Dantzarien bidea egin eta Iruñean dantzatu du Kemenek

error while rendering plone.documentbyline
Dantzarien bidea egin eta Iruñean dantzatu du Kemenek

Pentsatutako modu eta ordutegian burutu dute "Dantzarien bidea" egitasmoa Kemen-eko dantzariek. Diario de Noticias egunkariak dantzarien egitasmoari jarraipena egin dio, eta igandean eta astelehenean artikulu bana argitaratu ditu Kemenekoen nondik norakoekin. Kemen dantza taldeak flickr-en duen gunean ere hasi dira txangoko argazki batzuk argitaratzen.

Aurreikusi bezala ostiralean, 12:30etan Zaldibian zeuden Irungo dantzariak. Iztuetaren etxe aurrean bildu ziren eta bertatik abiatu ziren oinez Aralarren gora. Lehen gaua San Migeleko Guardetxean pasa zuten. Larunbatean Irurtzunera iritsi ziren. Igande goizean Irurtzundik Iruñera dauden 22 kilometroak oinez egin zituzten eta 12:45etan iritsi ziren hiriburura.

Burgoen plazan zain zuten ikusle multzo bat. Oinak astindu, botak erantzi, abarketak jantzi, eta ekitaldia gogorazteko kamiseta soinean jantzita luzaketak eta beroketak hasi zituzten. Aurreskua, Zinta-dantza, beste Gipuzkoako beste 2-3 dantza eskaini zituzten Diario de Noticias-ek jasotako kronikaren arabera.

1856an Jose Antonio Olano dantza maisuak gidatutako dantzari koadrillak egindako errepikatu dute 150 urte beranduago Irungo Kemen dantza taldeko koadrilla honek. Hankak luzatzen lan apur bat izango dute datozen egunotan.
Kemen dantzarien bidea
Joseba3
Anonimoak
2007/10/15 13:33

Zorionak! Orain agujetak pasatzera!