Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

Dokumentuaren akzioak

Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

2015/07/08 11:40
Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

Argazkia: Izaskun Salazar, Goierriko Hitza

Goierriko mendizale beterano talde batek lortu zuten atzo beraien erronka. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu dute. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako dantzariak izan dituzte lagun. 63 kmko zeharkaldia da, bere garaian Zaldibiako dantzariek 11 ordutan egin zutena, eta mendizale talde honek hiru egunetan burutu duena.

Dantzarien Bidea: 1856, 2007 eta 2012

1856an, Jose Antonio Olano (1825-1885) zen Iztuetaren irakaspenekin jarraitzen zuen dantza-maisua Gipuzkoako Goierrin. San Fermin jaiak zirela eta Iruñeko jaietan dantza egiteko kontratatu zituzten Olano eta berak gidatzen zituen dantzariak eta emanaldiaren bezperan, oinez abiatu ziren. Zaldibiatik Aralar mendi-lerroa pasa ondoren iritsi ziren Iruñera. Hurrengo goizean emanaldia eskaini zuten Iruñean. Zaldibiko dantzarien ibilaldiaren oroitzapenetan, zeharkaldia "Dantzarien Bidea" izenarekin bataiatu eta erabili izan da mendizaleen artean.

2007an, Irungo Kemen dantza taldekoek XIX. mendeko dantzarien lana errepikatu eta Dantzarien Bidea oinez osatu eta Iruñeko plazan dantza-emanaldia eskaini zuten. 2012an, taldearen 40. urteurreneko ospakizunekin hasteko bide berbera egin zuten Kemen dantza taldekoek.

Goierriko mendizaleak aurten

Aurten Goierriko mendizale  talde batek heldu dio erronkari. Goierriko Hitza-ren webguneak jaso du honen berri hasieratik, Loinaz Agirreren albiste eta eguneko argazki kronikak argitaratuz. Goiberrik eta Diario Vascok ere azaldu dituzte garai hartako dantzari eta egungo mendizale-dantzarien inguruko nondik-norakoak. Duela 159 urte Jose Antonio Olanoren gidaritzapean bidea egin zuten dantzariek egun bakar batean, 11 ordutan, Iruñera iristea lortu bazuten ere aurten 3 eguneko bidea egin dute mendizale beteranoek. Hori bai, Iruñean, San Fermin egunean, goizeko 9:00etan, Sarriegi eta Apaolaza dantzariak aurresku eta atzesku zirela osatutako sokan sartu dira mendizaleak, eta zeharkaldiaren izena ematen dion dantzarien lanarekin kunplitu dute.

Dokumentuaren akzioak

2015/07/08 18:04
Ederra eta luxua izan zen Mikel Sarriegi eta Mikel Apaolaza (eta gainontzeko dantzariak) Iruñeko plaza nagusian dantzan ikustea. Lastima arduradunek hautatutako unea: entzierroaren ondotik, prozesioaren justu aitzinetik, presaka, karrikak zikin, garbiketako 3 kamioi inguruan zarataka...
2015/07/09 10:05
Eskerrik asko Aritz, badakizu dantzariontzako izaten dela ederra eta ohorea dantzatu ahal izatea bera. eta egia da bai, estu antzean sentitu ginela, diozun moduan, momentuarekin.
Gero, jai giroan egun paregabea pasatzeko aukera eman zigun, eta ondo bukatu ditzazuela feriak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.