Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi

Orain arteko ekarpenak

Antioko lanbro artean Ama Birjinaren pare

2020/07/08

Zumarragara joaterako banekien ezin izango nituela dantzariak eliza barruan dantzan ikusi, Kanpoko irudiak jasotzera joan eta zera pentsatuko nuen nik Santa Isabeli dantzatu dion puntu bera dantzatuko zidala ezpata-dantzari batek. Ez ohiko egoera bizi izan da aurtengo uztailaren 2an Antion, ez fest...

Gehiago irakurri

San Pedro egunez Lekeition, jauregitik jauregira dantzan

2020/07/01

San Pedro egun berezia espero genuen aurten Lekeition, dantzarik ere ez zela izango pasa zitzaigun burutik; baina Etorkizuna dantza taldeko kide bati galdetu eta baietz! Ezohiko lekuan eta formatua aldatuta, baina aurten ere aterako zituztela bai kutxa eta bai soka. Abaroa Jauregian ekitaldia itxia...

Gehiago irakurri

Enborra, gizona, emakumea... edo arraina izan daiteke Olentzero

2019/12/10

Orain dela bost urte Gabonetako oporrak hartu nituen egunean ipuintxo bat iritsi zitzaidan esku artera: “Gomezagoren gutuna”, Josu Waliño zumaiarrak idatzitakoa. Gomezago Olentzeroren bertsio arrantzale modura aurkezten du Waliñok. Ipuina argitaratau berritan Olentzero eta Gomezagori bu...

Gehiago irakurri 1

Halloween aspalditik ospatu izan dugu

2018/10/31

Hamaika urte pasa dira Halloween jaiaren inbasioak arreta deitu eta jai horrek Euskal Herrian izan duen bilakaera aztertzen hasi zenetik Oier Araolaza . Halloween-en inguruan informatzen hasi eta ohartu zen Europa osoan Erdi Arotik gutxienez ospatzen diren Neguko Festen aldaeretako bat zela. Ond...

Gehiago irakurri

Arrastariako entradillak Urduñan

2018/05/25

Arrastariakoen jaia izaten da maiatzaren 9a, Otxomaio biharamuna. Jaia hobeto ezagutu nahian eta batez ere arrastariarrek dantzatzen dituzten entradillak ikusteko asmotan Urduñara abiatu gara. Otxomaioak, segizioa, Urduña, 2018-05-09. Argazkia: Amaiur Aristi-Dantzan CC-BY-SA Egu...

Gehiago irakurri

Zirtzilen lekua hartu dute Amikuzeko bolantek hurrengo negura arte

2018/03/01

Libertimendua ospatu dute igandean Donapaleun; Amikuzeko zirtzilak, bolantak, bertsolariak eta musikariak irten dira kalera eta neguan zirtzilena izan den plaza, bolantek beragantu dute. Mattin Irigoien bultzatzaile eta antolatzaileak azaldu digu Amikuzeko inauteriek bi aldi d...

Gehiago irakurri

Dantzarako edo lotarako lekuak adierazten zuen bakoitzaren maila soziala

2017/12/12

Bainuetxera sarrera debekatua genuen" dio Inazio Alberdik (1930), Zestoako bainuetxeko dantzaldiak gogoan. Herritar xumeak lanera  sartzen ziren bainuetxera, baina dantzarako, bezeroak eta señoritoak zuten sarbidea, gainontzekoek ez.  Uda pasata, tenperatura hotzekin batera, irudietan age...

Gehiago irakurri

Zahagiak eta makilak astinduz esan diegu agur festei

2017/10/06

Hirurogeita hamar bat urteren ondoren, berriro dantzatu da Zestoako festetan zahagi-dantza. Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestuko Trikitixa taldeak aspaldian galduta zegoen ohitura berreskuratu eta zahagi-dantza dantzatuaz bukatu dira aurtengo amabirjinak Zestoan. I...

Gehiago irakurri

Handikien aurrean dantzan

2017/09/04

Badirudi, herriko dantzariek, handikiren bat joaten zenean Bainuetxera, dantza egiteko ohitura zutela.  Zestoako Bainuetxea irekitzean (1806) lehenengotako turistak hasi ziren etortzen Euskal Herrira. XIX. mendearen bukaeran Zestoakoa zen Euskal Herriko bainuetxerik garrantzitsuena. Inguruetako...

Gehiago irakurri 1

Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/26

Luzaroan, iraileko festetako ohitura bat galduta egon da Zestoan: zahagi-dantza. Juan Jose Saezmira Maixuak detaileekin kontatzen ditu Zestoari Gorazarre liburuan 1920-30eko hamarkadako Zestoako zahagi-dantzaren inguruko zenbait kontu. Garikoitz Mendizabalen Zestoako musika h...

Gehiago irakurri 4

Orain arteko erantzunak

Amaiur Aristi Arregi on Folklorea uda garaian

2017/10/30

Xabierren artikuluak guztiz gogorarazi dit nire herriko XX. mende hasierako panorama. Gehienbat hasierako handikien argazkiak, baina baita ondorengo zenbait gogoetak ere. Gogoratu, Zestoara iritsi zirela Euskal Herrira etorri ziren lehengotako turistak, Etxaberen herritik 15 kilometrora kokatuta dagoen 3.000 biztanleko herri txikira. Egun kostaldeko herriak jasotzen ari diren turista uholdea aspaldi jaso zuen Zestoak.

Xabierrek aipatu moduan, herritarrentzat diru-iturria ziren kanpotik etorritako udatiar horiek, herriko ekonomian eta arkitekturan izugarrizko aldaketak ekartzeaz gain herriko kultur taldeen, baita dantza taldeen dinamikan ere bete-betean eragin zuten. Bertako kultura, ondare-kulturala bihurtu zutela esaten atrebituko nintzateke, bertako dantzak turistentzako ikuskizun bihurtu zituzten.

Adibide garbia da, Bainuetxeak 1928ko promozio bideo batean euskal dantzak erakusten dituela. Bainuetxeak ez ezik, herritarrek ere, bertako zenbait dantza turistentzako bideratzen hasi ziren. Zahagi-dantza dantzatzen zuten herritarrek festetan, baina etxez etxe edo baserriz baserri aritu beharrean hotelez hotel ibiltzen ziren dantzariak. Dantza taldearen emanaldi kopurua izugarri igotzen zen udan, udarako igandetan, uda pasatzera Zestoara joaten zirenen aurrean dantzatu ohi zuten, hoteletan izan ohi ziren dantzarien emanaldi gehienak. Bestalde, herrian bertan ere turistak erakartzeko egun edota jaialdi bereziak antolatzen omen ziren. Aragoiko eguna, Galiziako eguna, baita Euskal Jaia ere.Igandeetan ospatzen ziren egun horiek. Horrela, kulturen elkartrukea egiten zutela ikus daiteke, bakoitzak berea erakutsiz eta besteena ikusiz.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/08/23

2000. urteko Zestoako festetako programan, Fernando Arzallusek Pepita Iriondori (1906) egindako elkarrizketan ere agertzen da dantzaurrea: “dantzaurreak ere asko izaten ziren, handientzat eta txikientzat. Andreak alde batera, gizonak bestera, eta hauek ateratzen zituzten beren andreak. Lehenengo borobilean zapiekin, eta gero, izkinakoak hasten ziren dantzan; izkinakoek ateratzen zuten bat eta ari dantzan egin; gero bestea, eta gero mordoa sartu ohi ziren, andreak eta gizonak denak zapiekin, eskutik zapia eraman eta horrela”.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/28

Iñaki Iriondo (1932) herritarrari zahagi-dantzaren inguruko galderak egiten ari nintzela esan zidan dantzaurrea ere egin ohi zela. Nik lehenengo aldiz orduan entzun nuen hitza. Segituan pentsatu nuen aurreskua izango zela baina ea hori zer zen galdetu nion. Arraro begiratu zidan, nola ez dakizula zer den? Azaltzeko eskatu nion eta bai, aurreskua zen, dudarik gabe. Iñakik ere, Zarautzen bezala, "dantzaurria" esan zuen.