Dokumentuaren akzioak
Urteko dantza erakustaldia egingo du zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeak
Alkartasuna Dantza Taldekoen arabera, dantza erakustaldiaren helburua «herritarrek Euskal Herriko dantza desberdinak ezagutzea da». Era berean, taldeak urtean zehar egin duen lana erakusteko ere balio duela diote, «azken finean, guztiok ondo pasatzea da helburua».
Luzaideko dantzekin hasiko dute zapatuko dantza erakustaldia eta Behenafarroako kabalgada aurkeztuko dutela jakinarazi dute.
Ondoren, Bermeoko Abesbatzarekin batera, Gipuzkoako Erreberentzia ikusteko aukera izango dute bertaratutako guztiek. Ezpata dantza eta Euskara Plazara dantzatzen jarraituko dute eta jotekin jarraituko dute erakustaldia. Ostean, Nafarroako dantzak landuko dituzte. Busturialdeko Gaiteroen laguntza ere izango dute dantzariek Eskalapoin dantzatzeko. Amaitzeko, Bizkaiko dantzak egingo dituztela jakinarazi dute.
80 dantzari eta musikari inguruk parte hartuko dute zapatuan, 22:00etan, hasiko den dantza erakustaldian, eta sarrera doanekoa da.
Dokumentuaren akzioak