Dantzarien bidea, Zaldibiatik Iruñera oinez, egingo dute berriz Kemen-ekoek

2012/10/11
Dantzarien bidea, Zaldibiatik Iruñera oinez, egingo dute berriz Kemen-ekoek

Kemen dantza taldeak bere blogean eman du egitasmoaren berri, eta bertan adierazi dutenez, "Lehenengo mendi martxak izugarrizko oihartzuna izan zuen komunikabideetan eta aurtengoa umilago egiteko asmoa" dute. Orduko hartan, Iruñera iritsi eta dantza emanaldia egin zuten bertan. Aurten ez dute iragarri, baina ziur dantza apur bat egingo dutela, oinak astintzeko besterik ez bada.

Eder Valladares
Eder Valladares
2012/10/11 12:06

Blogean dagoen sarreran 2007. urtean eginiko ibilbidearen bideoa dago baina lotura zuzena hemen duzue:
http://www.youtube.com/watch?v=JARWgxEVdzQ
Ea ze nolako eguraldia dugun.

Izaskun Salazar
Izaskun Salazar
2012/10/11 15:53

Zorte on eguraldiarekin, eta gozatu asteburua!!