Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguzkipean inguruka

Dokumentuaren akzioak

Eguzkipean inguruka

Iruñerriko hamabi taldetako bostehun dantzarik euskal dantzekin hasi dituzte festak. Iribasko ingurutxoa dantzatu dute, besteak beste

Foruen plazako harrizko lurrak burdina zirudien atzo. Bero saparen ondorioz, gori-gori zegoen harria. 13:30ean, Basakaitz taldeko dantzariek, antzinako arropa dotorez jantzita, lehen agurra egin zieten plazako ikusleei.
Egilea
Joxerra Senar
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/07/07
Lotura
Berria

Ikurrin erraldoiaren gidaritzapean, Iruñerriko beste 11 taldetako bostehun dantzarik plaza handia inguratu zuten. Han ziren Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori-Zuri, Amaiur eta Ardantzeta taldeko dantzariak, beroari aurre egiteko gertu.

Barañaingo Harizti taldeko dantzarietako batek bosgarren urtea du aurtengoa, eta maite du festak hasteko modu hori: «Nire lagunek ez dute dantzatzen, eta zuzenean Gazteluko plazara joaten dira, baina hau oso desberdina da. Nahiago dut horrela. Jaikitzen zara goizeko hamarretan, joaten zara hamaiketakoa hartzera, ikusten duzu txupinazoa tabernan, eta, gero, jantzi osoa jarrita, hona etortzen gara».

Mutilak Berako bordondantza eta makil dantzarekin dabiltzan bitartean, Duguna taldeko Maialen Etaiok arretaz begiratzen du. Hiru urte zituenetik dabil dantzan, «bizi osoa». Alta, hamazazpi urte baino ez ditu, eta lehen aldia da Foruen plazan dantza egiten duena. Urduri dago, igitai dantza noiz hasiko.

Ekitaldiko dantza nagusia, ordea, Iribasko ingurutxoa izan da. «Iribasko ingurutxoa oso aspaldikoa da, ez dakigu noizkoa. Urte gutxian, gerrako denboran galdu zen. Pentsatzen dut dantzatzeko gizonik ez zelako egongo edo gogorik ere ez zelako», azaldu du Basakaitz taldeko Miren Juanenak.

Larraungo ibarrean eta inguruetan, aspaldi, herri bakoitzak bere dantza zuen, bere berezitasunekin. Leitzan ez zen galdu, eta Uitzin ere eusten diote. Juanenaren arabera, duela bi hamarkada pasa, taldeek dantzatzen zuten esanez Iribasko ingurutxoa zela, eta herriko jendea haserretzen zen. Horregatik, Juanenak eta Juan Mari Beltran txistulariak, herritarren laguntzaz, aspaldiko dantza hura berreskuratu zuten: «Beldurra nuen urte bateko kontua izango zela, baina 18 urte badira hasi ginela. Ilusio handia egiten zigun hemen dantza egiteak».

Eguzkipean inguruka ibili ostean, izerdi patsetan dago Amaiurko Xabi Diaz. Hamabi urte pasa daramatza Foruen plazan dantza egiten. «Animatu nahiko nuke jende gaztea hau egitera ere». Larrain dantzarekin amaitu da ekitaldia, eta ikusleek ere parte hartu dute. Amaia Cunchillos edalontzi bete ur ari zen edaten. Haren esanetan, euskal kultura erakusteko modu bat da festa hasiera, «mozkorkeriatan ibili gabe».

Foruen plazako harrizko lurrak burdina zirudien atzo. Bero saparen ondorioz, gori-gori zegoen harria. 13:30ean, Basakaitz taldeko dantzariek, antzinako arropa dotorez jantzita, lehen agurra egin zieten plazako ikusleei. Ikurrin erraldoiaren gidaritzapean, Iruñerriko beste 11 taldetako bostehun dantzarik plaza handia inguratu zuten. Han ziren Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori-Zuri, Amaiur eta Ardantzeta taldeko dantzariak, beroari aurre egiteko gertu.

Foruen plazako dantzak, atzo.

Dokumentuaren akzioak