dantzan.eus buletina
2025-07-18

Albisteak

50. urtez Portugalete Euskal Herriko eta munduko dantzen topaleku

Dantzan 2025/07/18

Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Kuba, Mexiko eta Euskal Herriko taldeak izango dira aurtengo Portugaleteko Folklore Jaialdian . Elai Alai Kultur Elkarteak 1972. urtean antolatu zuen lehen aldiz jaialdia, baina etenaldiak ere izan dira; testuinguru politikoagatik lehenengo urt...

Gehiago irakurri →

Jon Fernandez: "Jendeak konplexua dauka geurea dena egiteko"

Amaiur Aristi Arregi 2025/07/16

Gasteizko Folklore Akademiako atean hartu gaitu Jon Fernandezek (Gasteiz, 1962). Zain-zain genuen, kalearen beste aldetik egin digu oihu. [Kapitalean erdi galduta gu]. Atezaina edo etxeko jauna dirudi, eta ez da gutxiagorako, 30 urtean aritu da bertan dantza irakasle. Erretiroa hartu bezperatan egi...

Gehiago irakurri →

Koreako telebista bat Eibarko Euskal Jaian

Kezka dantza taldea 2025/07/15

Aurtengo Euskal Jaian bisita bitxia izan dugu. Koreako telebista bateko kazetaria eta kamerak izan ziren Untzagan dantza ekitaldiaren irudiak hartzen eta elkarrizketak egiten. Zahartzaroaren gorputz gainbehera saihesteko jarduera fisikoak dituen onurez egin du erreportajea Koreako TVN telebistak...

Gehiago irakurri →

Bizkaiko Erromeria Eguna ospatuko da lehen aldiz Durangon urriaren 4an

Dantzan 2025/07/11

"Erromeriaren kontzeptu guztiak batzeko asmoz" egun osoko egitarau zabala izango du Bizkaiko Erromeria Egunak urriaren 4an Durangon. "Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko" dela iragarri dute antolatzaileek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangoko Udalak...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Euskal dantzaren onurak osasunean Koreako telebistan

Dantzan 2025/07/15

Zahartzaroaren gorputz gainbehera saihesteko jarduera fisikoak duen garrantziaz erreportajea egin du Koreako TVN telebistak eta helduentzat egoki diren aktibitateen artean euskal dantzari begiratu diote kazetari korearrek. Eibarko Euskal Jaian Kezkako eta Añorgako Arkaitz taldeetako dantzarien...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Zumarraga: Santa Isabel 2025 Ezpata-dantza eta Aurreskua

Jonmikel Intsausti 2025/07/18

Baneraman urte batzuk Zumarragako Santa Isabeletan parte hartzen ez nuenik, ohitura da herritarrok parte-hartzea (hemen Urretxu eta Zumarragako biztanleak barnean hartzen ditut), tradizio handiko erromeria ospatzen baitugu Antio baselizaren inguruetan. Igoera dantzari eta txistulariekin egin nuen, Eitza auzoa beti bezain eder atondu zuten auzotarrek eta eliza barnean ezpata-dantzaren erritua beste behin ikusi ahal izan nuen: egun berezia da, argazkiak lasai atera eta otordua kuadrillarekin egitekoa. Itzuliko gara. Irudiak: Jonmikel Intsausti. Ezpata-dantza eta Aurreskua, Santa Isabel, Zumarraga, 2025-07-02.

Gehiago irakurri →

Podcastak

Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra

2025/07/17

Ikasturtea ondo bukatzeko gaurko Oinak Arin saioan gonbidatu berezia izan dugu: Idaho estatuko (AEB) Boise hiriburuko Madalen Bieter dantzaria.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com