingo dute Matienako Laubide kaletik Gerediagaraino eta bertan 19:00etan hasiko d...
Gehiago irakurri →
|
Goierriko mendizale beterano talde batek lortu zuten atzo beraien erronka. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu dute. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako...
Gehiago irakurri →
|
Aiko taldeak erromeriak eta dantza tailerrak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko 6 herritan:
Uztailaren 13an Sanferminetatik igaro ondoren, 17an eta 18an Berastegi eta Errenteria bisitatuko dituzte, eta 19an, 20an eta 25ean Markinan, Arrigorriagan eta ...
Gehiago irakurri →
|
Badira urte batzuk neskatxen esku-dantzarekin hasi ginela, xumeki, sua edo alamartxoari lagun egiteagatik, eta urtetik urtera berrindartuz doaz Beasaingo sanjoan bezpera inguruko ekitaldiak: arbola altxatzea, kantu-jira, ondorengo erromeria... piztutako su ttiki hura bide onetik dijoala ikusteak ...
Gehiago irakurri →
|
Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan ...
Gehiago irakurri →
|
Uztailaren 6an 12:00etan suziria jaurti eta sanferminak hasten dira. Baina dantzarientzat festa 13:30etan hasten da. Iruñerriko dantza talde guztiak Foruen Plazan biltzen dira tradizioz beteriko folklore erakustaldia ospatzeko. Aurten Basakaitz dantza taldea izan da lehenbizikoa, ikurrina haizatze...
Gehiago irakurri →
|
Moralaren begiraleentzat eskandaluzko dantza gertatu zen baltsa eta debeku, sermoi, errieta eta bertso ugariren eragile izan zen agarrauan eta hiruko erritmoan egiten zen dantza lujuriatsua. Hona hemen Pedro Migel Urruzuno Salegik 1932an dantza berriei, bereziki baltsari, jarritako bertsoak . ...
Gehiago irakurri →
|
Zumarraga, Antioko baseliza, 2015ko uztailaren 2an, Santa Isabel. Neskak eta mutilak elkarrekin ezpata-dantzan lehen aldiz.
Zumarraga, ezpata-dantza Antion, 2015-07-02. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA
Ezpata-dantza Antion, soka-dantza, 2015-07-02. Arga...
Gehiago irakurri →
|
Ezagutzen ez diren bi gorputz elkar kolpatzetik intimitatea partekatzera pasatzen dira poliki-poliki Seicate konpainiaren Golpes de nada lanean. Laura Morales eta David Novoa dantzariek akrobazia eta geldiune bizkorrez helarazi nahi izan dute prozesu hori Lekuz Leku jaialdian. Irudiak: Eire Vila. B...
Gehiago irakurri →
|
1965an Michel Verdierek Amikuzeko zenbait txokotan grabaturiko irudi sortako beste film zati bat dugu honako hau. Jauziak dantzatzen ageri dira kalez jantzitako zenbait gizonezko. Gehienez ere hiru pertsona ikus ditzakegun arren, bati, hedadetuenari, txapelaz, egiten dio jarraipena bereziki kamerak...
Gehiago irakurri →
|
Atzo ospatu zuten Lesakan dantzaren egun handia. Dantzariak goizaldetik herrian aritu ziren kalean gora eta behera makilgurutzeak egiten eta modu berean iritsi ziren zubigainekoa egitera ere: aurrera eta atzera zubiak eginez, makilak gurutzatuz. Aitor Sorazuk YouTube-n jarritako irudiak dira honako...
Gehiago irakurri →
|
Antzinako euskal musika jasotzen duen diskoa argitaratu du Euskal Barrokensemble taldeak. Dantzen doinuak dira diskan jasotako piezetako zenbait. Bideo honetan lan honen ingurukoak kontatzen dizkigute Enrike Solinis, Mixel Etxekopar, Maika Etxekopar, Leire Berasaluze, Sabin Bikandi, Pablo Martin Ca...
Gehiago irakurri →
|
San Fermin eguna gaur, festaren eta dantzaren egun handia Lesakan. Dagoeneko Lesakako kaleetan gora eta behera ibiliko dira ezpata-dantzariak, eta laster izango dira zubigainean dantzan. Iazko irudiak dira honakoak, hain zuzen ere ziharkakoa ageri dira dantzan. Irudiak: Eire Vila, Lesaka: Ziharkako...
Gehiago irakurri →
|
Pilota partida baten arauak metaforatzat hartuta sortu du Judith Argomanizek Lauesku lanak. Lasala konpainiaren pieza honetan ezarritako arauen eta lehentasunezkoak diren nahien arteko jokoaren inguruko gogoeta egiten da. Lekuz Leku jaialdiaren baitan, Guggenheim Museoaren inguruan dantzatu dute Ja...
Gehiago irakurri →
|
San Pedro eguna Lekeition, kaxarranka eta eguzki-dantzarekin. Argazkiak: Martin Bosch "Aritz". Lekeitio, 2015-06-29.
Gehiago irakurri →
|
|
|
|