Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi

Orain arteko ekarpenak

Aizarnako Oilasko biltzea, meritua da jakin gabe dantzatzea

2015/10/05

Aizarnan, abuztuaren erdi aldera ospatzen diren Amabirjin jaietako egun batean, Oilasko biltzea egiten da. Aurtengoan, jaietako azken egunean burutu dute, abuztuaren 16an. Gazte koadrila bat, baserriz baserri eskean ibiltzen da goizean zehar. Baserri bakoitzean zahagi dantza egiten dute eta trukean...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Amaiur Aristi Arregi on Folklorea uda garaian

2017/10/30

Xabierren artikuluak guztiz gogorarazi dit nire herriko XX. mende hasierako panorama. Gehienbat hasierako handikien argazkiak, baina baita ondorengo zenbait gogoetak ere. Gogoratu, Zestoara iritsi zirela Euskal Herrira etorri ziren lehengotako turistak, Etxaberen herritik 15 kilometrora kokatuta dagoen 3.000 biztanleko herri txikira. Egun kostaldeko herriak jasotzen ari diren turista uholdea aspaldi jaso zuen Zestoak.

Xabierrek aipatu moduan, herritarrentzat diru-iturria ziren kanpotik etorritako udatiar horiek, herriko ekonomian eta arkitekturan izugarrizko aldaketak ekartzeaz gain herriko kultur taldeen, baita dantza taldeen dinamikan ere bete-betean eragin zuten. Bertako kultura, ondare-kulturala bihurtu zutela esaten atrebituko nintzateke, bertako dantzak turistentzako ikuskizun bihurtu zituzten.

Adibide garbia da, Bainuetxeak 1928ko promozio bideo batean euskal dantzak erakusten dituela. Bainuetxeak ez ezik, herritarrek ere, bertako zenbait dantza turistentzako bideratzen hasi ziren. Zahagi-dantza dantzatzen zuten herritarrek festetan, baina etxez etxe edo baserriz baserri aritu beharrean hotelez hotel ibiltzen ziren dantzariak. Dantza taldearen emanaldi kopurua izugarri igotzen zen udan, udarako igandetan, uda pasatzera Zestoara joaten zirenen aurrean dantzatu ohi zuten, hoteletan izan ohi ziren dantzarien emanaldi gehienak. Bestalde, herrian bertan ere turistak erakartzeko egun edota jaialdi bereziak antolatzen omen ziren. Aragoiko eguna, Galiziako eguna, baita Euskal Jaia ere.Igandeetan ospatzen ziren egun horiek. Horrela, kulturen elkartrukea egiten zutela ikus daiteke, bakoitzak berea erakutsiz eta besteena ikusiz.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/08/23

2000. urteko Zestoako festetako programan, Fernando Arzallusek Pepita Iriondori (1906) egindako elkarrizketan ere agertzen da dantzaurrea: “dantzaurreak ere asko izaten ziren, handientzat eta txikientzat. Andreak alde batera, gizonak bestera, eta hauek ateratzen zituzten beren andreak. Lehenengo borobilean zapiekin, eta gero, izkinakoak hasten ziren dantzan; izkinakoek ateratzen zuten bat eta ari dantzan egin; gero bestea, eta gero mordoa sartu ohi ziren, andreak eta gizonak denak zapiekin, eskutik zapia eraman eta horrela”.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/28

Iñaki Iriondo (1932) herritarrari zahagi-dantzaren inguruko galderak egiten ari nintzela esan zidan dantzaurrea ere egin ohi zela. Nik lehenengo aldiz orduan entzun nuen hitza. Segituan pentsatu nuen aurreskua izango zela baina ea hori zer zen galdetu nion. Arraro begiratu zidan, nola ez dakizula zer den? Azaltzeko eskatu nion eta bai, aurreskua zen, dudarik gabe. Iñakik ere, Zarautzen bezala, "dantzaurria" esan zuen.