Orain arteko ekarpenak
Garaian garaikoa: Dantzen eta festen infantilizaziorik ez, mesedez
2025/09/09

Umeek festan parte hartu behar dute, baina dagokien lekuan eta garaian. Gaueko 3:00etan taberna umeen espazioa ez den bezala, herriko festetako egun handiko dantza ere ez da umeen lekua.
Azken aldian dena infantilizatzeko joera sumatzen dut, umeak helduen gauzak egiten jartzekoa, haurrak erdi...
Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta
2025/09/05

Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Aurten bigarrengo...
Urtetik urtera 500 urteko Santanazaleen tradizioa eguneratzen
2025/07/24

1509. urtekoak dira S antanazaleen kofradiako lehen dokumentuak, eta ordutik garaian garaiko aldaketekin bizirik dirau ohiturak Ordizian. Santanazaleen eguna Santa Ana bigarrenean ospatzen da, uztailaren 27an, eta azken urtean ezkondu diren bikoteak dira protagonistak. Kofradiako urt...
Jon Fernandez: "Jendeak konplexua dauka geurea dena egiteko"
2025/07/16

Gasteizko Folklore Akademiako atean hartu gaitu Jon Fernandezek (Gasteiz, 1962). Zain-zain genuen, kalearen beste aldetik egin digu oihu. [Kapitalean erdi galduta gu]. Atezaina edo etxeko jauna dirudi, eta ez da gutxiagorako, 30 urtean aritu da bertan dantza irakasle. Erretiroa hartu bezperatan egi...
Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan
2025/06/27

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" mahai-ingurua Jone...
Pepi Arrospide: "Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu"
2025/05/09

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan pentsatu dut asteburu hone...
Saliño-dantza plazaratu dute zumaiarrek
2025/04/30

Zumaian aspaldian ahaztua zuten dantza plazaratu dute San Telmo jaietan: saliño-dantza edo zahagi-dantza. 1960ko hamarkada ingurutik galdua zen herrian saliño-dantza dantzatzeko ohitura eta aurten berrartu dute. Euririk gabeko santelmoak arraroak izan ohi dira, eta aurten ere ez du hutsik egin....
50 urte makila hotsak Amezketara itzuli zirela
2025/02/28

"Zain-zain egoten ginen, makila hotsa entzun eta kanpora ateratzen ginen eta han mutil kuadrilla bat dantzan", hala gogoratzen ditu Eider Amundarainek (Ugarte, 1975) ume-umetatik talai-dantzariak. Hain justu, talaiak berreskuratu ziren garaian jaiotakoa da eta gero, bera izan zen dantzan atera zen ...
50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen
2025/02/06

Kandelario eguna eguzki goxoarekin esnatu da Donibane Lohizunen; udaberrian gaudela dirudi jada. Hartzak bai jakin noiz irten lozorrotik! Ilargiari begiratu eta beste pixka batean zulora sartzea erabaki du, baina igande eguzkitsua kaskarotekin dantzan igaro ondoren.
“Kaskaroten ateraldia...
Olentzero bahitu duzue eta Olentzero-fakea darabilzue zuen interes komertzial eta instituzionalen zerbitzura
2024/12/24

Nortzuk dira Olentzero bahitzaile eta esplotadore nagusiak? Izendatu ditzagun: EITB, Bilboko Udala, Mungiako udala, Irungo udala, eta abar.
Herri kultura eta festa-erritoak herritarroi lapurtu eta merkantzia bihurtuta zuen interes komertzialen mesedetan desitxuratuta baliatzeaz salatzen zaituzte...
Orain arteko erantzunak
Amaiur Aristi Arregi on Folklorea uda garaian
2017/10/30
Xabierren artikuluak guztiz gogorarazi dit nire herriko XX. mende hasierako panorama. Gehienbat hasierako handikien argazkiak, baina baita ondorengo zenbait gogoetak ere. Gogoratu, Zestoara iritsi zirela Euskal Herrira etorri ziren lehengotako turistak, Etxaberen herritik 15 kilometrora kokatuta dagoen 3.000 biztanleko herri txikira. Egun kostaldeko herriak jasotzen ari diren turista uholdea aspaldi jaso zuen Zestoak.
Xabierrek aipatu moduan, herritarrentzat diru-iturria ziren kanpotik etorritako udatiar horiek, herriko ekonomian eta arkitekturan izugarrizko aldaketak ekartzeaz gain herriko kultur taldeen, baita dantza taldeen dinamikan ere bete-betean eragin zuten. Bertako kultura, ondare-kulturala bihurtu zutela esaten atrebituko nintzateke, bertako dantzak turistentzako ikuskizun bihurtu zituzten.
Adibide garbia da, Bainuetxeak 1928ko promozio bideo batean euskal dantzak erakusten dituela. Bainuetxeak ez ezik, herritarrek ere, bertako zenbait dantza turistentzako bideratzen hasi ziren. Zahagi-dantza dantzatzen zuten herritarrek festetan, baina etxez etxe edo baserriz baserri aritu beharrean hotelez hotel ibiltzen ziren dantzariak. Dantza taldearen emanaldi kopurua izugarri igotzen zen udan, udarako igandetan, uda pasatzera Zestoara joaten zirenen aurrean dantzatu ohi zuten, hoteletan izan ohi ziren dantzarien emanaldi gehienak. Bestalde, herrian bertan ere turistak erakartzeko egun edota jaialdi bereziak antolatzen omen ziren. Aragoiko eguna, Galiziako eguna, baita Euskal Jaia ere.Igandeetan ospatzen ziren egun horiek. Horrela, kulturen elkartrukea egiten zutela ikus daiteke, bakoitzak berea erakutsiz eta besteena ikusiz.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan
2017/08/23
2000. urteko Zestoako festetako programan, Fernando Arzallusek Pepita Iriondori (1906) egindako elkarrizketan ere agertzen da dantzaurrea: “dantzaurreak ere asko izaten ziren, handientzat eta txikientzat. Andreak alde batera, gizonak bestera, eta hauek ateratzen zituzten beren andreak. Lehenengo borobilean zapiekin, eta gero, izkinakoak hasten ziren dantzan; izkinakoek ateratzen zuten bat eta ari dantzan egin; gero bestea, eta gero mordoa sartu ohi ziren, andreak eta gizonak denak zapiekin, eskutik zapia eraman eta horrela”.
Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan
2017/07/28
Iñaki Iriondo (1932) herritarrari zahagi-dantzaren inguruko galderak egiten ari nintzela esan zidan dantzaurrea ere egin ohi zela. Nik lehenengo aldiz orduan entzun nuen hitza. Segituan pentsatu nuen aurreskua izango zela baina ea hori zer zen galdetu nion. Arraro begiratu zidan, nola ez dakizula zer den? Azaltzeko eskatu nion eta bai, aurreskua zen, dudarik gabe. Iñakik ere, Zarautzen bezala, "dantzaurria" esan zuen.