Iruñerriko dantzarien Folklore jaialdia 2015
Uztailaren 6an 12:00etan suziria jaurti eta sanferminak hasten dira. Baina dantzarientzat festa 13:30etan hasten da. Iruñerriko dantza talde guztiak Foruen Plazan biltzen dira tradizioz beteriko folklore erakustaldia ospatzeko. Aurten Basakaitz dantza taldea izan da lehenbizikoa, ikurrina haizatzeko arduradun eta dantzarako beharrezko musika bere esku egon da. Atzetik izan ditu Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori-Zuri, Amaiur eta Ardantzeta guztira 500 dantzari eta musikari bildu dira. Jarraian, ikusleak dantzara gonbidatuak izan dira jai giro erraldoian.
Dantzatutako errepertorioa:
- Agurra
- Berako Bordondantza eta Makildantzak
- Igitai dantza
- Iribaseko ingurutxoa
- Gau ainerak jauzia
- Larraindantza