Dokumentuaren akzioak
Goierriko Mendizale Beteranoak dantzan, Iruñeako plazan
Erronka bete dute Goierriko Mendizale Beteranoek. Hiru eguneko zeharkaldiaren ondoren, Iruñera iritsi eta udaletxeko plazan, San Fermin egunez, bederatziak puntuan, Gipuzkoako soka dantza dantzatu dute. Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi dantzariak izan dituzte lagun.
1856. urtean Zaldibiako dantza taldeak, Joxe Agustin Olanoren gidaritzapean egindako ibilbidea da egin dutena. Duela 159 urte zaldibiarrek egun bakar batean egin zuten oinezko bidea, hamaika bat orduan. Aralarko mapetan Dantzariaren Bidea izenarekin ezagutzen da.
Dokumentuaren akzioak



