Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Erromeriak eta dantza tailerrak han eta hemen

Dokumentuaren akzioak

Erromeriak eta dantza tailerrak han eta hemen

2015/07/10 09:00

Aiko taldeak erromeriak eta dantza tailerrak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko 6 herritan:

  • Uztailaren 13an Sanferminetatik igaro ondoren, 17an eta 18an Berastegi eta Errenteria bisitatuko dituzte, eta 19an, 20an eta 25ean Markinan, Arrigorriagan eta Ispasterren egongo dira
  • Berastegik jasoko du tailer bakarra, doakoa, uztailaren 17an, ostiralean, udal egoitzetan. Ondoren herri berean erromeria bat egingo da, abuztuaren 9an, igandean
  •   Uztailaren 18an, larunbatean, Aikok bat egingo du duela 14 urtetik Ereintza Dantza Taldeak Errenterian antolatzen duen Erromeri Eguneko ekitaldiekin

 
Aikok, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu taldeak Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herri bisitatuko ditu uztailean, bost erromeria eta dantza tailer bat eskaintzeko. Iruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aikok bisitatuko dituen sei udalerriak, dantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazioari jarraituz.
 
San Fermin jaietan murgilduta dagoen Iruñea zaharra izango da Dantzaldi Erromeria jasoko duen lehenengoa, Taconera-Vistabellako euskara jardueren gune den Oinez Txokoa gunean, gaueko 23:30etatik aurrera. Dantzaz gozatzeko aukera izango da, dantza herrikoien koreografia tradizionalaren oinarriak ikasiz, guztia ere, gozamen eta dibertsio giroan, maisu eta musikari profesionalen gidaritzapean. Aiko: Kontzertu-erromeria
 
Ostiralean, uztailaren 17an, Berastegiren txanda izango da. Oraingo honetan doako dantza tailerra jasoko du Udaletxeko Erabilera anitzeko Aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Tailerra eskaini ondoren erromeria egingo da herri berean, abuztuaren 9an, igandean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan. Tailerra, erromerian egingo diren dantzak ikasteko edo hobetzeko dago antolatuta, eta Irune Arrizubieta dantza irakasle eta AIKO Taldeko kideak emango du. Tailer horretan parte hartzeko interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete bulegoa@aikotaldea.eus helbide elektronikoaren bitartez edo 634 423 539 telefono zenbakira deituz.
 
Hurrengo egunean, uztailaren 18an, Errenteriaren txanda izango da, beste Dantzaldi batekin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zumardian. Ekimen horren bitartez, eta azken urteetan gertatzen ari den bezala, AIKO Taldeak bat egin du Ereintza Dantza Taldeak 14 urtetatik hona Gipuzkoako herri horretan antolatzen duen Erromeri Egunarekin.
 
Nafarroatik eta Gipuzkoatik igaro ondoren, AIKOk Bizkaiko hainbat udalerritan eskainiko dituen beste hiru Dantzaldi Erromeriarekin osatuko du uztaileko jarduketa programa. Markina-Xemeinen (igandean, uztailaren 19an, arratsaldeko 19:30etan, plazan), Arrigorriagan (astelehenean, uztailaren 20an, Herriko Plazan, 21:00etatik aurrera) eta Ispasterren (larunbatean, uztailaren 25ean, Santiago egunean, eguerdiko 13:00etan, Bizkaiko kostaldeko herrian Santu horri eskainita dagoen baselizan).  
 
Aiko taldea
musikari, koreografo eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, guztiak bokazio berdintsuarekin: ‘modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo  eta dantzan egitea´  eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da bere helburua.
 
AIKO Taldea, gure plazak haien erromeria “bereziekin” girotzeaz gain, Euskal ondare tradizionala transmititzeaz eta hedatzeaz ere arduratzen da, zaletuei edo eta profesionalei zuzendutako ikastaro, mintegi nahiz master class saioak antolatuz. AIKOk bere metodologia propioa landu du eta urritik ekainera bitartean hainbat herritan antolatzen duen Dantzaldi Ibiltaria ekimenarekin, Euskal Herri osoko txokoetara heltzen da.

Egitaraua

  • Uztaila 13 astelehena: Dantzaldi Erromeria (23:30): Txoko Oinez, Parque de la Taconera, Iruñea
  • Uztaila 17 ostirala: Dantza Tailerra (19:00): Sala Multiusos, Berastegiko Udala
  • Uztaila 18 larunbata: Dantzaldi Erromeria (18:00): Alameda, Errenteria
  • Uztaila 19 igandea: Dantzaldi Erromeria (19:30): Plaza de Markina-Xemein
  • Uztaila 20 astelehena: Dantzaldi Erromeria (21:00): Herriko Plaza, Arrigorriaga
  • Uztaila 25 larunbata: Dantzaldi Erromeria (13:00): Ermita de Santiago, Ispaster

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...