2022/01/10
Larunbat honetan eman dituzte Barkoxeko gazteek azken maskaradak. Urteko lehen maskaradak izan badira ere taldearen azkenak izan dira, 2021ean hasitako maskaradetako azken saioa izan baita. Pandemiak behartuta, inauteri garaian eman beharrean, udan hasi ziren maskaradak ematen eta bost hilabetez luzatu dituzte. Beren herrian ospatu dituzte azkenak; lau barrikada goizean eta arratsaldean ofizioak eman dituzte. Azken saioa eta gero Atharratze-Alozeko arizaleei pasa diete lekukoa, hurrengo astean, urtarrilaren 16an hasiko baitira 2022ko maskaradak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Barkoxeko maskaradak, Barkoxe, 2021-01-08.
Gehiago irakurri →