Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Emakumia, jakin ezazu, sarri ba zabiltz baltsian, jartzen zerala nolabaiteko emakumeen klasian

Dokumentuaren akzioak

Emakumia, jakin ezazu, sarri ba zabiltz baltsian, jartzen zerala nolabaiteko emakumeen klasian

2015/07/06 09:30

Moralaren begiraleentzat eskandaluzko dantza gertatu zen baltsa eta debeku, sermoi, errieta eta bertso ugariren eragile izan zen agarrauan eta hiruko erritmoan egiten zen dantza lujuriatsua. Hona hemen Pedro Migel Urruzuno Salegik 1932an dantza berriei, bereziki baltsari, jarritako bertsoak

Dantza Berriak (1932)

1
Erdal erritik agertu zaigu
dantza jenero berria,
izan bear du, dirudienez
moskorren batek jarria.
Baltsa du izena eta
oso da nazkagarria,
begiratzeak bakarrik ere
eman lezake larria.

2
Moskorrak zutik juateko
oi du laguna albuan,
dantzatutzeko begira nola
birritan bearko duan:
mutill ta neskatx alkarri eldurik
burrukarien moduan.
alare beren ustean ezda
formalagorik munduan.

3
Jira ta bira zoroen gisa
baña pausua narrasa,
oa batetik bestera errez
dijoakie arnasa:
batek gaitzikan ba du
izango dute besteak arraza,
alkarri gaitzak egotzitzeko
orra bide txit erreza

4
Lastima ere ezta txikia
denen arpegi leunak,
malaskatzea bizar zatarraz
beren dantzari lagunak;
ori guzia egiten dute
lotsa gutxiko zaldunak,
baña merezi ere bai dama
buru ariñ ta auldunak.

5
EMAKUMIA, jakin ezazu,
sarri ba zabiltz baltsian,
jartzen zerala nolabaiteko
emakumeen klasian:
aurretik eder egiñagatik,
izango dira atzian
guraiza zorrotz kras-kras egingo
dutenak zure jantzian.

6
Nere iritziz balsio zale
dan emakume guztia,
nai ezpadure senar-gai gabe
geldituko da tristia:
mereziko du, usai eginta
danak albora uztia,
santuak jazten igaro dezan
bere bizitza guztia.

Pedro Migel Urruzuno Salegi, Bertsolariya aldizkaria, 1932, 39. zbkia, 248. orrialdea.

Pedro Migel Urruzuno, Bertsolariya, 1932.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.